Boise
2015/07/29 - 11:33
Kepa Junkerak hasiera eman dio Boiseko euskal jaialdiari
Sei eguneko festa horretan euskal amerikarren kultura ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek. Eta milaka lagun espero dira, baita euskal herritik joandakoak ere.
2015/07/28 - 13:11
Kepa Junkerak Boiseko Jaialdia irekiko du Bilbotik kontzertua emanez
eitb.eus-ek 03:00etatik aurrera emango du Kepa Junkerak euskal kulturaren estatubatuar topagunea abiatzeko Iberdrola dorreko zabaltzan emango duen kontzertua.
2015/07/28 - 12:47
Urkulluk 2015eko Boiseko Jaialdian parte hartuko du
Lehendakariarekin batera bertan izango dira Cristina Uriarte sailburua eta Eusko Jaurlaritzako beste zenbait ordezkari. Halaber, Boisen izango da Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia ere.
2015/07/27 - 15:58
Euskal artzainek omenaldia jasoko dute Boiseko jaialdian
XX. mendearen erdialdean, bertara joan ziren asko han gelditu ziren, baina beste asko sorterrira itzuli ziren. Aurten, ordea, topaketa garrantzitsua dute Boiseko Jaialdian omenaldia jasoko dute-eta.
2015/07/26 - 20:12
Erraldoiak eta buruhandiak Boisen izango dira lehen aldiz
Donostiatik joan dira, Irrintzi Erraldoien Konpartsaren eskutik, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak gonbidatuta, Jaialdian parte hartzeko.
2015/07/26 - 18:30
Irrintzi Erraldoi konpartsako 14 kide, Boiserako bidean
Goizeko 07:00etan hasi dute bidaia: Donostiatik Loiuko aireportura. Baina bidaia luzea dute oraindik, Boiseraino, alegia. Materiala dagoeneko bidean da eta orain beraien txanda da.
2015/07/26 - 16:59
Jaialdian parte hartuko duten euskaldunak hasiak dira ateratzen
Bidaia agentziek baieztatu digute aurtengoak ohi baino jende gehiago erakarri duela. Boisera abiatzen ari direnen artean, bisitariez gain, badira Jaialdira euren ekarpena egitera doazenak.
2015/07/24 - 14:41
Itzela izan da, Boise
Urtzi Urrutikoetxea ETBko kazetaria Boisen da. Idahon bizi izandakoak laburbildu dizkigu.
2015/07/24 - 12:44
Boise, euskal diasporaren hiriburu
Bost urtetik behin egiten den jaialdia ospatuko dute Idahoko hiriburuan uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Milaka lagunen parte hartzea espero da.
2015/01/22 - 23:14
Boiseko alkateak Obamarekin izandako elkarrizketa kontatu digu
Obamak bart Idahoko euskal komunitateari eskaini zizkien hitzek zeresan handia eman dute azken orduotan. Boiseko alkate euskaldunak presidentearekin air force one hegazkinean egin zuen bidaia.
2015/01/22 - 15:16
Boiseko alkatearen euskal jatorriaren aipamena egin du Obamak
Bieter alkatea Obamarekin batera iritsi da Boisera Air Force One hegazkinean. Boiseko alkateak bere familiaren euskal jatorriaz hitz egin diola adierazi du Obamak.
2015/01/22 - 14:28
Obama hunkitu duen Larrabetzuko artzainaren istorioa
David Bieter Boiseko alkateak eta Larrabetzutik AEBra joandako artzain baten bilobak kontatu dizkio, bertatik bertara, bere aitonaren ibilerak Obamari. Aho zabalik geratu da presidentea.