Makilak hartuta kopla kantari aterako dira gaur Euskal Herriko hainbat txokotan, Santa Ageda bezperan
Euskal jantzi tradizionalez jantzita eta makilak eskuan, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin.
Ohiturari jarraituz, gaur, otsailak 4, santa eskean aterako dira Euskal Herriko hamaika txokotan makilak hartuta eta Santa Agedako koplak kantatuz. Makila eskuan hartuta, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin.
Tradizioaren arabera, lurra kolpatuz natura esnatu nahi da, udaberriaren etorrera eta lurraren emankortasuna bultzatuz.
Antzina, mutil gazteak bakarrik irteten ziren kantuan Santa Ageda bezperan, baina apurka-apurka emakumeen eta adin guztietako herritarren artean zabaldu zen ohitura.
Historiak dio siziliarra zela Ageda. Quinciano gobernadorearekin ezkontzeko proposamenari uko egin, eta kartzelan bukatu zuen, non borreroen esku utzi eta torturatu egin zuten. Bularrak moztu omen zizkioten, eta 21 urte zituela hil zen. Europako mendebaldean izan zen lehenengo birjina martiria da kristauentzat Santa Ageda edo Agate Deuna.
Istorioak hunkituta-edo, indarrez sartu zen haren irudia Euskal Herrian. Batzuek diote itsasgizonek ekarri zutela bertora. Badira, bestalde, neguko solstizioarekin lotzen dutenak. Hortik dator, bada, lurra iratzartzeko erritoaren jatorria.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.