Brexit
2019/01/21 - 07:55
Europar Batasunetik irteteko 'B plana' aurkeztuko du gaur Theresa Mayk
Irlandako Errepublikarekin aldebiko hitzarmena sinatu nahi du lehen ministroak, EBrekin lortutako akordiotik Ipar Irlandako mugaren gaineko 'babes' polemikoa ezabatzeko.
2019/01/20 - 20:42
Akordiorik gabeko 'brexit' baterako prestatzen ari dira euskal enpresak
Horien artean, Orbea euskal enpresa. Izan ere, Erresuma Batua da atzerrian Euskadiko esportazioen laugarren merkatua.
2019/01/18 - 09:26
Beste erreferendum bat Erresuma Batuan?
Azken inkesten arabera, britainiarren gehiengoak 'brexit'aren erreferenduma errepikatzea nahi du. Corbyn eta May, ordea, ez daude ados.
2019/01/17 - 19:28
Parlamentu britainiarrak urtarrilaren 29an bozkatuko du 'Brexit'erako bigarren plana
Theresa Mayk datorren astelehenean aurkeztuko du Europar Batasunetik ateratzeko plan alternatiboa, eta hilaren 29an talde parlamentarioek erabaki bat hartu beharko dute.
2019/01/17 - 15:34
Euskal Herrian bizi diren britainiarrak kezkatuta daude 'brexit'arekin
Gure artean bizi diren Judy Hart eta Ashwin Woodhoo britainiarrekin egon gara, egun hauek nola bizi dituzten jakiteko.
2019/01/17 - 12:15
Alvarez: 'Akordiorik gabeko brexiterako prestatzea gomendatzen diegu enpresei'
Enpresak arduratzen hasi dira akordiorik gabeko "brexit"aren aurrean, "bezeroek tasak ordaindu behar badituzte ez baikara lehiakorrak izango".
2019/01/16 - 21:51
Alderdi Laboristak aurkeztutako zentsura-mozioa gainditu du Mayk
Theresa Mayk 'brexit' gauzatzeko asmoari eusten diola berretsi du eta talde parlamentario guztiekin bilera-sorta hasiko duela jakinarazi du.
2019/01/16 - 15:00
Zentsura mozioari egin beharko dio aurre gaur Theresa Mayk
Bart pairatu duen porrot historikoa oraindik ia irentsi gabe duela zentsura mozioari egin behar dio aurre Theresa Mayk gaur.
2019/01/16 - 12:14
EBk akordiorik gabeko 'brexit' baterako prestaketa lanak bizkortuko ditu
Hamar aste gelditzen dira Erresuma Batua EBtik ateratzeko ezarritako egunerako, eta EBko negoziatzailearen esanetan, "badirudi akordiorik gabeko irteera inoiz baino gertuago dagoela".
2019/01/15 - 22:41
Corbynek zentsura mozioa aurkeztuko du Theresa Mayren Gobernuaren aurka
Asteazken honetan bertan eztabaidatuko eta bozkatuko dute mozioa, Komunen Ganberan.
2019/01/15 - 21:43
Erresuma Batuko Parlamentuak errefusatu egin du 'brexit'ari buruzko akordioa
Theresa May lehen ministroak lortutako akordioak 432 boto izan ditu aurka, eta 202 alde. Hiru eguneko epea dauka beste plan bat aurkezteko.
2019/01/15 - 19:46
Erresuma Batuko Parlamentuak 'Brexit'ari buruzko bozketa giltzarria egingo du gaur
Diputatuek asteazken honetan ekingo diote berriro Bruselarekin hitzartutako akordioari buruzko eztabaidari, Theresa Mayk abenduaren 11rako deitutako bozketa bertan behera utzi ostean.
2019/01/15 - 16:04
Europar Batasuna batuta, 'brexit'aren aurrean
Europar Batasunak aski dela esan du, ez duela langa gehiago jaitsiko, eman zaiela britainiarrei eman ahal zitzaien guzti-guztia.
2019/01/15 - 15:08
Kezka eta ziurgabetasuna nagusi Londresen
Inork ez daki zer gertatuko den hamar aste barru, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko egunaren biharamunean.
2019/01/15 - 13:42
Jaurlaritzak euskal enpresentzako aholkularitza webgunea sortu du 'brexit'a dela eta
Otsailean autodiagnostikorako tresna bat jarriko dute webgunean (brexit.eus) enpresek euren kontingentzia-planak presta ditzaten.
2019/01/14 - 22:01
'Brexit'aren akordioa babesteko azken deia egin die Mayk bere alderdiko diputatuei
Komunikabide britainiarren arabera, 100 baino gehiago izango dira itun horren aurka agertuko diren diputatu kontserbadoreak. Bozketa astearte honetan egingo dute Parlamentuan.
2019/01/14 - 21:23
Euskal enpresak, 'brexit' gogorraren beldur
Egun, 400 bat enpresak euren produktuak Erresuma Batura esportatzen dituzte, eta beste 55ek lantegiren bat dute bertan. Jaurlaritzak aholkularitza zerbitzua jarri du martxan.
2019/01/14 - 15:12
Erresuma Batua laugarren postuan dago euskal esportazioetan
Brexit gogorraren ondorioak ez ditu inork ezagutzen eta horregati kezka oso hedatuta dago. Horregatik zabaldu du Jaurlaritzak enpresentzako laguntza bulegoa.
2019/01/14 - 10:11
Inork ez du 'brexit'a kontrolatzen
Gaur egun, Britainia Handiko parlamentuan ez dago ezer onartzeko gehiengorik.
2019/01/13 - 15:42
Erresuma Batuan astearteko bozketaren ostean izan daitezkeen egoera posibleak
Erresuma Batuko Parlamentuak Londresek eta Bruselak EBtik irteteko lortu duten akordioari buruz bozkatuko du. Hona hemen Mayren garaipenaren edo porrotaren ondorio posibleak