Boris Johnson
2020/03/24 - 11:32
Lehen konfinamendu eguna dute gaurkoa Erresuma Batuan
Boris Johnsonek konfinamendua ezarri du koronabirusari aurre egiteko. Funtsezkoak ez diren saltokiak itxi dituzte eta bi pertsona baino gehiagoren arteko bilerak debekatuta daude.
2020/03/24 - 09:20
Johnsonek hiru asteko konfinamendua ezarri du Erresuma Batuan
Funtsezko produktuak saltzen ez dituzten saltoki guztiek, hala nola arropa eta elektronika dendek, baita kulturako zentroek ere, ateak itxita eduki beharko dituzte.
2020/03/20 - 23:37
Pub, zinema eta gimnasioak ixteko agindua eman du Boris Johnsonek
Koronabirusari aurre egiteko etxean geratzeko eskatu die lehen ministroak herritarrei. Egoera hilero berrikusiko da.
2020/03/20 - 21:34
Boris Johnsonek Erresuma Batuan tabernak, zinemak eta gimnasioak ixtea agindu du
Britainiar lehen ministroak adierazi du hilero-hilero aztertuko dutela hartzen ari diren neurriak “arindu” egin daitezkeen.
2020/03/19 - 15:39
Boris Johnsonek amore eman eta koronabirusaren aurkako neurriak agindu ditu
Hasiera batean, Boris Johnsonek mundu osoak ez bestelako bide bat hartu nahi zuen koronabirusari aurre egiteko, alegia, neurririk ez hartu eta gizarteak inmunitatea berez garatuko zuela espero zuen.
2020/02/27 - 21:19
Erresuma Batua mahaitik altxako da Brexitaren negoziaketan aurrerapenik ez badago
Etorkizuneko harreman komertzialaren inguruan ekainerako adostasunik ez badago, Johnsonek negoziazio mahaitik altxatuko dela mehatxatu du.
2020/02/21 - 12:08
Europako Batasuneko aurrekontua negoziatzeko goi-bilerak bigarren eguna du Bruselan
Europako Kontseiluko presidenteak egindako proposamena hartu dute negoziaziorako oinarri. Zehazki, 1,09 bilioi euroko inbertsioa proposatzen du datozen zazpi urteetarako.
2020/02/19 - 15:25
Boris Johnsonek migrazioari jarri nahi dizkion baldintzek eztabaida piztu dute
Lan egin nahi dutenen prestakuntzari erreparatuko diote, eta puntukako sistema bat ezarrita gaitasun onenak agertzen dituztenak baino ez dituzte onartuko.
2020/02/04 - 10:02
Kanadakoa bezalako merkataritza-itun bat nahi du Johnsonek, EBko arauetatik at
Erresuma Batuko lehen ministroak hitzaldi bat eskaini du gaur, martxoan Europar Batasunarekin hasiko dituen merkataritza arloko negoziazioen aurrean duen jarrera azaltzeko.
2020/02/03 - 15:14
Kanadak Europarekin duen antzeko hitzarmena lortu nahi du Johnsonek Erresuma Baturako
Akordio horren arabera, Kanadako produktu ia guztiek ez dute zergarik ordaintzen Europan sartzean.
2020/02/01 - 10:34
Ospakizunak Londresen
Erresuma Batua EBtik behin betikoz atera izana ospatu dute milaka lagunek Londresen, Nigel Farage Brexit party alderdiaren buruak deituta.
2020/02/01 - 10:29
Erresuma Batua EBtik behin betikoz atera izana ospatu dute milaka lagunek Londresen
"Brexit"a defendatzen dutenak, Nigel Farage politikaria barne, Parlamentuko Plazan bildu dira, "egun historikoa" ospatzeko asmoz, "Union Jack" Erresuma Batuko bandera eskuan izanda.
2020/02/01 - 10:22
Boris Johnson: ''Hau ez da amaiera, Erresuma Baturako hasiera bat baizik''
"Antsietate sentimendua" dutenak ulertzen dituela dio Erresuma Batuko lehen ministroak, baina gaineratu du bere betebeharra dela "herrialdea batzea eta aurrera eramatea".
2020/02/01 - 02:35
Erresuma Batua ez da jada Europar Batasuneko kidea
Brexit-a "ez da amaiera bat, Erresuma Batuarentzako hasiera bat baizik" azpimarratu du Johnsonek.
2020/01/31 - 11:29
Erresuma Batuak aro berri bati ekingo dio, EBtik irteteko prozesuarekin
Otsailaren 1ean, 11 hilabeteko trantsizio-epea hasiko da. Erresuma Batuak Europar Batasunaren araudia errespetatzen jarraitu beharko du, horren egituren parte izango baita oraindik.
2020/01/31 - 11:01
Europa 'brexit'aren ostean
Otsailaren 1a "data sinbolikoa izango da"; herritarrentzat, baina, "denak berdin jarraituko du", Erresuma Batuak Europar Batasuneko egiturei eta arauei lotuta jarraituko baitu abenduaren 31ra arte.
2020/01/29 - 23:48
Eskoziako Parlamentuak independentziarako erreferendum berri bat eskatu du
Johnsonek baztertu egin du eskaera eta 2014ko erreferenduma "belaunaldi batean behin" eman zen egoera izan zela adierazi du.
2020/01/24 - 11:11
Europako Parlamentuko batzordeak 'brexit'a onartu du, osoko bilkuran bozkatu aurretik
Asteazkenean, hilaren 29an, Europako Parlamentuko osoko bilkurak akordioaren berrespenaz bozkatuko du. Erresuma Batua hilaren 31n irtengo da Europar Batasunetik.
2020/01/22 - 22:19
'Brexit'aren legea behin betiko onartu dute Erresuma Batuan
Horrela, bada, Erresuma Batua urtarrilaren 31n aterako da Europar Batasunetik. Ondoren, hamaika hilabeteko trantsizioa izango da, Londresek eta Bruselak bi aldeen arteko harremana negoziatu dezaten.
2020/01/14 - 20:36
Londresek ukatu egin du Eskozian beste erreferendum bat egitea
Boris Johnson lehen ministroak argudiatu du 2014an bozkatu zutela eskoziarrek, eta independentzia errefusatu zutela.