Bilboko Udala
2023/04/18 - 14:51
Ayusok itxiko du PPren Bilboko Udalerako zerrenda maiatzeko hauteskundeetan
"Keinu sinboliko horrekin bere alderdiari babesa eman nahi dio EAEn, baita Konstituzioari eta Espainiaren batasunari ere", esan dute PPren Madrilgo iturriek.
2023/04/04 - 21:21
Bilbao Basque Fest 2023ko egitaraua, egunez egun
Urtero bezala, Aste Santuan Basque Fest-a ospatuko da Bilbon. Apirilaren 5etik 9ra iraungo du eta hamaika ekintza antolatu dituzte, adin guztietako pertsonek horiek gozatu ditzaten.
2023/04/04 - 14:54
Bizkaian 2022ko errenta aitorpena egiteko gakoak
Modu telematikoan edo presentzialean egin ahal izango da apirilaren 17tik aurrera. Egun horretatik aurrera gutunen bidalketari ekingo diote eta eskuragarri egongo dira zirriborroak Aldundiaren egoitza elektronikoan.
2023/03/28 - 12:33
Abete: ''Ez dut uste Aburtok gehiengoa lortuko duenik''
EITB Focusi buruz galdetuta, Nora Abete Bilboko alkatetzarako PSE-EEren hautagaiak esan du inkestek "une jakin bateko argazkia" eskaintzen dutela. Ez du uste EAJk gehiengo osorik lortuko duenik, eta sozialistak erakunde guztietan erabakigarriak izaten jarraituko dutela ziur agertu da.
2023/03/28 - 11:36
Juan Mari Aburto: ''Itunak egin eta norekin egin alderdiaren eskumena da''
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Bilboko alkate eta berrauketarako hautagaiak adierazi du bere asmoa dela besteekin lan egitea eta kolaborazioa izango dela bere oinarria. EITB Focus inkestaren inguruan galdetuta, benetako inkesta bi hilabete barru izango dela esan du.
2023/03/28 - 10:01
EAJk irabaziko luke Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eta UPNk eta EH Bilduk jokoan izango lukete Iruñea
EAJk hobetu egingo lituzke EAEko hiru hiriburuetako emaitzak. EH Bilduk, aldiz, aurrea hartuko lioke PSE-EEri Bilbon eta Gasteizen. Iruñean, PSNk erabakiko du Alkatetza UPNri edo koalizio abertzaleari ematea.
2023/03/28 - 09:00
Aburto gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke berriz Bilbon
EAJk 14 zinegotzi eskuratuko lituzke berriro, eta EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/03/26 - 17:50
Este domingo se celebra el Tour Eguna en Bilbao
La cuenta atrás para la llegada del Tour a Euskadi, ha comenzado y, para ir calentando motores, la explanada de Itsasmuseum se ha vestido este domingo de amarillo. Haciendo frente al fuerte viento, han podido disfrutar de iniciativas y rutas para fomentar el uso de la bicicleta.
2023/03/26 - 17:42
Tour Eguna ospatu dute igande honetan Bilbon
Tourra Euskadira etortzeko atzera kontaketa hasi da eta horrek sortzen duen emozioa ospatzeko Itsasmuseumaren atariko zabalgunea horiz jantzi da igande honetan. Haize biziari kontra egin eta bizikletaren erabilera sustazeko ekimenak eta, ibilbideak antolatu dituzte, baita omenaldiak ere.
2023/03/22 - 21:44
Bilbo, Donostia eta Gasteizko eraikin ezagunenak horiz argiztatu dira
EAEko eraikin enblematikoak horiz argiztatu dira Tourraren hasiera dela eta, uztailean. Bilboko Udala, Donostiako Kursaala edo Gasteizko Udala izan dira argiztatutako eraikinetako batzuk.
2023/03/15 - 15:25
Bilbo, inbertsioa erakartzeko Europako tamaina handiko hiri onenen top-10ean, Financial Timesen arabera
Erresuma Batuko talde editorialak mundu osoko hirien indargune ekonomikoak, enpresa-ehuna eta finantza-gaitasunak aztertu ditu zerrenda egiteko, eta 370 hiriren artean lehen postuetan ezarri du Bizkaiko hiriburua.
2023/03/14 - 14:00
Stingek kontzertua eskainiko du Bilbon ekainaren 1ean
Emanaldia Bilbao Arenan izango da, "My Songs 2023" biraren baitan, eta bere bakarkako ibilbideko abestiez gain, The Police taldekoekin egindakoak ere abestuko ditu. Sarrerak martxoaren 17an jarriko dira salgai, 10:00etan, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglesen bidez.
2023/03/08 - 21:29
Marea moreak kaleak hartu ditu berriro "zaintzaren negozioa amaitzea" eskatzeko
Hamarka mila emakume kalera atera dira berriz Euskal Herrian berdintasuna aldarrikatzeko. Zaintza erdigunean jarri dute aurten, eta soldata eta pentsio arrakalak ere salatu dituzte.
2023/03/08 - 14:28
Hego Euskal Herriko udalek borroka feministari babesa adierazi diote
EAEko hiru hiriburuetako udalek konpromisoa hartu dute emakumeen lidergoa bultzatzeko eta boterea berdintasunean erabili ahal izateko. Testu horiek aho batez onartu dira, Gasteizen izan ezik, PPk ez baitu babestu.
2023/03/01 - 19:51
Bilbobuseko autobusak Metro Bilbaoren azpiegitura erabiliz kargatuko dira uztailetik aurrera
600.000 euro inbertituko dira zerbitzuan, eta horietatik 140.000 euro Next Generation funtsetik etorriko dira. Elorrietako garajean jarriko da, eta zortzi karga-terminal izango ditu, bakoitza 120 kilowattekoa.
2023/03/01 - 10:28
Pertsona bat zauritu da Bilbon, tranbiak harrapatuta
Basurtuko Ospitalera eraman dute. Bilboko Udaltzaingoaren arabera, zauri arinak ditu.
2023/02/24 - 14:12
Elkarretaratzeak EAEko udaletxeetan Ukrainako gerraren aurka
Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen urteurrena oroitzeko, EAEko udaletxeen atarian elkarretaratzeak egin dira Ukrainako herriaren alde.
2023/02/21 - 13:59
Eusko Jaurlaritzak segurtasun pribatua eskatuko dio Bilboko Brutal diskotekari
700 lagunetik beherako edukiera duen lokala izan arren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du "arrazoi objektibo nahikoa" dagoela neurri hori hartzeko. Era berean, gainerako lokalen azterketa indibidualizatua egiten jarraituko dutela nabarmendu du.
2023/02/20 - 14:21
Hodi bat apurtu da Bilbon eta urak gainezka egin du Areiltza Doktorearen zumarkalean
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Rodríguez Arias kalea oinezkoentzat jartzeko obretan hautsi da. Hodia hustu egin da eta gainezka egin du Areiltzan. Udalaren arabera, ur horiek "ez dira beltzak eta ez dira arriskutsuak".
2023/02/20 - 14:10
Indautxuko osasun zentroa ur hornidurarik gabe geratu da hodi bat hautsi delako
Haustura ustekabean gertatu da Rodriguez Arias kalea oinezkoentzat jartzeko lanetan, eta Areiltza Doktorearen zumarkaleko 12tik 18ra bitarteko zenbaki bikoitiei eragiten die.