Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inork ez du 'brexit'a kontrolatzen

Gaur egun, Britainia Handiko parlamentuan ez dago ezer onartzeko gehiengorik.

Inork ez daki nola amaituko den brexitaren auzia. Ez daki Theresa Mayk, ez daki Jeremy Corbinek, ez dakite ez Bruselan, ez Berlinen eta ezta Parisen ere. Pentsa, ez dakite bihar Wenstminsterko parlamentuan bozkatuko duten diputatuek ere.

Bozkatuko dena, onartzeko edo atzera botatzeko, Britainia Handiko Gobernuak eta Europar Batasuneko beste 27 estatuek sinatutako akordioa da. Horrelako egoera batean, normala litzateke botoa emango duenak kontuan izatea zein diren bere botoaren ondorioak eta balizko alternatibak. Alabaina, arazoa hain zuzen ere horixe da: inork ez dakiela zein diren alternatiba errealak.

Gaur egun, Britainia Handiko parlamentuan ez dago ezer onartzeko gehiengorik. Mayren akordioa bozkatuta, ezezkoa aterako da. Europar Batasunetik akordiorik gabe irtetea bozkatuko balitz, ezezkoa aterako litzateke. Mayren aurkako zentsura mozioa bozkatuko balitz, ezezkoa aterako litzateke. Bigarren erreferendum bat egitea bozkatuko balitz, ezezkoa litzateke nagusi eta hauteskundeak aurreratzea bozkatuta ere, ezezkoa litzateke emaitza.

Kontsentsua lor lezakeen proposamen bakarra, martxoaren 29rako aurreikusia dagoen brexita atzeratzea litzateke, akordio berria lortzeko helburuz. Baina hori ez dago Westminsterren esku soilik. Beste Europar estatuak dira epearen luzapena eta akordioa birnegoziatzea onartu beharko luketenak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X