Bilboko Udala
2024/12/20 - 19:02
Olentzero eta Mari Domingiren kalejirari Argiontzia farola eta abesti berri bat gehituko zaizkio Bilbon
Kalejira astelehenean, abenduak 23, abiatuko da 18:00etan, Moyua plazatik. Harrera hurrengo egunean izango da, Arriaga Antzokian, 11:00etatik 14:00etara.
2024/12/20 - 11:54
Bilboko Udalak Gabonetako argiak gauerdira arte piztuko ditu
Gabonetako argiak bi ordu gehiagoz piztuko ditu (18:00etatik 00:00etara) abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean, merkatariek eta ostalariek egindako eskariari erantzunez.
2024/12/19 - 14:53
Olentzero eta Mari Domingi, Bilboko kalejirarako prest
Olentzero eta Mari Domingi Bilboko udaletxean izan dira Bizkaiko hiriburura astelehenean, abenduak 23, egingo duten bisita zehazten. Plaza Eliptikotik abiatuko da 18:00etan eta Kale Nagusitik Arriaga Antzokiraino iritsiko da, 20:00etan balkoitik ohiko agurra egiteko.
2024/12/18 - 14:25
Bilboko Udalak Asocolvas elkartea eta Munduko Medikuak saritu ditu, hiri irekia lortzen laguntzen dutelako
Bilboko Udalak Asocolvas (kolonbiarren Euskadiko elkartea) eta Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak saritu ditu. Bilbora etorritako eta errefuxiatutako pertsonen harrera- eta gizarteratze-prozesuetarako funtsezko eragileak izatea aitortu diete.
2024/12/12 - 23:01
Bilboko San Tomas azokak 121 ekoizle eta 235 kaseta izango ditu
Gainera, Bisubi Fundazioak 4.500 babarrun errazio solidario prestatuko ditu putxeratan, eta bildutako dira Aspanovas, Gregorio Ybarra, Norai eta Koop SF 34 elkarteentzat izango da oso-osorik.
2024/12/12 - 22:22
Fernando Perezek Azkuna Zentroko zuzendaritza utzi du
Fernando Perez 2018ko maiatzaren 2an iritsi zen zentroko zuzendaritzara, eta sei urte eta zazpi hilabete eman ditu karguan. Perez "oso harro" agertu da "programazioaren kalitateari eta sorkuntza artistikoaren sustapenari dagokionez, puntako eta erreferentziazko zentroa" uzten duela iritzita.
2024/12/07 - 12:51
Bilboko Moyua plazako gabonetako zuhaitza normaltasunez piztuko da larunbat honetan, matxura izan ostean
Zuhaitz handi hau Bilboko gabonetako ikuskizun nagusietakoa da. Ostiralean, matxura izan du eta ez da behar bezala piztu. Konpondu ondoren, gaur piztuko dute.
2024/11/27 - 22:24
1,5 milioi led argi baino gehiago piztu dituzte Bilbon Gabonei hasiera emateko
Juan Mari Aburto alkateak sakatu du hiri guztiko argiak piztu dituen botoia. Argiak urtarrilaren 6ra arte egongo dira jarrita, 18:00etatik 22:00etara.
2024/11/27 - 18:01
Bilboko Udalak igogailua eraikiko du Masustegi auzoko Lezeaga kalean
Igogailuak Auntzetxeta kalearen eta Masustegi eta Basurtu lotzen dituen A8 errepidea zeharkatzen duen oinezkoentzako pasabidearen arteko irisgarritasuna hobetuko du. Lanek sei hilabeteko exekuzio-epea izango dute esleitu ondoren, eta 628.000 eurotik gorako aurrekontua.
2024/11/25 - 15:36
Hego Euskal Herriko erakundeak bat eginda, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, foru aldundiek eta hainbat udalek elkarretaratzeak eta ekitaldiak egin dituzte Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
2024/11/21 - 18:31
Bilbo prest dago Gabonak ospatzeko
Gabonetako argiak azaroaren 27an piztuko dira Casilda Iturrizar parkean, baina ostiral honetan bertan txirrista eta izotz-pista sintetikoa irekiko dira, baita haurrentzako Gabonetako Ametsen Faktoria karpa ere.
2024/11/20 - 12:37
Bengoetxeak, Atalase eskultura multzoaren harira: "Cabacasen gurasoen mina eta haserrea ulertzen ditut"
Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak esan du ez dakiela nola egin duen Bilboko Udalak biktimen omenezko gune berria. Bertan, Iñigo Cabacasen heriotza "behar beste argitu ez diren kasuak" multzoan sartu dute, eta familiak zuzenketa eskatu du.
2024/11/19 - 17:49
Zorrotzako (Bilbo) trenbidea lurperatzeko informazio-azterlana behin betiko onartu dute
Proiektuak barne hartzen ditu bidaiari-trenentzako trenbide bikoitzeko geltoki bat eta merkantziak soilik garraiatzeko trenbide bakarreko tunel bat, saihesbide gisa. Aurrekontua 116 milioi eurokoa da. Obrek bi trenbide-pasagune kentzea ahalbidetuko dute.
2024/11/19 - 14:49
Cabacas sendiak zuzenketa eskatuko dio Bilboko Udalari, Atalase eskultura multzoan Iñigori emandako lekuagatik
ETAren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du Udalak, eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu du ("Behar beste argitu ez diren kasuak"). Kasua argituta dagoela nabarmendu du Goirizelaia abokatuak.
2024/11/18 - 10:37
Gaur irekiko dute lehenengo Harreragunea, Bilbon, migratzaileen harrera bideratzeko asmoz
Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan antzeko bulegoak irekitzeko asmoa dute erakundeek.
2024/11/18 - 09:31
Frankistek fusilatutako Espinosa Orive sailburuaren aitorpena eta erreparazioa eskatu dute
Espainiako Gobernuak Lluis Companysi egindako aitortzaren antzekoa sustatzeko eskatu dio Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak lehendakariari, eta Gasteizko eta Bilboko Udalei.
2024/11/15 - 20:17
Bilbok lehen Harreragunea irekiko du astelehenean, migratzaileei orientazioa eta laguntza eskaintzeko bulegoa
Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan antzeko bulegoak irekitzeko asmoa dute erakundeek.
2024/11/13 - 23:39
Ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute Sader eta Profersa enpresak Bilbotik ateratzea eskatzeko
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 4.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu eskaerekin, eta entzunarazteko behar adina sinadura biltzen jarraituko duela ohartarazi du.
2024/11/13 - 14:52
Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak
Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean pisu turistikoak arautzeko aldaketak egin bitartean, kautelaz, ez da lizentzia berririk emango.
2024/11/10 - 17:21
Bilboko Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak omendu ditu
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.