Bilboko Portua
2016/01/08 - 12:16
Bilboko Portuko bidaia-ontzien terminal berria, 2017rako martxan
Portuko Agintaritzak lanak esleitu ditu, eta 11 hilabeteko epea eta 5 milioi euro eman dizkie enpresei. Terminal berriko eraikinak 15 metroko altuera eta 3.200 metro koadro izango ditu erabilgarri.
2015/12/16 - 15:03
18 milioiko inbertsioa eginda, 8 biltegi berri Bilboko Portuan
Bilboko Portuak 18 milioi euroko inbertsioa egingo du petrolio garraioaren hazkundeari erantzuteko.
2015/12/16 - 13:47
CLHk petrolioa gordetzeko biltegi gehiago eraiki ditu Bilboko Portuan
18 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu konpainiak instalazio berriak egiteko. EAErako eta inguruko erkidegoetarako petrolioaren deribatuak biltzeko eta zabaltzeko sistema hobetu du horrela CLHk.
2015/12/14 - 11:34
Bilboko Superportuko aerosorgailu batek su hartu du
Garrak 07:50ean piztu dira. Ez da inor zauritu, baina, badaezpada, ingurua itxi dute, aire-sorgailuaren zatiak lurrera erortzen ari zirelako.
2015/11/12 - 11:26
Atzoko lan istripua salatzeko bilkura, Bilboko Portuan
Atzo Bilboko Portuan makina bat harrapatuta hil zen 56 urteko gizonaren lankideek protesta bilkura egin dute gaur goizean.
2015/11/11 - 20:07
Bi langile hil dira 24 ordutan Santurtzin
Beharginetako bat gaur hil da, Bilboko Portuan, makina batek harrapatuta. Bigarrena, berriz, atzo hil zen industria-gune batean izandako ezbeharrean.
2015/10/27 - 10:57
Alerta laranja euskal kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik
Itsasgoran, arratsaldean, olatu handiak espero dira. Zenbait lekutan, Zarauzko malekoian esaterako, itsasbazterra gainditu dezaketela uste da.
2015/09/07 - 19:57
ASK Chemicals enpresak lantegi berria eraikiko du Bilboko Portuan
Egitasmo honen ondorioz, Idiazabalen, Artziniegan eta Castro Urdialesen dituen hiru fabrikak Bilboko Portura eramango ditu.
2015/08/11 - 15:59
Datu onak eman dituzte Euskadiko portuek lehenengo seihilekoan
Bilbokoan trafikoa % 3,22 hazi da; eta Pasaiakoa, hiru aldiz gehiago: %10’67.
2015/08/06 - 14:31
Horrelakoa izango da Bilboko Portuko gurutzaontzi-terminal berria
Bilboko Portuko Agintaritzak gurutzaontzientzako terminal berria lizitatuko du. Horrela, 2040 urtean, 104 ontzi eta 150.000 lagun iritsi ahal izango dira Bilboko portura.
2015/07/10 - 22:58
AHTak eta Bilboko portuak EBren diru-laguntza gehiago jasoko dituzte
EAEn laguntzak jasoko dituzten tren azpiegituren kasuan, lanak amaitzeko beharrezko finantziazioaren % 20tik % 40ra eskuratuko dute.
2015/04/26 - 12:35
Munduko gurutzontzi modernoena Getxora heldu da
Anthem of the sea itsasontziak 16 kuberta ditu eta 4.180 bidaiari eraman ditzake, 2.090 ganberatan.
2014/08/01 - 13:29
Espedientea ireki diete Bilboko Portuko bi enpresari
Zenbait ontziri ustez merkantziaren garraio horizontala ukatu izanda ari da ikertzen Lehiaren Euskal Agintaritza.
2014/02/17 - 22:03
Bost urteren ostean, esportazioek gora egin dute Bilboko portuan
Krisia hasi zenetik, duela bost urte, jaitsi egin da Bilboko portuan merkantzia mugimendua, baina, badirudi joera aldaketa hasi dela. Iaz hazi egin zen trafikoa, % 2,24 handitu zen.
2014/02/17 - 15:50
Merkantzien garraioa igo egin da 2013an Bilboko portuan
Bilboko portuak 2007az geroztik aktibitatearen laurdena galdu ostean, iaz %2,21 hazi zen. Estatu mailan laugarren portua da Bilbokoa, baina hazkundea dutenen artean dago kokatuta.
2013/09/08 - 18:58
Gizon baten hilotza agertu da haitzen artean, Bilboko Portuan
Hildako gizona Bilboko Portuko kontrol dorretik gertu dauden haitzen artean topatu dute; antza denez, itsasoak eraman du haraino.
2013/04/23 - 23:41
100 kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko portuan, barazki artean
Perutik ekarritako edukiontzi baten barruan aurkitu dituzte, barazki artean.
2012/11/20 - 14:40
Vazquez Eguskiza: 'Ezin da onartu Portuan biolentzia erabiltzea'
Cebekeko presidenteak azpimarratu duenez, ez dute onartuko lehiakortasunaren aurkako jokabiderik, eta garraiolarien grebaren aurrean neurriak hartuko dituztela iragarri du.
2012/11/19 - 18:22
Portuko agintariek akzio zibilari ekingo diote galera ekonomikoengatik
Bilboko portuan lan egiten duten garraiolariak azaroaren 5etik egiten ari diren lanuzte mugagabearen ondorioak aztertu ditu Portuko agintarien Administrazio Kontseiluak.
2012/11/13 - 18:43
Bilboko Portuak baimenak kentzeko mehatxua egin die garraiolariei
Lanuzteak 12 milioi euroko galera eragin du portuan, Bilboko Portuko Agintaritzaren arabera.