Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
2022/12/17 - 15:24
Botere Judizialaren ordezkari kontserbadoreek Pedro Sanchezen kritikak deitoratu dituzte
Adierazpena sinatu duten 8 epaileek diote hitz horiek ez dutela oinarririk eta erakundeen deslegitimazioa dakartela.
2022/12/17 - 14:06
"Eskuin politiko eta judizialaren estrategia kolpista gaiztotu egin" dela salatu du Ione Belarrak
Auzitegi Konstituzionalaren erreforma behin-behinean bertan behera geratzeko balizko aukeraren harira, "legea eta konstituzio-ordena defendatzeko" beharrezkoak diren ekintzak hartzeko eskatu dio Podemoseko buruzagiak eta Eskubide Sozialerako ministroak Espainiako Gobernuari.
2022/12/14 - 16:21
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bloke kontserbadoreak Tolosa eta Lucas proposatu ditu
Asmoa da lortzea epaileen gobernu organoko bitarteko presidente Rafael Mozok abenduaren 22a baino lehen deitzea ezohiko Bilkura; aurreikuspena da egun horretan onartuko dutela PSOEk eta Unidas Podemosek bultzatutako erreforma.
2022/12/09 - 10:12
Espainiako Gobernuak lege aldaketa proposatu du BJKNren eta Konstituzionalaren izendapenak desblokeatzeko
PSOEk eta Unidas Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkiote ostiral honetan Kongresuan izapidetzen ari den Zigor Kodearen erreformari. Horrela, hiru bosteneko gehiengoa kenduko da eta nahikoa izango da gehiengo soila magistratuak aukeratzeko.
2022/12/04 - 21:58
Lau urte daramatza Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritu gabe
Aitzakia bat bestearen atzetik jarri du alderdi popularrak botere judizialeko erakunderik garrantzitsuena ez berritzeko. Ondorioz Konstituzionaleko edo Goreneko epaile berriak ezin dira izendatu eta eutanasia, abortua edo hezkuntzaren erreforma esaterako egiteke daude.
2022/11/23 - 13:47
Rafael Mozo batzordekideak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izaten jarraituko du
Hala erabaki du Auzitegi Gorenak. Wenceslao Olea batzordekideak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko idazkari Jose Luis de Benitok kautelazko neurriak zituzten eskatuta; izan ere, epaileen gobernu organoko ordezko presidente izendatu zuen akordioaren aurkako helegitea jarri zuten.
2022/11/16 - 17:44
Berdintasun Ministerioak matxismoa egotzi die epaileei; eta Botere Judizialak dio legea betetzen ari direla
Lege berria indarrean denetik bortxatzaile batzuei zigorra murriztu zaiela eta, oso kritiko azaldu da Irene Montero ministroa. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak legea babestu du "abangoardiakoa" dela argudiatuta, eta epaileek irizpidea bateratuko dutelakoan dago.

2022/11/03 - 13:01
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko progresistek Jose Manuel Bandres proposatuko dute Konstituzionalerako
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bi sektoreek, alegia, progresistak eta kontserbadoreak, bilera egingo dute osteguneko 16:00etan.

2022/10/28 - 23:05
PSOEk proposatu du 16 urtetik beherakoek epailearen baimena behar izatea sexua aldatzeko
Alderdi Sozialistak zuzenketak aurkeztuko ditu Trans Legearen aurka.
2022/10/28 - 15:41
Bolaños: ''Eskuin muturraren presioa gailendu zaio Feijoori''
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziazioari uko egin ostean, Espainiako Presidentzia ministroak uste du PPren buruak "sinesgarritasun guztia" galdu duela "alderdi moderatu, europar, demokratiko, paktista eta konstituzional" baten buruzagi gisa.
2022/10/28 - 11:02
PPk bertan behera utzi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziazioa
Sanchezek sedizio delituaren erreformarekin aurrera jarraitzeko asmoa duelako hartu du erabaki hori Feijooren alderdiak.
2022/10/13 - 20:56
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Rafael Mozo izendatu du bitarteko presidente
Horrek esan nahi du, "de facto", Botere Judizialaren buruzagitza zatituta geratzen dela, Francisco Marin Castan magistratua baita Auzitegi Goreneko Presidentetzaren funtzioak betetzen dituena, Lesmesen dimisioa ofizial egin zenetik.

2022/10/13 - 13:44
Genero indarkeriagatiko salaketak % 6,6 igo dira EAEn; eta % 11,7, Nafarroan bigarren hiruhilekoan
Horiexek dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren urteko genero indarkeriari buruzko txostenak ematen dituen datuak.
2022/10/12 - 16:29
Botere judizialaren krisiak desfile militarra markatu du
Agintarien eserlekuan, urtero legez, bi hutsune, ez dira izan Iñigo Urkullu lehendakaria ezta Pere Aragones, Kataluniako presidentea ere.
2022/10/12 - 11:49
Carlos Lesmesen dimisioa argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialak
Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Carlos Lesmesen dimisioa gauerditik aurrera gauzatuko da.

2022/10/10 - 19:14
PSOE eta PP, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko "azken saiakeraren" aurrean
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak esan du "orain serio" ari direla. Esteban Gonzalez-Pons PPko idazkariorde instituzionalak esan du Espainiako Gobernuak jada ez dituela "mespretxatzen".
2022/10/10 - 17:23
Lesmesen dimisioaren ondoren mahai gainean dauden galdera nagusiak
Espainiako justiziak duen organo gorenaren presidenteak kargua utzita, aurrekaririk gabeko agertokia zabaldu da. Lekukoa nork hartuko duen da galdera ikur handiena.

2022/10/10 - 16:22
Hamaika dei eta mehatxuren ostean, Lesmesen dimisioak Sanchezen eta Feijooren arteko bilera behartu du
Carlos Lesmesek bere mehatxua bete behar izan du Sanchez eta Feijoo parez pare jarri eta Espainiako justiziak bizi duen egoerari behingoz konponbide bat ematera behartzeko.
2022/10/10 - 15:55
Lesmesek dimisioa eman du Botere Judizialaren Kontseilua berritzeko blokeoa tarteko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia hiru orduz egon dira bilduta Gorenaren presidentearen dimisioak eragindako krisi instituzionalari konponbide bat emateko asmoz.

2022/10/10 - 15:15
Lasagabaster: "Beranduegi aurkeztu du dimisioa Lesmesek"
Espainiako justiziaren egoera "oso kezkagarria" iruditzen zaio EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunari. "Hemen, botere banaketa kolokan dago", esan du.