Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
2021/09/06 - 15:57
Kontseiluaren blokeoaren aurrean, ituna lehenbailehen erdiesteko eskatu die alderdiei Lesmesek
Erakundeak ia hiru urte daramatza berritu gabe, eta egoera "jasangaitza" dela salatu du Auzitegi Goreneko presidente ere badenak. Gogorarazi duenez, 11 postu daude bete gabe.
2021/09/03 - 16:45
Mila egun daramatza Botere Judizialaren Kontseiluak agintaldia agortuta, blokeo politikoa dela eta
Oraingo kontseilua 2013an aukeratu zuten. PPk eta PSOEk adostu zituzten izenak baina PPk gehiengo osoa zuen. 2018ko abenduan agortu zuen agintaldia. Gaur egun oso bestelakoa da ordezkaritza politikoa baina gobernuko alderdiek PPren adostasuna behar dute bokalak izendatzeko.
2021/04/12 - 19:11
BJKNren "itzalaldia eta menpekotasuna" geldiaraztea eskatu diote epaile ugarik EBri
Botere Judiziala "independentzia galtzen" joan daitekeelako kezka agertu dute hiru elkarte judizialek, Espainiako Gorte Nagusiek onartu dituzten azken lege-aldaketen ondorioz.
2021/02/26 - 10:06
Sexu askatasunaren legearen aurkako txostena onartu du Botere Judizialak, aho batez
Hala ere, txostena ez da loteslea eta Espainiako Berdintasun Ministerioak iragarri du lege proiektua lantzen jarraituko duela. "Baietz bakarrik da baietz" izenez ezaguna da lege asmoa.
2021/02/11 - 19:36
Garrido epailearen jarrerak haserrea eragin du Botere Judizialaren Kontseiluan
Hainbat bokalek gogoratu dute epaile batek neutraltasunez jokatu behar duela agerraldi publikoetan eta Luis Angel Garrido magistratuaren adierazpenak ikertu beharko liratekeela uste dute.
2020/12/05 - 23:34
ERCk eta EH Bilduk BJKN berritzeko prozesuan parte hartzea nahi du Iglesiasek
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak gogorarazi duenez, "Estatua guztiona da" eta ez bakarrik "Espainiako eskuin espainolistarena".
2020/12/03 - 11:43
Jarduneko BJKNren funtzioak mugatzea proposatu dute PSOEk eta Elkarrekin Podemosek
Espainiako Gobernu koalizioa osatzen duten alderdiek lege proposamena aurkeztu dute Diputatuen Kongresuan, jardunean dagoen Botere Judizialaren organoak izendapen berriak egin ez ditzan.
2020/11/27 - 13:20
La Manada auziko bi magistratu zigortu dituzte epaiak atzerapenez emateagatik
Ricardo Gonzalezi eta Raquel Fernandinori 700 eta l.200 euroko isuna ezarri die, hurrenez hurren, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak.
2020/10/16 - 23:29
PPk negoziatu ezean, Sanchezek aurrera jarraituko du BJKNren erreformarekin
Pedro Sanchezek esan du bere proposamena erretiratzeko prest egongo litzatekeela, PPk blokeoa utziko balu eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziatzeko prest agertuko balitz.
2020/10/13 - 23:31
BJKN berritzeko gehiengoa murriztuko dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiek bultzatutako aldaketarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkariak gehiengo absolutuarekin aukeratuko dituzte, PPren betoa saihestuz.
2020/01/16 - 20:13
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak babestu egin du Delgado fiskal nagusi gisa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Dolores Delgado Justizia ministro ohiaren izendapena babestu du ostegun honetan,aldeko 12 botorekin eta kontrako 7rekin.
2020/01/16 - 08:38
Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusi izateko hautagaitza aztertuko du gaur BJKNk
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) txostena ez da loteslea, eta hautagaitzak legezko baldintzak betetzen dituela berrikustera mugatzen da.
2019/12/11 - 19:24
Europako Kontseiluak Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara indartzea gomendatu du
Gainera, txostenean Botere Judizialaren Lege Organikoa berehala aldatzea eskatu du, prozesu judizialetan hizkuntza ofizial guztien erabilera bermatzeko.
2018/11/20 - 15:35
Manuel Marchenak uko egin dio Botere Judizialaren presidentziari
Manuel Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentziari. bere ibilbide judizialaren independentzia aldarrikatu du. PP-k eta PSOEk adostu zuten bere izendapena.
2018/11/20 - 14:24
Botere Judizialaren bokalak aukeratzeko sistema aldatzea eskatu dute epaileek
Epaileek eta magistratuek eurek botere judizialeko 12 kideak aukeratu nahi dituztela aldarrikatu dute.
2018/11/20 - 09:31
Marchena epaileak uko egin dio Botere Judizialaren buru izateari
PSOEk eta PPk joan den astean adostu zuten haren hautagaitza. Gaur, ordea, epaileak berak errefusatu du, 'independentzia' aldarrikatuta. Erabakiak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSOE.
2018/11/12 - 10:32
Manuel Marchena kontserbadorea izango da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko burua
PSOEk eta PPk adostutako erabakia izan da. Botere Judizialeko erakundea hogei kidek osatzen dute: 11 progresista eta 9 kontserbadore dira.
2018/11/07 - 14:21
Goreneko presidenteak hipoteken legea aldatzeko eskatu dio Sanchezi
Carlos Lesmesek hipoteken gaineko zerga nork ordaindu behar duen "argitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2018/10/10 - 13:59
Etxegabetzeak % 1,2 jaitsi dira Euskadin bigarren hiruhilekoan
Hiru lurraldeetan 331 kaleratze egin zituzten. Kopururik altuena Bizkaian izan zen, zehazki, 202 etxegabetze.
2018/08/17 - 12:06
BJKNk babesa eman dio Llarenari, bere independentziari eginiko 'erasoa'ren aurrean
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren arabera, salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".