Bilboko Arte Ederren Museoa, asteartean ere zabalik
Bilboko Arte Ederren Museoa zabalik aurkituko dute bisitariek asteartean, uztailak 25, 10:00etatik 20:00etara, ohiko ordutegian, nahiz eta astearteetan itxita egon ohi den, jaieguna dela eta. Museotik jakinarazi dutenez, doan sartzeko ordutegi berriari jarraiki, 18:00etatik 20:00etara sartu ahalko da urririk bilduma iraunkorra ikustera.
Halaber, Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital bilduma astearteetan ere ikusi ahalko da, 10:00etatik 20:00etara, tarifa murriztua (7 euro) ordainduta, uztailaren 28tik aurrera. Museoaren gainerako gelak itxita egongo dira egun horietan, hori bai.
Museoko fatxadan ikusgai daude dagoeneko Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital erakusketako artelanik garrantzitsuenetako batzuk, bisitarientzako atariko gisa. Uztailaren 28an zabalduko den bildumaren erakusgarriak eraikin zaharreko fatxadako leihateetan daude: Egon Schieleren Soineko urdineko emakumea, Francisco de Goyaren Haroko kondesaren erretratua, Amedeo Modiglianiren Ilegorria zintzilikarioarekin, Antonio Lopezen Mari…