Bizkaibus
2019/09/05 - 09:05
Vueltak aldaketak eragingo ditu Bilboko trafikoan gaur eta bihar
Txirrindulariak Otxandiotik barrena sartuko dira Bizkaian, eta Bilbon amaituko da osteguneko etapa. Biharamunean, San Mamesetik abiatuko dira txirrindulariak.
2019/05/04 - 18:17
Aitor Aberasturi patroia, 'Haizea Lau' ontziak izan duen eraso piratari buruz
EiTBri egindako adierazpenetan Aitor Aberasturi 'Haizea Lau' atun-ontziaren patroiak azaldu duenez, ihes egitea lortu zuten eta 'sustoa' baino ez da izan.
2019/02/27 - 16:24
120 emakumek erabili dute Bizkaibuseko eskatu ahalako geldialdien gaueko zerbitzua
22:30etatik 6:00ak bitartean, bakarrik edo adingabe batekin bidaiatzen diren emakumeek autobusa bi geralekuren artean gelditzeko eskatu dezakete.
2019/01/22 - 09:36
Bertan behera geratu da Bizkaibuseko greba Durangaldean, Nerbioi Garaian eta Arratian
CCOO, UGT eta USO sindikatuek enpresarekin egindako aurreakordioa berretsi egin zuten atzo Pesalurreko langileek.
2019/01/21 - 11:51
Bizkaibuseko langileek Pesalurrekin erdietsitako aurreakordioa bozkatuko dute
CCOO, UGT eta USO sindikatuek sinatu dute. ELA eta LAB (gehiengoa dira) kontra azaldu dira. Pesalurrek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian eskaintzen du zerbitzua.
2019/01/20 - 13:20
CCOO, UGT eta USO sindikatuek aurreakordioa lotu dute Pesalurren
Ondorioz, bertan behera utzi dute greba mugagabearen deialdia. ELAK eta LABek, ordea, aurreakordioa errefusatu dute eta grebari eutsiko diotela iragarri dute.
2019/01/17 - 09:54
Lau orduko lanuzteak Bilbobusen eta 24 orduko greba Bizkaibuseko linea batzuetan
Bilbobusen, 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzteak. Pesalur enpresako langileen grebak, ostera, Durangaldeari, Nerbioiri eta Arratiari eragingo dio.
2019/01/14 - 14:30
Barik, Mugi eta Bat txartelak EAEko garraiobide guztietan izango dira erabilgarri
Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela onartuko dute, eta Lurraldebusen zerbitzu guztietan Bat eta Barik txartelak erabili ahalko dituzte bidaiariek.
2019/01/14 - 12:51
Bilbobuseko lanuzteak eta Bizkaibuseko 24 orduko grebak erabateko erantzuna izan dute
Bilbobusen 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzteak. Pesalur enpresako langileen grebak, ostera, Durangaldeari, Nerbioiri eta Arratiari eragingo dio.
2019/01/09 - 01:24
Bertan behera utzi dituzte Ezkerraldeko eta Enkarterriko Bizkaibusen lanuzteak
Ezkerraldea-Meatzaldea Bus enpresako langileek zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamena onartzea erabaki dute.
2018/12/22 - 12:21
Bizkaibusek eta Bilbobusek 24 orduko lanuzteak egingo dituzte urtarriletik aurrera
Bilboko autobusek urtarrilaren 2an berrekingo diote grebari. Bizkaiko autobusek, berriz, hilaren 8tik aurrera egingo dituzte lanuzteak, ELAk jakinarazi duenez.
2018/12/21 - 10:46
24 orduko greba egiten ari dira Bilbobus eta Bizkaibuseko langileak
Bi enpresetako langileak goizean goizetik atera dira kalera protesta egitera. Manifestazio desberdinak bat egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren atarian.
2018/12/21 - 08:19
24 orduko greba dute gaur Bilbobusen eta Bizkaibuseko linea batzuetan
Guztira, 2.000 langile daude greba egitera deituta: Bizkaibuseko EMB, Pesalur eta Gam Txorierri enpresetako beharginak eta Bilbobusekoak. 250.000 erabiltzaileri eragingo die grebak.
2018/12/20 - 12:09
Bilbobuseko langileek eta zuzendaritzak ez dute akordiorik itxi, eta greba egongo da
“Kalitatezko” zerbitzu bat defendatzeko Bizkaibuseko eta Bilbobuseko 2.000 beharginek greba egingo dute ostiral honetan, ELA sindikatuak agiri batean azaldu duenez.
2018/12/17 - 23:34
GAM Txorierri Bizkaibuseko langileek ere greba egingo dute San Tomasen
Bakion, Mungian, Asuan, Getxon eta Plentzian ematen du zerbitzua. Horrela, EMB eta Pesalur Bizkaibuseko beste bi emakidadunen langileekin bat egingo dute GAMeko beharginek.
2018/12/17 - 14:08
Bilbobuseko eta Bizkaibuseko lanuzteek jarraipen zabala izan dute goizean
Bilbobusen eta Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian launa orduko lanuzteak egingo dituzte (07:30-11:30 eta 17:30-21:30); Ezkerraldean eta Meatzaldean bi ordukoak (07:30-09:30 eta 18:00-20:00).
2018/12/13 - 09:55
Lanuzte eguna, Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan
Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die.
2018/12/12 - 10:38
Bizkaibuseko langileen manifestazioa, Bilboko kaleetan
Bizkaibuseko langileak Bilboko kaleetara irten dira gaur goizean, murrizketekin bukatzeko eskatuz eta negoziazioaren alde eginez.
2018/12/11 - 13:18
Bizkaibuseko langileen lanuztea erabateko jarraipena izaten ari da
Bizkaibuseko EMB enpresako langileek 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan.
2018/12/10 - 15:41
Bizkaibus eta Bilbobuseko langileek greba egin dute
Bizkaibuseko langileek bi orduz egin dute goizean greba eta arratsaldean berriz ere. 42.000 erabiltzaileri eragin die. Bilbobuseko langileek 4 orduz goizean eta arratsaldean. 80.000 herritarrei eragin