Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
2022/10/10 - 15:15
Lasagabaster: "Beranduegi aurkeztu du dimisioa Lesmesek"
Espainiako justiziaren egoera "oso kezkagarria" iruditzen zaio EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunari. "Hemen, botere banaketa kolokan dago", esan du.
2022/10/10 - 13:15
Sanchez eta Feijooren arteko bilera hasi da, Carlos Lesmesek dimisioa eman ondoren
Pedro Sanchezek bart deitu zuen Alberto Nuñez Feijoo bilera honetara, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak karguari uko egin diola iragarri ostean.
2022/10/10 - 10:32
Gaur egingo du ofizial bere dimisioa Carlos Lesmesek
"Presidente izateari uko egin behar diot, hemendik aurrera erantzukizun horri eusteak gorrotatzen dudan eta onartezina den egoera baten konplize bihurtzeko bakarrik balio baitezake", adierazi du Carlos Lesmesek.
2022/09/23 - 13:28
Carlos Lesmes bere dimisioa prestatzen hasi da
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak iragarri duenez, Francisco Marin Auzitegi Goreneko Areto Zibileko presidenteak ordezkatuko du.
2022/09/16 - 18:15
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berritzeko akordiorik gabe jarraitzen du, ostiralean bilera eginda
Datorren asteazkenean, hilaren 21ean, epaileen gobernu organoa berriro batzartuko da, negoziatzen jarraitzeko. Konpromisoa hartu du, hori bai, hautagaiak Auzitegi Goreneko magistratuak izateko eta izendapenetan "gehiengo zabala" egoteko.
2022/09/13 - 10:16
Auzitegi Konstituzionala berritzeko epea agortu da, eta ziurgabetasun aroa zabaldu
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko talde kontserbadore eta aurrerakoiak ez dira eurek izendatzen dituzten bi epaileak negoziatzen hasi. Espainiako Gobernuak ere beste bi aukeratu behar ditu, baina Kontseiluak zer egingo zain egongo omen da.
2022/09/09 - 13:52
PPk Bolañosi eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berrikuntza negoziatzera esertzeko
Oposizioko alderdi nagusiak urrats hori eman du, Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak dimititzeko mehatxua egin ondoren.
2022/09/08 - 12:56
Konstituzio Auzitegia berritzeko bildu da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, akordiorako aukera gutxirekin
Itxura guztien arabera, bilerak prozedura finkatzeko balioko du, hautagaiei buruzko akordiorik lortu gabe, eta horrek zaildu egingo luke Gobernuak bultzatutako azken erreformak ezarritako irailaren 13ko epemuga betetzea.
2022/09/07 - 15:23
Lesmesek Sanchezi eta Feijoori eskatu die Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa lortzeko
"Publikoki eskatzen diet Espainiako Gobernuko presidenteari eta oposizioko buruari, parlamentuan ordezkaritza handiena duten alderdi politikoetako arduradun gorenei, premiaz biltzeko eta akordio batera iristeko", adierazi du jarduneko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak.
2022/09/05 - 19:39
Lesmesek uko egin dio Konstituzio Auzitegira joateari, eta "kolokan" jartzen duten maniobrak salatu ditu
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak adierazi du "lotsagarria" irudituko litzaiokeela Konstituzionaleko lanpostu hutsetako bat hartzea.
2022/06/30 - 13:07
Victoria Cinto hil da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokala eta Justiziako sailburuorde izandakoa
Magistratua Demokraziaren Aldeko Epaileen elkarteko kidea zen, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko buru izan zen 1999 eta 2010 artean, eta, lehenago, Donostiako Epaitegietako dekanoa. Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuorde ere izan zen Patxi Lopezen agintaldian.
2022/06/24 - 13:02
PSOEk lege erreforma bat aurkeztu du Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak berritu ahal izateko
Unidas Podemos Konstituzio Auzitegia berritzeko lege-proposamenetik aldendu da, espazio konfederalarekin "hitzartu gabeko" ekimena delako eta osatu gabea delako, bere jarrera organo konstituzional guztien erreleboa errazteko aldaketak bultzatzea baita.
2022/04/20 - 16:30
Trans Legearekin kritikoa den txosten bat aho batez onartu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluak
Hainbat punturekin bereziki kritikoa da txostena eta kontrol maila handiagoa eskatu dute. Berdintasun Ministerioaren proiektuak ez dituela adin txikikoak nahikoa babesten iritzi diote.
2021/11/19 - 22:30
Pedro Gonzalez-Trevijano kontserbadorea, Auzitegi Konstituzionaleko presidente aho batez
Aurretik agintaldi laburra izango duela ematen du; izan ere, 2022ko ekainean Konstituzionala utzi beharko du bederatzi urteren ostean. Juan Antonio Xiol progresista presidenteordea izango da.
2021/11/11 - 19:35
Enrique Arnaldo Auzitegi Konstituzionaleko magistratu izango da, PSOE, PP eta Unidas Podemosen babesarekin
PSOEko eta Unidas Podemoseko zenbait diputatuk, tartean Odon Elorza sozialistak, ez dute beren taldeek agindutakoa bete eta ez dute PPko hautagaiaren aldeko botorik eman. EAJk, EH Bilduk, ERCk, CUPek, PDeCatek, Juntsek eta BNGk ez dute bozketan parte hartu.
2021/11/11 - 11:44
Epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batzuk izendatzearen alde agertu da Iñaki Subijana
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du "hori dela Europar Batasunetik iristen zaiguna", eta gai honen inguruan "hausnarketa" hori egin behar dela uste du.
2021/10/22 - 01:01
PSOEk eta PPk Auzitegi Konstituzionala eta Espainiako beste hiru erakunde berritzea adostu dute
Horrenbestez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkarien aldaketa adostea bakarrik falta zaie, baina kasu horretan ezberdintasun handiak dituzte PSOEk eta PPk.
2021/10/14 - 20:23
Espainiako Gobernuak eta PPk akordioa itxi dute organo konstituzionalen inguruan, BJKN kanpoan utzita
Akordioari esker, berritu egingo dira Auzitegi Konstituzionala, Kontuen Auzitegia, Herriaren Defendatzailea eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa. Litekeena da aldaketa urriaren 25eko astean gauzatzea.
2021/10/01 - 18:25
% 9 igo dira indarkeria matxista salaketak EAEn eta % 4,7 jaitsi Nafarroan
2021eko bigarren hiruhilekoan 1849 salaketa jarri dira Hego Euskal Herrian indarkeria matxistagatik. Babeserako 145 onartu dira eta beste 134 atzera bota. 100 emakumek beren ezkontidearen edo ezkontide ohiaren aurka ez deklaratzea hautatu dute.
2021/09/06 - 16:17
Lesmesek alderdikeria utzi eta Botere Judizialaren Kontseilua berritzeko eskatu du
Espainiako urte judiziala, aurreko hiru urteetakoak amaitu bezala hasi da: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritu gabe.