Brexit
2021/04/28 - 11:39
EBren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza akordioa berretsi du Euroganberak
Horrela, amaitu dira Londresen eta Bruselaren artean lau urtez izan diren negoziaketak.
2021/04/27 - 13:28
Von der Leyenek uste du nolabaiteko aurrerapena dagoela Londresekiko negoziazioetan
Joan den martxoaren 3an, Erresuma Batuko Gobernuak aldebakarrez erabaki zuen sei hilabetez atzeratuko zituela aduana- eta muga-kontrolak Ipar Irlandan, Bruselarekin adostutakoa bertan behera utzita.
2021/04/09 - 11:38
Poliziaren eta manifestarien arteko indarkeria nagusi Ipar Irlandako istiluetan
Poliziak ur-kanoiak erabili ditu manifestari talde jendetsu bat sakabanatzeko, eta Ipar Irlandako kaleetara atera direnak istiluak eraginez.
2021/04/05 - 00:49
Istiluak Ipar Irlandan, seigarren egunez jarraian
Larunbateko liskarrak Newtownabbeyn gertatu ziren. Ostiral gaueko istiluetan gutxienez 27 polizia zauritu ziren Belfasten eta Londonderryn.
2021/03/23 - 12:41
Europar Batasunak uztailera arteko arrantza-kuotak adostu ditu
Uztailera arte jarraitu ahalko dute Europar Batasuneko ontziek Erresuma Batuko uretan arrantzatzen, eta 2021erako kuotak negoziatzen jarraitzen dute.
2021/03/08 - 15:09
Arrazakeria dago Britainia Handiko errege etxean, Meghan Marklek salatu duenez
Sussexeko dukesak elkarrizketa batean jakinarazi duenez, haurdun zela "kezka" egon zen semeak "eduki zezakeen azal kolorearen inguruan".
2021/01/24 - 21:05
Bigarren erreferendumarentzako planak Eskozian, SNPk maiatzean irabazten baldin badu
Inkesten arabera, SNPk gehiengo osoa lortuko du. Holyroodeko Parlamentuaren 129 ordezkarietatik 70 bereganatuko lituzke alderdi abertzaleak.
2021/01/03 - 16:54
Europako ontziek Britaina Handiko uretan arrantzatzeko baimena izango dute bost urtez
Britainiar arrantzaleak haserre daude Johnsonen Gobernuarekin, "atzean" utzi dituela eta "traidorea" dela esan diote.
2021/01/02 - 19:15
Brexit osteko lehen ferrya heldu da Bilboko Portura Erresuma Batutik
Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Bilboko Portua egoera berriari aurre egiteko “prest” dago.
2021/01/01 - 20:31
'Brexit'aren ondorioz 2021ean aldatzen diren gauzak
Azken orduko akordioari esker irteera traumatikoa saihestu da, baina 'brexit'ak aldaketa handia ekarriko die miloika laguneri. Erresuma Batua behin betiko irten da Europar Batasunetik.
2021/01/01 - 15:38
Euskadiko 500 bat enpresak esportazen dute Erresuma Batura
"Brexit"arekin merkataritzak ez du muga zergarik edukiko, baina tramiteak eta burokrazia nabarmen areagotuko dira.
2021/01/01 - 15:35
Gaua lasaia izan da Eurotunelaren Frantziako aldean
Gaurtik aurrera Mantxako kanala zeharkatu nahi duten kamioilariek aduana dokumentuak aurkeztu beharko dituzte mugan.
2021/01/01 - 15:28
Kamioiek eta autoek arazorik gabe zeharkatu dute kanala ferry eta trenetan
Frantziako itsas portuak egoera berriari aurre egiteko lehen lerroan daude eta prest daudela dio Calaisko portuko zuzendariak.
2021/01/01 - 12:22
Erresuma Batuak harremanak eten ditu behin betiko EBrekin
Ia mende erdiz Europako kide izan ostean, Londresek eta Bruselak bide berriari ekin diote, elkarrengandik bananduta, "brexit"ari buruzko bozketa egin eta lau urte t'erdira.
2021/01/01 - 10:20
Erresuma Batuak Europar Batasunarekin zituen loturak behin betiko hautsi ditu
Gauerdian hasi da Erresuma Batua Europar Batasunetik deskonektatzen, britainiarrek "brexit"aren aldeko botoa eman eta lau urtera.
2020/12/30 - 22:46
Komunen Ganberak Erresuma Batuaren eta EBren arteko akordioa onartu du
Boris Johnsonek arratsaldean sinatu du akordioa. Lege-proiektua, hortaz, Lorden Ganberara iritsiko da; han ere onartzea dago aurreikusita.
2020/12/30 - 12:47
EBko buruzagiek sinatu dute Erresuma Batuarekiko harreman komertzialaren ituna
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ere gaur bertan izenpetuko du akordioa.
2020/12/25 - 19:19
EBk urtarrilaren 1ean 'brexit' osteko ituna aplikatzeko prozesua hasi du
Herrialdeek testuak aztertzeko "denbora pixka bat" eta datozen egunetan Europako Exekutiboan harremanetarako guneak egotea eskatu diote Europako Batzordeari.
2020/12/25 - 15:52
Eskoziarentzat txarra da Brexitaren akordioa
Eskoziako Alderdi Nazionalaren arabera, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak Brexitari buruz lortutako akordioa txarra da Eskoziarentzat.
2020/12/25 - 15:10
60 bat euskal enpresak dituzte ordezkaritza komertzial edo produktiboak Erresuma Batuan
Brexitaren akordioa, harreman komertzialen gaineko muga-zergarik gabe, positiboa da Euskadirentzat. Mondragon Korporazioarentzat akordioa nahiko ona da.