Birziklatzea
2013/05/14 - 22:51
Ormaiztegin eta Zumaian ez da atez atekorik ezarriko
Herritarren gehiengoaren nahia kontuan hartuta, Ormaiztegin eta Zumaian ez da atez atekorik ipiniko. Bietan edukiontzien sistema erabiliko dute zaborrak biltzeko.
2013/05/14 - 11:21
Ormaiztegi, 'atez atekoa' edukiontzien sistemarekin ordezkatzeko prest
Bilduk eta Orbel plataformak osatzen duten udal-gobernuak azaldu duenez, sistema berriak % 73ko birziklapen maila lortu beharko du eta derrigorrezkoa izango da gaikako bilketa.
2013/05/13 - 17:55
Birziklatzearen aldeko kanpainia berria, Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin du Gipuzkoan birziklatzen ez diren hondakinak Bizkaiko zabalgarbira bidaltzea aztertu dutela.
2013/05/08 - 13:54
Bilduk atez atekoaren aurka egin du Azpeitiko Udalean
Azpeitiko Udalak (Bilduk gehiengo osoa du bertan) edukiontzien sistemaren alde egingo du.
2013/05/08 - 01:03
Hernaniko Udala: 'Atez ateko sistema erabat normalizatu da'
Udaleko arduradunen arabera, atez atekoa sistemarik "eraginkorrena" dela agerian geratu da. "Apustu egokia" izan zela azaltzen dute datuek, erantsi dute.
2013/05/06 - 15:05
Atez atekoari ekin diote Lezon, herri osoak bat egingo duen ustez
Helburua % 80 birziklatzea dela esan du alkateak eta ziur dago eredu honen aurka azaldu diren bizilagunek sistema onetsiko dutela.
2013/05/06 - 00:59
Lezon hasi dira jada hondakinak atez ate biltzen
Joan den astean hastekoak ziren, baina arazo teknikoak tarteko atzeratu egin zuten. Lehen egunean, hondakin organikoak atera dituzte lezoarrek.
2013/05/05 - 23:00
Bihar hasiko da Lezon atez ateko zabor bilketa
Atez ateko zabor bilketa ezartzen duen bederatzigarren herria da Lezo. Arrazoi teknikoak direla medio, udalak astebete atzeratu du indarrean jartzea. Iada, zintzilikailuak jarrita daude kaleetan.
2013/04/30 - 23:13
Hondakinen bilketarako sistema mistoa izango du azkenean Legazpik
Atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren arteko sistema izango dela azaldu du Legazpiko alkateak.
2013/04/30 - 23:08
Legazpiko Udalak atez atekoa eta 5. edukiontzia jarriko ditu
Legazpik hondakinen bilketarako atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren arteko sistema mistoa ezarriko du azkenean, Kepa Urzelai (Bildu) alkateak azaldu duenez.
2013/04/29 - 20:43
Atez atekoa atzeratu dute Lezon
Gaur ziren sistema berria ezartzekoak, baina Lezoko Udalak esan duenez, oraindik ez dago dena prest, eta astebete atzeratzea erabaki du.
2013/04/26 - 16:02
Legazpiarren borondatea kontuan hartuko dutela uste du Garitanok
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren iritziz, herri bakoitzak erabaki behar du hondakinak nola bildu. Halaber, udalek herritarren iritzia kontuan hartuko dutela espero du, baita Legazpin ere.
2013/04/26 - 13:03
Martin Garitano hondakinen eztabaidaz, 'Egun on Euskadi' saioan
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, hondakinen bilketaren gaineko eztabaida "desitxuratu" egin da. "Gipuzkoarren gehiengoa birziklatzearen alde dago", adierazi du.
2013/04/24 - 23:44
Zumaia, hondakinak kontrolatzeko txartel digitalaren alde
Atez atekoaren inguruan Legazpin egin zuten galdeketaren emaitzak hausnarketarako bide eman die Gipuzkoako beste udalerri batzuri, eta Elgetan ere kontsulta egingo dutela iragarri dute.
2013/04/24 - 23:00
Atez atekoa baztertu, eta beste sistemak aztertzen dabiltza Zumaian
Asteburuan, Legazpiko galdeketaren ondoren, bart Zumaian alderdi guztiek aho batez erabaki zuten atez atekoa oraingoz alde batera utzi eta erdibideko irtenbide bat aztertzea.
2013/04/24 - 18:04
Legazpiko 'atez ate'ko galdeketak eragina izango du beste herri batzuetan
Elgetan ere, galdeketa egingo dute. Zumaian, oraingoz, atez atekoa baztertu egin dute eta 5. edukiontziarekin jarraituko dute, baina herritar bakoitzaren jarduera txip batekin jarraituko dute.
2013/04/24 - 14:55
Gutxienez %70 birziklatzea adostu dute Elgetan Udalak, EAJk eta Bilduk
Lehenengo herritarrekin adostuko dute nola lortu birziklatze-tasa hori, eta gero kontsulta egingo dute, abenduan. Txingudiko Mankomunitateak bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du.
2013/04/23 - 22:29
Iritsi da Irun eta Hondarribira hondakin organikoen edukiontzi marroia
Herritarrek erabilera egokia egiten ikasi beharko dute orain. Ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek maiatzaren bata bitartean dute izena emateko epea.
2013/04/23 - 17:08
Ormaiztegi Garbiak ere kontsulta antolatuko du atez atekoaren inguruan
Atez ateko sistemaren kontrako plataforma herri-galdeketa prestatzen ari da, Legazpin "jasotako babesa"k bultzatuta, eta ekainean sistema berria jarri baino lehen egiteko asmoa du.
2013/04/21 - 23:51
Legazpin botoa eman dutenen % 97, atez ateko sistemaren aurka
Zabor bilketaren gainean iritzia emateko bozkatzera deituta zeuden lagunen erdiak baino gehiagok eman du boza, eta horien artean, % 97 bosgarren edukiontziaren alde azaldu da.