Hernaniko Udala: 'Atez ateko sistema erabat normalizatu da'
Zeresan ugari ematen ari da Gipuzkoan zaborraren kudeaketa. Hernaniko bizilagunek hiru urte daramatzate atez ateko sistemarekin, eta ezartzen lehenengotarikoak izan ziren. Hernaniko alkateak balantzea egin eta emaitza "positiboak" lortu direla esan du.
2010eko maiatzaren 9an jarri zen martxan Hernanin atez atekoa. Usurbil izan zen hondakinak gaika, era berean sailkatzeko apustua egin zuen hurrengo herria.
Atez atekoaren inguruan Gipuzkoan dagoen polemikaren inguruan, eurek ere kritikak jaso zituztela, baina urteek "arrazoia eman" dietela adierazi du Hernaniko alkateak.
Prozesu parte-hartzaileak
Lehentasuna birziklatze-tasa % 70-80 artekoa izatea dela esan dute eta ez derrigorrez atez ateko sistema ezartzea. Horregatik, prozesu parte-hartzaileak defendatuko dituztela esan dute, herriz herri akordioak lortuz eta herritarren asmoak aintzat hartuz.
"Herri bakoitzak berezitasun eta behar batzuk ditu eta horiei erantzun behar zaie", EH Bilduren iritziz.
Iñaki Ostolaza eta Joxean Agirre EH Bilduko ordezkariak ohar batean esan dutenez, 2007tik Gipuzkoan ezarri diren atez ateko sistemek % 80tik gorako birziklatze-tasak frogatzen dituzte.
Hala ere, atez ateko bilketa ez dela derrigorrezko eredua berretsi dute. Herri bakoitzari egokitzen zaiona bultzatzeko prest agertu dira, baldin eta aurreikusitako birziklatze tasak lortzen badira.
EH Bilduk begi onez ikusten ditu Legazpin, Zumaian eta Elgetan onartutako erdibideko formulak, betiere lehentasuna gehiago birziklatzeari ematen bazaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, autobus baten eta auto baten arteko istripuan
17:00ak pasatxo gertatu da ezbeharra, eta, ondorioz, errepidea itxita dago eta ibilgailuen zirkulazioa AP-68ra desbideratzen ari dira.
Maleta susmagarri bat leherrarazi du Poliziak Iruñean
Iruñean, Espainiako gobernu-ordezkaritzaren egoitza aurrean norbaitek utzitako maleta batek susmo txarra eragin du, eta gune osoa itxi dute. Merindadeen plazako autobus markesina batean aurkitu dute maleta susmagarria.
Donostian emakume bat hiltzen saiatu zen gizona espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Hilketa saiakera egotzita, 26 urteko gizona kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.
Gizon batek emakume bat hil du Esplugues de Llobregateko kale batean
Erasoaren ondoren, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira aurkitu dute Mossoek, eta atxilotu egin dute. Indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen hilketa.
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.
Arzakek salatu du bere marka ordeztu dutela, online bidezko erreserbetan iruzurrak egiteko
3 Michelin izar dituen jatetxeak bere webgune ofiziala imitatzen duten iruzurrezko orriak daudela ohartarazi, eta polizia-etxean salaketa jarri dutela iragarri du.
Gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian
Ertzaintzak gertakarien lekuan atxilotu du ustezko erasotzailea. Biktima ospitalera eraman dute artatzera, eta alta medikoa jaso du.
Euskal esploratzaile batek Zerzura oasi zuri mitikoaren legendaren balizko jatorria aurkitu du
Ouniangako lakuetan, Txadeko iparraldean, kokatu du Miguel Gutierrez-Garitanok mendeetan zehar bilatu duten oasi mitikoa.