epaileen elkarteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Botere Judizialaren bokalak aukeratzeko sistema aldatzea eskatu dute epaileek

Epaileek eta magistratuek eurek botere judizialeko 12 kideak aukeratu nahi dituztela aldarrikatu dute.
Epaileak eta justizia. Argazkia: EFE

Epaileen elkarteek Manuel Marchena magistratua goraipatu dute Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Goreneko buru izateari uko egin baitio. Halaber, botere judizialaren "inpartzialtasuna" aldarrikatu dute politikoen esku-sartzearen aurrean. Horren harira, epaileen gobernuko kideak aukeratzeko sistema aldatzea eskatu dute.

"Independentzia lezio bat da eta harro sentitzen gara. Inongo politikarik ez du botere judiziala, auzitegi edo epaile bat ere menderatzen", esan du Celso Rodriguez Magistraturako Elkarte Profesionaleko (epaileen elkarte nagusia) bozeramaileak.

Epaileen eta fiskalen elkarteek urteko bigarren greba eguna egin zuten atzo (astelehena) eta, besteak beste, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bokalak aukeratzeko sistema aldatzea eskatzen dute. Epaileek eta magistratuek eurek botere judizialeko 12 kideak aukeratu nahi dituztela aldarrikatu dute.

PPk eta PSOEk adostu zuten Manuel Marchena epailea izatea Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidente, baina "azken egunetako berriak" eta "independentzia" printzipioa aipatuta, epaileak eskatu du ez sartzeko bera izendapen horietan.

Raimundo Prado Francisco de Vitoria elkarte judizialeko bozeramailearen hitzetan, Marchenaren erabakiaren eragilea Senatuko PPko bozeramailearen wasap bidezko mezua izan da. Mezu horretan, Ignacio Cosidok Marchenaren izendapena babesten zuen "bigarren sala atzetik kontrolatzeko".

 

Marchena "oso gizon azkarra" da eta bazekien "hasieratik zalantzan jarriko zutela" bere agintaldia

 

 

Pradoren ustez, Marchena "oso gizon azkarra" da eta bazekien "hasieratik zalantzan jarriko zutela" bere agintaldia, beraz, "uko egin izanak ondratu egiten du".

Bestalde, Ignacio Gonzalez Vega Demokraziaren aldeko Epaileen elkarteko bozeramalearen ustez, Ignacio Cosidoren mezua "edalontzia gainezka egiten lagundu duen tanta" izan da.

Foro Judicial Independiente elkarteak, berriz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokal izateko hautagaiei "atzera pausua emateko eta beren hautagaitzak atzera botatzeko" eskatu die, sistema aldaketa errazteko.

Bokalak aukeratzeko egun indarrean dagoen sistemari uko egiteko, Botere Judiziala berritzean Forok ez zion bokal bati ere abala eman.

 

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Markel Olano: “Ez da nahikoa euskara maitatzea; denok egin behar dugu ekarpena"

Markel Olano Euzkadi Buru Batzarraren kideak Alderdi Sozialistari esan dio ez dagoela talkarik lan-eskubideen eta hizkuntza eskubideen artean: bi-biak defendatu egin behar direla. Era beran, adierazi du EH Bilduren proposamena aztertuko dutela. Nolanahi ere, pazientizarik eza leporatu die koalizio abertzaleko kideei. Alderdikideei ere mezua helarazi die Olanok: “Ez da nahikoa euskara maitatzea. Denok egin behar dugu ekarpena".

Gehiago kargatu