Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibusek eskaintza sinatzea aztertuko du, lanuzterik ez bada

Aldundiak sindikatuei esan die ituna "berme guztiekin" betetzen ari dela eta grebak ez duela "justifikaziorik".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hirugarren huelga eguna gaur Bizkaibusen

Bizkaibusen zerbitzuaren kudeaketaz arduratuko diren enpresa berriek Bizkaiko Aldundiari esan diote sindikatuek eskainitako akordioa sinatzea aztertuko dutela, horrek lanuzteak bertan behera uzten baditu. Era berean, Aldundiak sindikatuei esan die ituna "berme guztiekin" betetzen ari direla eta grebak ez duela "justifikaziorik".

Aldundiak agiri batean azaldu duenez, zerbitzua eskainiko duten enpresek sindikatuek eskainitako testuaren sinadura aztertzeko "konpromisoa" hartu du, lanuzteak bertan behera geratzen badira. 2013ko urriaren 4an Aldundiak eta ELA, UGT, CCOO eta LSB-USO sindikatuek sinatu zuten akordioaren lehenengo puntua da, hain zuzen ere, aztergai izango dutena protestak gelditzen badira.

Enpresekin bildu aurretik, sindikatuekin elkartu da Aldundia, eta Iker Bergaretxe Garraio zuzendariak lanuzte gehiago ez egiteko exijitu die, herritarrei eragiten dien "kalte larria" dela eta. Bergaretxek argi adierazi nahi izan die Aldundia "berme guztiekin" betetzen ari dela 2013ko akordioa, eta, horregatik, greba "edozein ikuspuntutik justifikaezina" dela esan die.

Lizitazio berriak atzera botatzeko eskariaren inguruan, Aldundiak erantzun du "legezko betebeharra" zela lehiaketa publikoa deitzea eta esleipena egitea.

Sindikatuak

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak banan-banan bildu dira gaur Bizkaibuseko sindikatuekin eta enpresa kudeatzaileekin, lan-gatazka konpontzen saiatzeko.

Langileek eta Aldundiak duela urtebete lortutako akordioa ez dute begi onez ikusten enpresa kudeatzaileek. Aldundiarekin lortutako akordioa ez dela bete salatu dute behin eta berriz Bizkaibuseko sindikatuek.

Horregatik, langileak 24 orduko hirugarren greba eguna egiten ari dira gaur. Ia linea guztiei eragingo die eta zerbitzu minimoak % 30ekoak izango dira gaurkoan ere. Horrez gain, Termibusetik Aldundiko egoitzara manifestazioa egin dute langileek.

Urrirako bederatzi greba-egun deitu zituzten, eta, hilaren 27rako akordiorik lortu ezean, greba mugagabea hasiko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X