Bilboko Portua
2022/08/29 - 13:49
Aviak ekoizpen ahalmenaren % 90 aste honetan berrezartzea espero du, larunbateko sutearen ondoren
Enpresak defendatu du ez dela "kalte pertsonalik edo ingurumenekorik" izan, kalte material "txikiak" baino ez. Halaber, gaineratu du instalazioen azterketa teknikoak zuzen bete direla.
2022/08/27 - 23:12
Bilboko Portuko gasoil-tanga batek su hartu du
Bilboko Portuko instalazioetako biodiesel biltegi batek su hartu du larunbat arratsaldeko azken orduetan, eta ke beltzezko zutabe handi bat sortu da, kilometro batzuetako distantziatik ikus daitekeena.
2022/08/27 - 22:37
Suhiltzaileek Bilboko Portuko biodiesel biltegi bateko sutea itzaltzea lortu dute
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, biodiesel biltegiko sutea 19:45ak aldera hasi da, beste gasolina-biltegi batetik gertu.
2022/08/13 - 12:28
Probak egiten jarraitzen dute larunbat honetan Busturialdea urez hornituko duen itsasontzian
Aipatutako udalerriaz gain, Mundakak, Sukarrietak eta Busturiak ere jasoko dute edateko ura ontzitik.
2022/08/12 - 20:27
Bermeon da jada Busturialdea urez hornituko duen itsasontzia
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
2022/08/08 - 15:25
Bilboko Portutik Bermeora ura eramango duen ontzia prestatzen hasi dira
Uraren kalitatea aztertzen eta prestaketa lanak egiten ibili dira goizean Ur Partzuergoko langileak. Aurki abiatuko da ontzia Bermeorantz, Busturialdeko hainbat herritan dagoen ur eskasiari aurre egiteko.
2022/08/08 - 14:30
Ur Patzuergoak ura ontzi batean garraiatuko du Santurtzitik Bermeora Busturialdeko ur hornidura bermatzeko
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
2022/07/20 - 15:02
Armintzan instalatuko den haize-errotentzako plataforma flotatzailearen uretaratzea Bilboko Portuan
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa Saitec ingeniaritzak eta RWE Alemaniako enpresa elektrikoaren filial batek haize-errotentzako egindako plataforma flotatzailearen uretaratzean izan da.
2022/07/19 - 15:17
Trafikoak % 4,4 egin gu gora Bilboko Portuan lehen seihilekoan
Negozio-zifra ere hazi egin da (% 4,1), baita bidaiarien trafikoa ere (% 982), 84.814 bisitarira iritsi arte; edukiontziena, berriz, % 2 jaitsi da.
2022/06/21 - 13:25
Hiru opor-ontzi heldu dira gaur Bilboko Portura 5.000 turistarekin
Bidaiari gehienak Erresuma Batukoak eta AEBkoak dira. Denboraldia hasi zenetik, apiriletik, 32 bidaiari-ontzi heldu dira gurera, baina gehienak etortzeko daude.
2022/05/30 - 13:54
Saneamendu-sistema berria eraikiko dute Bilboko Portuko hondakin-urak Galindoko araztegira eramateko
Hoditeria berriari esker, itsasora euri-urak eta hozte-urak baino ez dira isuriko. URA-Uraren Euskal Agentziak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmena sinatu dute. 20 milioiko inbertsio publikoa aurreikusten da eta lanak hiru fasetan egingo dira.
2022/05/27 - 16:09
Santurtziko erregai sintetikoen plantak CO2 isuriak murriztuko ditu hidrogeno berdearekin
Bilboko deskarbonizazio-zentroak erregai sintetikoen instalazioaz gain, gasa sortzeko instalazio bat izango du, hiri-hondakinak erabiliz. Zentroaren lehen harria ostiral honetan jarri dute.
2022/05/27 - 15:46
Gizon bat atxilotu dute Bilboko portuan, Brittany Ferry konpainiako langile baten itxurak egiten ari zela
Poliziak atxilotu egin du Atzerritarren Legeari arau-hauste larria egiteagatik, eta dagokion kanporatze-izapidea abiarazi diote.
2022/05/20 - 15:01
Bilboko Portuko zamaketako enpresek eta sindikatuek lan-hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute
2020 amaieran zamaketariek egindako grebaren ondotik hasi zituzten negoziazioak bi aldeek, eta orain iritsi da akordioa. Oraingoz, ez dute hitzartutakoaren xehetasunik jakinarazi.
2022/04/27 - 21:12
Horrelakoa da barrutik MSC Virtuosa opor-ontzia
Ontziak 2.424 kamarote ditu. Tripulazioa eta bidaiariak batuta, 8.000 pertsona sar daitezke bertan. 10 jatetxe ditu eta 21 taberna. Haietako batean, gainera, robot bat da zerbitzaria. Halaber, Bilbo bere gurutzaontzien egoitza-portua izatea aztertzen ari da MSC.
2022/04/22 - 14:58
Langileen baldintzak murrizteko hartzekodunen konkurtsoan sartzea leporatu dio ELAk Bilboestibari
Horrela, makineria judiziala martxan jarri da, eta horren lehen zeregina konkurtso-administratzaile bat izendatzea izango da, datorren astean gerta daitekeena.
2022/04/22 - 14:17
ELAk salatu duenez, Bilboestibak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du etekinak banatzen jarraitzen duen arren
ELAk uste du enpresak egoera hori baliatzen ari dela Bizkaiko sektoreko hitzarmenaren negoziazioan eta, horrela, bere plantillako 300 langileen lan-baldintzak murriztu ahal izateko.
2022/04/18 - 13:19
Bi gurutzaontzi iritsiko dira gaur Bilboko Portura
Goizeko lehen orduan "Spirit of Adventure" iritsi da Getxoko terminalera, 800 bidaiari ingururekin. Arratsaldean "Le Champlain" ontzia izango da Bilboko portuan 75 pertsona ontziratuko dituena.
2022/04/12 - 21:01
Hasi da opor-ontzien denboraldia Bilboko Portuan
Inoizko denboraldi onena espero dute Getxon. Izan ere, aurten 100.000 turista eta 70 ontzi heltzea aurreikusten da. Lehen biak, 'Sky Princess' eta 'Britannia', astearte honetan porturatu dira.
2022/04/12 - 12:40
Denboraldiko lehen opor-ontziak iritsi dira Bilboko Portura
'Sky Princess' eta 'Britannia' ontziak gaur goizean iritsi dira portuak Getxon dituen instalazioetara. Abendura bitartean, 70 ontzitik egingo dute geldialdia portuan.