Kepa Junkerak Boiseko Jaialdia irekiko du Bilbotik kontzertua emanez
Kepa Junkera Errekaldeko trikitilariak 2015eko Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdia zabaltzeko kontzertua emango du, Bilbon. Boisetik, mundu osotik bezalaxe, Internet bidez ikusi ahalko dute emanaldia, eitb.eus-en berbarako.
Emanaldia bertoko goizaldean izango da, Bilbon uztailaren 29ko 03:00ak direla. AEBn bildutako diasporako kideok eta bisitariok, bestalde, han arratsaldea dela gozatuko dute Junkerak Iberdrola Dorreko zabaltzan, Euskadiko eraikin altuenaren gainean, emango duen kontzertua, antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez.
Kontzertua eitb.eus-en ikusi ahalko da.
Boisen, Basque Block gunean jarriko den pantaila erraldoi batean ikusiko dute, behinola euskal artzainak ugari hartu zituen lurrean bost urtean behin euskal kulturari gorazarre egiteko egiten den jaialdian. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia AEBko hirian izango dira.
Emanaldiak 40 bat minutu iraungo du.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da