Bizkaiko Foru Aldundia
2024/04/19 - 17:34
Kanpaina solidarioa Basaurin, Thailandian gaixorik dagoen herrikidea etxeratzen laguntzeko
"El Maño" Basozelai auzoko auzokideen elkarteak itsulapikoak banatu ditu herriko 84 saltoki eta tabernatan, eta ekitaldi solidarioak antolatu dituzte hilaren 27 eta 28rako.
2024/04/18 - 19:50
Basoetan berriki izandako sabotajeak salatu dituzte baso-jabe eta nekazal sindikatuek
"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.
2024/04/11 - 14:07
Gabarraren igoeraren ibilbidea eta ordutegiak
Gabarra 16:30ean aterako da Getxotik eta 18:35ean Bilbiko Udaletxera iritsiko dela aurreikusten da. Handik, autobusez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara joango dira jokalariak.
2024/04/11 - 10:03
Albiste izango dira: Gabarraren irteera, posta bidez bozkatzeko epea, eta hauteskunde eztabaidaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 08:57
Bizkaiko Ogasunak ekin dio errenta kanpainari eta 560 milioi euro itzultzea espero du
Aitorpenen % 71,64 itzuli beharrekoak izango dira, 1.179 euroko batez besteko zenbatekoarekin, eta positiboek, berriz, 2.111 euro ordaindu beharko dituzte batez beste. Eskuragarri daude jada, Aldundiaren egoitza elektronikoan, errenta-zirriborroak.
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/04/10 - 10:02
Albiste izango dira: Azken agurra Ardanza lehendakariari, hauteskunde eztabaida EiTBn eta errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/09 - 16:01
Bizkaiko Ogasunak 560 milioi euro itzultzea espero du bihar hasiko den errenta kanpainan
Hamar aitorpenetatik zazpi (% 71,64) itzuli beharrekoak izango dira, 1.179 euroko batez besteko zenbatekoarekin, eta positiboek, berriz, 2.111 euro ordaindu beharko dituzte batez beste. Biharik aurrera, zergadun guztien errenta-zirriborroak eskuragarri egongo dira, Aldundiaren egoitza elektronikoan.
2024/04/07 - 22:06
Zuri-gorrien 25. Errege Kopak ospakizunez josiko du Bilbo asteon
Datozen egunotan osteguneko ekitaldien xehetasunak emango ditu taldeak. Aurreratu dutenez, behin gabarrak bere ibilbidea eginda, harrera egingo dio Udalak taldeari, entrenatzaileak eta kapitainak hitza hartuko dute ondoren, eta jokalari guztiak udaletxeko balkoira aterako dira azkenik.
2024/03/26 - 12:57
Zabaldu dute Itsasadarreko Bulebarraren lehen zatia, Leioa eta Erandio artekoa
3 kilometroko lehen zati honek Lamiako eta Altzaga auzoak lotzen ditu. Bigarren zatia, Erandiotik Bilbora artekoa, 2025eko maiatzean bukatuko dute. Bulebarrari esker, oinezko zein ziklistek Getxo eta Bilbo arteko bidea egingo ahalko dute, itsasadarrarekiko paraleloan.
2024/03/25 - 14:45
Sopuertan zabaldu nahi duten adin txikiko etorkinentzako zentroa geldiarazteko eskatu dute herritarrek
Bizilagunen ordezkaritza tade bat Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da, proiektuari buruz duten iritzia azaltzera. Foru Aldundiaren gardetasun eza salatzeaz gain, Sopuerta ez dela "herri arrazista" argi utzi nahi izan dute.
2024/03/15 - 12:44
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
2024/03/14 - 13:55
Bizkaiak % 15 murriztu nahi ditu hondakinak eta sortutako 5 kilotik 4,9 berreskuratu 2030erako
Aldundiak hondakinak kudeatzeko plana onartu du, eta Batzar Nagusietara bidali du, izapidetzeko. Dokumentu horrek etorkizuneko hondakinen kudeaketaren oinarriak ezartzen ditu.
2024/03/13 - 14:45
Metroaren 4. linearen aldeko apustu "sendoa" berretsi eta proiektua aurki egongo dela diote EAJk eta PSE-EEk
Proiektuaren atzerapena kritikatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioak, ñabardurekin bada ere. PP bakarrik geratu da lanen egutegi zehatza eskatzeko mozio bat defendatzean, eta EH Bilduk eta Elkarrekinek Iralako, Rekaldeko edota Zorrotzako auzotarren eskaerak kontuan hartzea galdegin dute.
2024/03/13 - 08:48
Zabalik da 2024ko Udalekuak ekimenean izena emateko epea, martxoaren 22ra arte
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen duten haur eta gazteentzako aisialdi programak 4.203 plaza eskainiko ditu aurten. Uztailean zehar, baserri eskolaz eta kirol eta kultura jarduerez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek.
2024/03/12 - 13:16
Apirilaren 10ean hasiko da errenta-aitorpena aurkezteko epea Bizkaian
2023ko ekitaldiko PFEZ aitorpena modu presentzialean, telefonoz edo digitalean egin ahal izango da, ekainaren 28ra arte.
2024/03/11 - 14:25
2024ko Udalekuak ekimenak 4.203 plaza eskainiko ditu, iaz baino 210 gehiago, uztailaren 1etik 29ra
Foru aldundiek 1.695 plaza eskainiko dituzte Araban, 1.498 Bizkaian eta 1.010 Gipuzkoan, 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat.
2024/03/08 - 13:11
Carlos Alzagak Bizkaiko Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko diputatu kargua hartu du
Imanol Pradales EAJko lehendakarigai izendatu ostean hartu du kargua Carlos Alzagak. Zornotzan jaio zen 1964an, eta Bide, Ubide eta Portu ingeniaria da.
2024/03/08 - 10:30
Gaztelugatxeko sarbideak ireki dituzte berriro
2021eko urtarrilean han izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
2024/03/06 - 17:07
Hizkuntza eskakizunen kontrako epaiak salatu dituzte Bizkaiko Aldundiko langileek
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek deituta, elkarretaratza egin dute Bizkaiko Aldundiaren egoitzaren atarian, Bilbon. Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzearekin batera, txalotu egin dute epaiei helegitea jartzeko Aldundiaren erabakia.