Brexit
2019/10/04 - 11:57
Trumpek apustua igo du
Joe Bidenen semeak, Hunter Bidenek, Txinan egindako negozioak ikertzeko eskatu dio Txinari.
2019/10/03 - 14:23
Borisek gehiago korapilatu du
Funtsean, betiko abiapuntuan gaude: Irlandako mugaren auzia konponezina da.
2019/10/03 - 09:08
Johnsonek Parlamentu britainiarraren jarduna etengo du urriaren 8tik 14ra bitartean
Horrela, datorren asteazkenean ez da lehen ministroari galderak egiteko asteroko saioa izango, oposizioak Gobernuaren jarduera kontrolatzeko erabiltzen dutena.
2019/10/02 - 20:58
Bruselak 'urrats positiboak' ikusi ditu Johnsonen 'brexit'erako proposamenean
Hala eta guztiz ere, Junckerrek ohartarazi du "puntu gatazkatsu" batzuk daudela eta datozen egunotan landu beharko dituztela.
2019/10/02 - 18:56
Ipar Irlandan muga-kontrolik ez jartzea proposatu du Johnsonek
Lehen ministro britainiarrak adierazi duenez, Europar Batasuna ez balego prest aintzat hartzeko Londresek egindako eskakizun batzuk, "alternatiba da akordiorik ez egotea".
2019/09/25 - 16:28
Erresuma Batuko Parlamentuak bere jardunari ekin dio berriro, etenaren ostean
Parlamentua ixteko erabakia legez kanpokoa dela ebatzi zuen astearte honetan, aho batez, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak. Ondorioz, asteazken honetan bertan ekin diote jardunari.
2019/09/25 - 15:15
Erresuma Batuko Parlamentuak bere jardunari ekin dio berriro, etenaren ostean
Boris Johnson lehen ministroak agerraldia egingo du arratsaldean. Oposizioak dimisioa eta publikoki barkamena eskatzeko galdegin dio.
2019/09/25 - 10:32
Boris legez kontrakoa, nulua eta ondoriorik gabea da
Orain hauteskundeak deituz gero, urriaren 31n ez da gobernurik izango, eta Erresuma Batua automatikoki aterako da Europar Batasunetik, Jonsonek nahi duen bezala.
2019/09/24 - 16:29
Parlamentu britainiarraren jarduna etetea legez kontrakoa dela ebatzi du Gorenak
Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak aho batez ebatzi du Boris Johnsonen neurria legez kanpokoa dela. Hala, Parlamentuaren ahalmen legegilea eta gobernuaren kontrolerako jarduna lehenetsi ditu.
2019/09/24 - 14:06
Erresuma Batuko Gorenak 'legez kontrakotzat' jo du Parlamentuaren jarduna etetea
Komunen Ganbera asteazkenean bilduko da berriro. Johnsonek dio "errespetatuko duela" Gorenaren epaia, baina uste du ez dela ona 'brexit'aren akordiorako.
2019/09/24 - 10:52
Alderdi Laborista bi karta sortarekin jokatzen ari da
Alderdi Laboristaren boto-emaile, militante eta diputatu gehienek nahiago dute Europar Batasunean geratu. Aitzitik, boto-emaile kopuru batek 'brexit'aren alde egin zuen duela 3 urteko erreferendumean.
2019/09/12 - 21:15
'Brexit' gogor batek ez lituzke urratuko Ipar Irlandako bake-akordioak
Belfasteko Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, Erresuma Batua Europar Batasunetik adostasunik gabe irteteak ez lituzke hautsiko 1998ko Ostiral Santuko Akordioak.
2019/09/12 - 11:28
'Brexit' gogor batek elikagai eta botika falta eta prezioen igoera ekarriko ditu
Orain arte sekretupean zuen txosten bat kaleratzera behartuta egon da Johnsonen gobernua. Bost orriko dokumentu horretan, akordiorik gabeko irteera baten ondorio txarrenak jaso dituzte.
2019/09/12 - 10:32
'Brexit'a asteartean erabakiko da
Egun horretan Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak erabakiko du ea Boris Johnsonek agindutako Parlamentuaren itxiera legezkoa edo legez kanpokoa den.
2019/09/11 - 13:28
Parlamentuaren jarduna etetea 'legez kontrakoa' da, Eskoziako auzitegi baten arabera
Erabakiak ez du esan nahi jardun parlamentarioa berrezarriko denik. Izan ere, Auzitegi Gorenak du azken hitza.
2019/09/10 - 18:35
Boris Johnsonek urriaren 31n Europar Batasunetik alde egingo dutela berretsi du
Parlamentuak onartuta, gaur gaurkoz Johnson akordiorik ezean, Brexitaren luzapena eskatzera behartuta dago, baina Johnsonek berak gaur berritsi du Parlamentuak ez dizkiola eskuak lotuko.
2019/09/10 - 08:47
Komunen Ganberak atzera bota du hauteskundeak aurreratzeko Boris Johnsonen asmoa
Bozketaren ostean, Parlamentuak ateak itxi ditu urriaren 14ra bitartean. Gainera, azken saioan, John Bercow Komunen Ganberako presidenteak dimisioa iragarri du urriaren 31rako.
2019/09/09 - 21:26
John Bercow Komunen Ganberako presidenteak dimisioa iragarri du
Urriaren 31n utziko du kargua, alegia, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtengo den egunean; hauteskundeak aurreratuko balira, astelehen honetan bertan utziko lioke presidente izateari.
2019/09/09 - 12:48
'Brexit'aren luzapena legez saihesteko plana prestatu du Johnsonek
Bien bitartean, hauteskundeak aurreratzeko beste mozio bat aurkeztuko du gaur gobernu britainiarrak. Joan den astean kale egin zuten Boris Johnsonen asmoek.
2019/09/06 - 21:00
Johnson 'brexit'aren luzapena eskatzera behartuko lukeen legea onartu dute
Legeak Komunen Ganberaren oniritzia jaso zuen asteazkenean dagoeneko. Dibortzioa urtarrilaren 31ra arte atzeratzea eskatzeko exijitzen dio legeak Gobernuari, akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko.