Arte Ederren Bilboko museoaren sarrera, 2 euro garestiagoa 2017an
Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketak ikusteko sarrerak 2 euro garestiagoak izango dira 2017an; % 28,5 handituko da prezioa, museoaren patronatuak urteko azken bileran erabaki zuenari jarraituta.
Hortaz, sarrera orokorraren salneurria 7 eurotik 9ra pasatuko da urtarrilaren 2tik aurrera, eta beherapenen bat duten txartelena 5 eurotik 7ra. Nolanahi den, bilduma iraunkorra bisitatzeko audiogida eta umeentzako ibilbide bat prezioaren barruan egongo dira.
Batzar horretan, Javier Viar zuzendariak aurtengo bisitari kopuruaren berri eman zuen: 260.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute museoa oraingoz, bisitari gehieneko urteetan bigarrena izango da, beraz, itxura guztien arabera, 2016a.
2012an hartu zituen bisitari gehien Bilboko museoak, 295.655, Fernando Botero kolonbiar artistaren erakusketari esker.
Doan, asteazken goizetan eta igande arratsaldeetan
Halaber, patronatuak museoa doan ikusi ahal izateko egungo modua aldatzea ere erabaki zuen. Orain arte, asteazkenetan zen doakoa sarrera, egun osoz, baina 2017an asteazken goizetan (10etatik 15etara) eta igande arratsaldeetan (15etatik 20etara) izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Guggenheim, munduko zazpi mirari garaikideetako bat izateko bidean
Guggenheim Bilbao Museoak, aro garaikideko obra enblematikoa izateaz gain, Bilbo nazioarteko kultura-erreferente gisa kokatzea ahalbidetu du, eta eragin sakon zein onuragarria izan du inguruko turismoaren, ekonomiaren eta gizartearen garapenean.
Guggenheim Bilbao Museoak "66-76-26" iragarri du, Steve McQueenek museoarentzat sortutako lana
Instalazioak aurrez aurre jartzen ditu hamarkada batez bereizitako Nina Simoneren (1966) eta David Bowieren (1976) "Wild is the Wind" interpretazio mitikoak.
Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu
Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.
"Uhinak": Ra Asensiren erakusketa Bilboko Euskal Museoan
2026ko uztailaren 8tik abenduaren 28ra bitartean bisitatu ahal izango da, Miserikordia eraikineko Kukula espazioan. Kantauriko algekin eta oxidoekin egindako beiraztatutako gresezko formak eskaintzen ditu, erakusketa-aldian eboluzionatzen duten materialak.
“Bakoren Burua” ikusgai jarri dute Arabako Bibat Arkeologia Museoan
1976an aurkitu zuten I. mendeko marmolezko eskultura ezaguna, Arkaiako parrokia elizaren inguruan. 13 cm-ko altuera, 9,5 cm-ko zabalera eta 6,5 cm-ko sakonera duen pieza 46 urtez egon da desagertuta, Jon Buesa EAJk Arabako Batzar Nagusietan zuen bozeramaileak epailearen eskariz itzuli zuen arte. Irailaren 30era arte ikusi ahalko da Gasteizko Bibat Arkeologia Museoan.
Carla Filipe eta Taxio Ardanaz artisten lana batu du "Kooperatiba" erakusketak, Tabakaleran
Ángel Calvo Ulloak komisariatutako erakusketak Carla Filipe eta Taxio Ardanaz artistek lengoaia grafikoen eta irudikapen politikoaren inguruan egindako lana biltzen du. Uztailaren 3an irekiko da, Donostiako zentroan, eta urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai.
Bonnat-Helleu museoak 100.000. bisitaria hartu du
Birmoldatu eta azaroan berriz ireki zuten arte ederren museoko 100.000. bisitaria 8 urteko baionar neskatoa da. Urte osoan doan sartzeko baimena emango dion txartel bat jaso du Barthélémy Etchegoyen museoko zuzendariaren eskutik.
“Harri biguna” dokumental sailak artearen irakurketa “kritiko eta garaikidea” proposatzen du ikuspegi feministatik
Primeran eta ETB ON plataformetan izango da ikusgai, ekinaren 30etik aurrera, Tamara Garcíak idatzi eta zuzendu duen sei ataleko lana. Elkarrizketen eta artxiboko materialaren bidez, ikusezin bihurtu diren narratibak azaleratzen ditu, collagean oinarritutako proposamen estetikoa erabilita.
Arte Ederren Bilboko Museoak Placido Arango omenduko du fase berriaren inaugurazioan
Placido Arango izango da Arte Ederren Bilboko Museoaren berrirekitzearen protagonista nagusia, seme-alabek utzitako eta Pradoko Museoarekin batera antolatutako erakusketa bati esker. Erakusketa urriaren 5ean inauguratuko da Arte Ederren Bilboko Museoan, eraikina handitzeko lanak amaitu ondoren.
Euskal Museoaren klaustroa, musika, dantza, zirku, herri kirol eta bertsolaritzaz beterik barikuetan
Plazara ekimeneko jardueretarako sarrera 3 euroan dago salgai, Bilboko museo zaharberrituaren webgunean. Aukeran konpainia eta Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira, besteak beste.