Bizkaibus
2014/10/15 - 11:21
Bizkaibuseko 14 autobusen gurpilak zulatu dituzte Abanton
Ekintza horiekin bat egiten ez dutela agertu dute sindikatuek eta Aldundiari "ke-laino" moduan erabiltzea egotzi dio.
2014/10/14 - 19:49
Laugarren greba eguna Bizkaibusen, eta akordioa urrun
Sindikatuek aurreko urtean Aldundiarekin sinatutakoa errespetatzen duen eta enpleguari eustea bermatzen duen akordioa eskatzen diete enpresei, lanuzteak bertan behera uzteko.
2014/10/13 - 16:16
Hirugarren huelga eguna gaur Bizkaibusen
Bizkaibus zerbitzuaren langileek huelga egin dute gaur. Urrian egiten den hirugarrena da eta aste honetan, asteazken eta ostiralean ere greba egongo da. %30ko gutxieneko zerbitzuak errespetatu dira.
2014/10/13 - 10:24
Bizkaibusek eskaintza sinatzea aztertuko du, lanuzterik ez bada
Aldundiak sindikatuei esan die ituna "berme guztiekin" betetzen ari dela eta grebak ez duela "justifikaziorik".
2014/10/09 - 17:25
Bizkaibusen greba eguna erabateko jarraipenarekin sindikatuen arabera
24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen erabateko jarraipena ari da izaten sindikatuen arabera. Aldundiak astelehenerako batzarra deitu du sindikatuekin.
2014/10/09 - 14:42
Manifestazio jendetsua, Bizkaibusen bigarren greba egunean
Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi du bihar sindikatuekin egitekoa zuen bilera, eta jazotako "ekintza bandalikoak" salatu ditu.
2014/10/09 - 10:13
24 orduko greba-eguna egiten ari dira Bizkaibuseko langileak
2013an sinatutako akordioa bete dezala eskatzen diote sindikatuek Foru Aldundiari, eta mahaian eseri eta negoziatzeko benetako asmorik ez duela salatu dute.
2014/10/06 - 02:06
Bizkaibuseko langile guztiek egin dute bat 24 orduko grebarekin
Gutxieneko zerbitzuetako langileak baino ez daude lanean. Ertzaintzaren arabera, ez da istilurik jazo.
2014/10/03 - 22:50
Bizkaibuseko lanuzteak erabatekoak izan dira, sindikatuen arabera
Bizkaibuseko autobusen joan-etorria lanuzteen ondorioz erabat eten dela diote sindikatuek, %30eko gutxieneko zerbitzuaz aparte. Bidaiarien artean ezustekoak, Lanuzteen eta ordutegien berri faltagatik.
2014/10/03 - 15:56
Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuztea egin dute goizean
Bizkaibuseko langileeek arratsaldeko seietatik zortziak arte egingo dute eguneko bigarren lanuztea. Goizean itxaroteko tarteak luzatu egin dira, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak %30ak izan diren.
2014/10/03 - 14:36
Bizkaibuseko gatazka 'konpontzeko' eskatu die Aldundiak bi aldeei
Goizeko txandan egin duten bi orduko lanuztean jarraipena “erabatekoa” izan dela adierazi du ELA sindikatuak.
2014/10/03 - 01:48
Bizkaibuseko langileek lanuzteak egingo dituzte gaur
Langileak bi orduko lanuzteak egitera deitu dituzte sindikatuek. Konkretuki, Bizkaibuseko autobusak 7:30etik 9:30ra eta 18:00etatik 20:00etara geldituko dira.
2014/09/28 - 01:21
Sute batek Bizkaibus konpainiako hiru autobus guztiz hondatu ditu
Bilboko Zorrotza auzoan kokatzen den Bizkaibus konpainiaren garajean hiru autobus guztiz hondatu dira sute baten ondorioz.
2014/09/22 - 19:31
Bederatzi greba-egun iragarri dituzte Bizkaibusen
Greba mugagabea izango da urriaren 27tik aurrera. Sindikatuen arabera, Aldundiak “200 lanpostu baino gehiago” amortizatu nahi du zerbitzuan.