Bolivia
2019/11/12 - 00:45
Estatu-kolpea salatuta, Evo Moralesek Boliviako presidente kargua utzi du
Armadaren presioak jasan ostean eman du dimisioa. Estatu-kolpea dela salatu dute hainbat herrialdek, tartean Venezuelak, Uruguaik, Kubak, Mexikok, Errusiak eta Siriak.
2019/11/11 - 09:35
Evo Moralesek Boliviako presidente kargua utzi du
Evo Moralesek Boliviako presidente izateari uko egingo diola iragarri du, AEEren auditoria batek urriaren 20ko hauteskundeak berriz egiteko eskatu ostean.
2019/11/10 - 23:51
Evo Moralesek dimisioa aurkeztu du
Karguari uko egin eta gero, bera atxilotzeko "legez kanpoko" agindu bat dagoela salatu du eta "kolpistei" Estatu Zuzenbidea suntsitzea egotzi die.
2019/11/10 - 15:23
Bolivian hauteskundeak errepikatuko dituztela iragarri du Evo Moralesek
Amerikako Estatuen Erakundeak kaleratutako txostenaren ondotik etorri da Moralesen iragarpena. Hauteskundeak errepikatzea eskatu dio erakunde horrek buruzagi boliviarrari.
2019/11/09 - 20:07
Boliviako Presidentziaren egoitza zaintzen duten poliziak matxinatu egin dira
Evo Morales presidenteak negoziaketa mahaia osatzeko deia egin dio oposizioari. Gobernuak ziurtatu du ez duela Armada kalera aterako.
2019/11/07 - 11:38
Pertsona bat hil eta 60 baino gehiago zauritu dira Bolivian, hainbat liskarretan
Liskarrak Evo Moralesen aldekoen eta kontrakoen artean izan dira La Paz hiriburuan eta Cochabamba hirian.
2019/11/07 - 11:06
Hildako bat Bolivian, Moralesen jarraitzaileen eta aurkarien arteko liskarretan
Gutxienez pertsona bat hil eta 60 baino gehiago zauritu dira Evo Morales Boliviako presidentearen aldeko eta kontrako borroketan, La Pazen eta Cochabamban.
2019/11/06 - 12:16
Txilen izandako protestei aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Gobernuak
Sebastian Piñerak 'Levantemos tu pyme' programaren berri eman du, "agenda soziala" bultzatzeko. 19 pertsona hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko istiluetan.
2019/11/05 - 11:51
Aldaketa baten zantzuak Latinoamerikan
Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain Latinoamerikan, eta goraldia, berriz, ezkerrean.
2019/10/31 - 10:24
Haserrea
Sua, oihuak, tiro hotsak, polizia autoen burrunba amaigabea, beldurrak eragindako korrikaldiak antzerakoak dira leku guztietan.
2019/10/25 - 12:54
Moralesek bigarren buelta saihesteko garaipena lortu du
Boliviako presidenteak joan den igandean egindako hauteskundeak irabazi ditu, Carlos Mesa oposiziogilea 10 puntutan gaindituta. Oposizioak baina, "iruzurra" salatu du.
2019/10/25 - 11:01
Bere garaipena 'konstituzionala' dela dio Moralesek, iruzur salaketen aurrean
Botoen zenbaketak ematen dion garaipena 'konstituzionala' dela defendatu du Evo Morales Boliviako presidenteak, oposiziotik egindako iruzur salaketen aurrean.
2019/10/25 - 09:28
Ezinbesteko gizonak
Nazioartean gero eta gehiago dira zuzendaritza indartsua eta mugagabea aldarrikatzen duten buruzagiak, eta agintean denbora bat egin ondoren, ordezkari hoberik ez dagoela erabaki dute askok.
2019/10/23 - 16:12
Evo Moralesek 'estatu kolpetzat' jo du oposizioaren jarrera
Boliviako presidenteak bi eguneko protesten ostean egin du agerraldia, igandeko bozetan bere aldeko hauteskunde iruzur bat egon daitekeelakoan.
2019/10/22 - 20:51
Istiluak Bolivian hauteskundeen ustezko iruzurragaitik
Enfrentamenduak izan dira Bolivian poliziaren eta oposizioko jarraitzaileen artean. Baita, Evo Moralesen aldekoen eta kontrakoen artean ere La Paz hiriburuan eta beste hiri askotan ere.
2019/10/21 - 13:26
Evo Moralesek Carlos Mesarekin neurtuko ditu indarrak bigarren itzulian
Boliviako presidenteak hiru hauteskunde jarraian irabazi ditu lehen itzulian gehiengo oso zabala lortuta.
2019/08/29 - 12:37
Evo Morales suteak itzaltzen erakusten duten irudiek polemika sortu dute Bolivian
Ekintza horretan asmo txarrik ez zela izan defendatzen dute Boliviako agintariek. Moralesen aurkakoek, aldiz, hauteskunde arrazoiak ikusi zituzten horretan.
2019/08/26 - 11:19
Goi-bilera entretenigarri samarra
Emmanuel Macron anfitrioiak Javad Zarif Atzerri Gaietarako ministro irandarrari egindako gonbitak, goi-bilera astindu du.
2019/08/26 - 10:27
Brasilek armada bidali du Amazoniako suteei aurre egiteko
Evo Morales Boliviako presidentearen esanetan, ostera, sua itzaltzeko nazioarteko laguntza oro ongi etorria izango da.
2019/03/15 - 08:33
6,3 graduko lurrikara batek Bolivia astindu du
Dardara Cochabambatik 60 kilometro hego-ekialdera gertatu da, 357 kilometroko sakoneran.