Boris Johnson
2022/05/14 - 13:09
Ruandako migratzaileak kanporatzeko prozesua abiatu du Erresuma Batuak
Herrialdean modu irregularrean sartu zirela dio Erresuma Batuko Gobernuak. Giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez, asilo-eskatzaile ugarik harrera-zentroetatik ihes egin dute, deportazioaren beldur baitira.
2022/05/11 - 22:27
Eraso baten aurrean Suedia eta Finlandia militarki defendatzeko konpromisoa hartu du Erresuma Batuak
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Suediara eta Finlandiara bidaia egin du, bi herrialdeei babes "irmo eta garbia" emateko.
2022/05/11 - 10:52
Merkataritza gerra arriskua Londres eta Bruselaren artean
"The Times" egunkari kontserbadorearen arabera, Boris Johnsonen gobernua Ipar Irlandako protokoloa indargabetu nahi du, eta horrek arriskuan jarriko luke "brexit"aren akordio guztia.
2022/05/06 - 14:12
Boris Johnson lehen ministroaren Alderdi Kontserbadoreak gotorleku historikoak galdu ditu udal hauteskundeetan
Alderdi Laboristak garaipena eskuratu du, lehen aldiz, Westminsterren, eta, baita Ingalaterra hegoaldeko Southampton hirian ere. Boto zenbaketa amaitu ez bada ere, behin-behineko datuek laboristen gorakada eta kontserbadoreen beherakada erakusten dute.
2022/04/25 - 01:53
Nazioarteko agintari nagusiek txalotu egin dute Macronen garaipena
Frantziako hauteskundeetako emaitzak Europarentzat positiboak direla uste dute.
2022/04/21 - 20:02
Erresuma Batuko Parlamentuak Boris Johnson Downing Streeteko festengatik ikertzea onartu du
Ikerketa bozketarik egin gabe onartu dute; izan ere, Komunen Ganberako presidenteak ozen galdetu du inor kontra ote zegoen, eta inork ez du aurkako jarrerarik azaldu.
2022/04/14 - 17:11
Asilo eskatzaileak Afrikara bidaltzeko akordioa iragarri du Erresuma Batuko gobernuak Ruandarekin
Boris Johnson lehen ministroaren egitasmoak asiloa eskatu eta egoera irregularrean, itsasontzian edo kamioian, Erresuma Batura iritsi direnei eragingo die.
2022/04/12 - 22:44
Boris Johnson isuna jasoko duen aurreneko lehen ministroa izango da Erresuma Batuan
Boris Johnsonek isuna jasoko du bere urtebetetzea ospatzeko emazteak eman zuen festagatik. Carrie Johnsonek ordaindu du jada festagatik beste isun bat, 60 eurokoa. Oposizioko buruak eta Eskoziako gobernuburuak Johnsonek eta Sunak dimisioa eman dezatela eskatu dute.
2022/04/12 - 17:34
Boris Johnsoni isuna jarriko diote pandemia garaiko Downing Streeteko festengatik
Era berean, Rishi Sunak Ekonomia ministroari isuna jarriko diote. Londreseko Poliziak jakitera eman duenez, dagoeneko 50 isun baino gehiago igorri dizkie Gobernuko langileei, covidari aurre egiteko araudia urratzeagatik.
2022/04/09 - 22:20
Johnsonek 120 ibilgailu blindatu eta misilak emango dizkio Ukrainari
Era berean, Londresek iragarri duenez, beste 500 milioi dolar (460 milioi euro) emango dizkiote Zelenskiri Munduko bankuaren bitartez.
2022/03/24 - 12:00
Ukrainako gerrari buruzko NATOren goi-bilera hasi da
NATOren kide diren 30 estatuburuak Bruselan bildu dira Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindutako erasoaren aurrean batasuna erakusteko. Volodímir Zelenski ukrainarrak ere bideokonferentziaz parte hartuko du bileran.
2022/03/08 - 19:56
Zelenski, Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean: "Ez dugu amore emango"
Komunen Ganberan atzerriko buruzagi batek emandako lehen hitzaldian, Ukrainako presidenteak Churchill parafraseatu du: “Basoetan, zelaietan, bazterretan eta kaleetan borroka egingo dugu”.
2022/03/04 - 21:15
Errusiak Europako zentral nuklear handienean egindako erasoak kezka eta atsekabea piztu ditu nazioartean
Erasoak ez du isuririk eragin, baina areagotu egin ditu Ukrainako gerra nuklearra bihurtzeko beldurrak.
2022/02/24 - 12:06
Europar Batasunak zigor "handiak" iragarri ditu Errusiaren aurka
Ursula von der Leyenek baieztatu du neurri-sorta zuzenean Bruselan urgentziaz deituta dagoen EBko buruzagien mahaira joango dela. Espainiako presidentea ere bertan izango da, bihar egitekoa zen presidenteen konferentzia bertan behera geratu ostean.
2022/02/10 - 08:59
Downing Streeteko festa bateko argazkia argitaratu dute eta bertan Boris Johnson ageri da
'Daily Mirror' egunkari britainiarrak 2020ko abenduaren 15eko argazki bat argitaratu du. Bertan, Boris Johnson lehen ministroa ikus daiteke, xanpain botila batetik gertu, bere taldeko bi kiderekin batera. Orduan, debekatuta zegoen bizikide ez zirenak elkartzea.
2022/02/04 - 22:18
Dimisio-olatuaren erdian, kontserbadoreek Johnsonen aurkako zentsura-mozioa eskatu dute
17 diputatu kontserbadorek zentsura-mozioa eskatu dute lehen ministro britainiarraren aurka. Gainera, Johnsonen bost aholkularik dimititu dute 48 orduan.
2022/02/04 - 00:18
Johnsonen gobernuko lau goi-kargudunek eman dute dimisioa egun bakarrean
Downing Streeten antolatutako festek eta oposizioari gelditasuna egotzita egindako salaketa batzuek eragin dituzte alde egiteak.
2022/02/01 - 15:42
Boris Johnson Ukrainara joan da, 'partygate' eskandalua pil-pilean duela
Bizi duen ataka estutik ihesi, Boris Johnson lehen ministroa Ukrainara joan da. Garbi dago Ukraina jarri nahi duela arretaren erdigunean.
2022/01/31 - 21:42
John Carlin: 'Boris Johnsonek dimititzen ez badu, bota egin beharko dute'
John Carlin idazle eta kazetari britainiarrak uste du Boris Johnson denbora irabazten ari dela, ikerketa bikoitz bat abian jartzean, poliziala eta barnekoa, lehen ministroak jaiei buruzko informazio guztia aldi berean ez ateratzea lortu duelako.
2022/01/31 - 18:39
Johnsonek aldaketak iragarri ditu Gobernuaren barne funtzionamenduan "barkamena eskatzea nahikoa ez delako"
Orain garrantzitsuena festetan egindako hanka-sartzeez "ikastea" dela ziurtatu du lehen ministroak. Egitura eta kontuak emateko arazoak konponduko dituela erantsi du agintariak.