Marea moreak kaleak hartu ditu berriro "zaintzaren negozioa amaitzea" eskatzeko
Urteroko hitzorduari jarraiki, martxoaren 8a borroka feministaren aldarriak ozenarazteko eguna izan da Euskal Herrian. Erakundeak, alderdi politikoak, elkarte sozial eta sindikatuak, eta batez ere, milaka emakume kalera atera dira "denon bizitzak erdigunean" jartzeko galdeginda. Hori da, hain justu, mugimendu feministak aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako aukeratutako leloa.
Milaka emakume atera dira EAEko hiriburuetako eta Euskal Herriko hainbat udalerritako kaleetara, Mugimendu Feministak deituta, adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen zaintza negozio bihurtu dela eta gizonak haien arretan inplikatu ez direla salatzeko. Arratsaldeko lehen mobilizazio handia Baionak hartu du 15:00etan. Ehunka lagun elkartu dira Lapurdiko hiriburuan.
"Amaitu zaizue zaintzaren negozioa! Feminismoa da alternatiba!" lelopean, mugimendu feministak milaka emakume bildu ditu, "bizitzari eusten dion zaintzak emakumeek egiten jarraitzen dutela, batez ere migratzaileek eta arrazializatuek" aurpegiratzeko, eta "aitortu gabeko" lana dela eta" esplotazio baldintzetan" egindakoa kritikatzeko.
Martxak modu bateratuan egin dira. 'Bai bakarrik da bai' edo Trans legeen inguruan desadostasunak daudela onartu arren, "feminismoaren batasuna sendoa" dela eta ez dagoela "banandu gaitzakeen kanpoko arrazoirik", adierazi die bozeramaileetako batek hedabideei Bilbon manifestazioa hasi aurretik.
Bizkaiko hiriburuan (19:30), protesta Jesusen Bihotzetik abiatu da, eta, Kale Nagusia zeharkatu ondoren, udaletxearen aurrean amaitu da. Bertan, sustatzaileek adierazpen bat irakurri dute, "beren bizitzak zaintzeko utzi behar izan dituzten emakume guztien erreparazioa eskatzeko. Zaintzea isiltasunetik, ikusezintasunetik, prekarietatetik, errutik eta bakardadetik".
Gasteizen (19:00), mobilizazioa San Anton plazatik abiatu da, "Zaintza irauli, dena aldatzeko" leloa zuen pankarta batekin. Manifestariak euripean joan dira, baina jai giroan, zapi eta bandera more ugarirekin. Bilbon bezala, batukada batek lagundu du martxa, bertaratutakoek "Gora borroka feminista" oihukatzen zuten bitartean.
Era berean, Donostian (18:30) milaka lagunek egin dute manifestazioa Antiguako tuneletik, "Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde. Zaintza irauli, dena aldatzeko" lelopean, aldarrikapen feminista ezberdinak dituzten pankartak eta kartelak eramanez, bandera moreak erakutsiz eta berdintasunaren aldeko borrokaren ikur den kolore horretako arropak jantziz.
Manifestazioaren aurretik, Begoña Zabala Euskal Herriko Mugimendu Feministako bozeramaileak gizon eta emakumeen artean dagoen "arrakala" salatu du, "ez bakarrik lanari eta lan baldintzei dagokienez, baita pentsioei dagokienez ere".
Zaintza denon eskubidea dela ulertuta, feministek greba feminista orokorra prestatzen hasi direla iragarri dute. Hala, Bilbon egindako prentsaurreko batean azaldu dutenez, herri mugimenduekin, gizarte eragileekin eta sindikatuekin "aliantzak" bilatuko dituzte, deialdi bateratua egiteko. "Promesa hutsak" atzean utzi, eta zaintza emakumeen esku uztearen beharra aldarrikatu dute.
Aldarrikapen horiek, nola bestela, presente izan dira egun guztian zehar antolatutako ekintzetan. Arratsaldean dira M8ko manifestazio nagusiak hiriburuetan eta herrietan, baina eguerdian ere izan dira martxak. Ikasle Sindikatuak deituta, milaka ikaslek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatutako martxetan hartu dute parte, eta estu hartu dituzte Espainiako Kongresuko eskuineko alderdiak, "bai bakarrik da bai" legearen erreformaren alde bozkatzearren.
Bilbon egindako martxan Laura Luengo Ikasle Sindikatuko bozeramaileak salatu du alderdiok "gerra deklaratu" diete feministei eta ohartarazi dute "erantzun egingo" dutela.
"Bai bakarrik da bai" legearen erreformarekin kritiko
Sozialistek bultzatutako erreformak izapidetzen jarraituko du, PSOEk berak, PPk, Voxek, EAJk eta PdCATek alde bozkatu baitzuten atzo, eta horrekin oso kritiko azaldu dira gazteak. "Gerra deklaratu digute, legeari egin diote eraso, azken urteotako borrokaren eta mobilizazioen emaitza den arauari".
Luengoren aburuz, "eskuina guztiz harrotuta" dag. PPk, Voxek eta EAJk eraso zuzena egin diete gure eskubideei". Horren aurrean, "gure borroka kaleetan defendatuko dugu, eta horregatik mobilizatu gara, martxoaren 8a borroka eguna delako guretzat", erantsi du.
"Gazteok argi utzi nahi dugu mobilizatzen jarraituko garela gure eskubideen alde eta oso bizirik dagoen borroka feministaren alde", azpimarratu dute. Euren hitzetan, "kaleak emakumeonak" dira eta "feminismoa eraikitzen jarraitu behar dugu aurrera egiten jarraitzeko".
Aurrez, erakundeetako ordezkariek bat egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetako udaletan egindako elkarretaratzeetan:
Ia ordu berean, EITB Mediaren langileek aldarri feminista eraman dute komunikazio taldeak dituen egoitzetara:
Zure interesekoa izan daiteke
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.