Brusela
2016/04/14 - 15:28
Hegazkin-bidaiarien erregistroa sortzea onartu du Europak
Terrorismoaren aurkako borrokarako erreminta baliagarria izango dela argudiatuta hartu du erabakia Europako Parlamentuak. 461 diputatuk bozkatu dute erregistroa sortzearen alde.
2016/04/12 - 13:21
Atxilotu bat eta 14 identifikatu, meskiten aurkako erasoengatik
Poliziak Parlako meskitan svastikak pintatzeagatik atxilotu du gizon bat, eta 14 identifikatuak Hogar Social Madrid talde ultraeskuindarrarekin dute zerikusia.
2016/04/12 - 12:04
Beste bi pertsona erruztatu dituzte Bruselako atentatuengatik
Smail F. eta Ibrahim F. erruztatu ditu Belgikako argibideetako epaile batek, talde terroristako ekintzetan, hilketa terroristetan eta hilketa saiakeretan parte hartu izana egotzita.
2016/04/10 - 15:57
Parisen atentatu berriak egiteko asmoa zuten Bruselako terroristek
Fiskaltzaren arabera, ikerketak oso aurreratuta zeudela ikusita, Bruselan bertan erasotzea erabaki zuten. Mohamed Abrini ustezko 'kapeladun gizona' Bruselako atentatuengatik inputatu dute.
2016/04/10 - 14:20
Bruselako jihadistek Frantzian berriro erasotzeko asmoa zuten
Ikerketan izandako aurrerapenek, Fiskaltza federalak jakitera eman duenez, eragin zuten azkenean jomuga alda zezatela eta erasoa Bruselan egitea.
2016/04/09 - 23:05
Bruselako atentatuen 'kapeladun gizona' dela aitortu du Abrinik
Poliziaren arabera, Mohammed Abrinik Brusela-Zaventemgo aireportuan izandako atentatua abiatu zuen, bi terrorista suizidekin batera.
2016/04/09 - 18:22
Bruselan atxilotutako laguna Mohammed Abrini dela baieztatu dute
Parisko eta Bruselako atentatuekin lotura duela egotzi diote Abriniri.
2016/04/08 - 22:30
Bi pertsona atxilotu dituzte Bruselan M22ko erasoengatik
Iragan martxoaren 22ko erasoekin lotuta “zenbait atxiloketa” izan dira, Fiskaltzak azaldu duenez. Operazioko inguruabarren eta atxilotuen nortasunaren inguruko xehetasunik ez dute eman.
2016/04/08 - 20:49
Belgikako Poliziak Mohamed Abrini eta beste lau pertsona atxilotu ditu
Fiskaltzak uste du Mohamed Abrinik Parisko erasoetan parte hartu zuela eta Bruselako aireportutik ihes egin zuen "kapeladun gizonezkoa" bera ote den ikertzen ari dira.
2016/04/05 - 12:20
Brusela eta Bilbo arteko hegaldiak, berriro martxan
Atentatuetatik bi aste igaro dira, eta Bilbora joango diren hegaldiak izango dira Belgikako hiriburutik Espainiako Estatura joango diren lehenak.
2016/04/03 - 16:22
Pariseko biktimen abokatuek ez dute sinisten Abdeslamen damua
Azaroaren 13an izandako erasoen 15 biktimen abokatuak dioenez, benetan damututa egon izan balitz zerbait egingo zuela Bruselako erasoak saihesteko.
2016/04/03 - 13:20
Bruselako aireportua, partzialki irekita
Zaventemeko aireportuaren jarduera, neurri batean, berriro hasi da; lehen egunetan, hala ere, irekiera mugatua izango da. Hamabi egun igaro dira atentatuak jazo zirenetik.
2016/04/03 - 11:10
Bruselako aireportua zabaldu dute, atentatuak izan eta 12 egunera
Lehen hegaldia 13:40an atera da Bruselatik Farorako hegaldia 13:40an atera da. Eguneko beste bi hegaldiak Atenasera eta Turinera joango dira.
2016/04/02 - 20:42
Bruselako aireportuaren zati bat irekiko dute igandean
Lehen hiru hegaldiak Farora, Atenasera eta Turinera joango dira eta Brussels Airlines konpainiarekin izango dira, hain justu Zaventemeko aireportuko konpainia nagusiena.
2016/03/31 - 21:42
Salah Abdeslam Frantziara estraditatzea onartu du Belgikak
Agintari frantziarrek, hala nola, Abdeslamek berak, eskatu zuten Frantziara bidaltzea, bertan epai dezaten.
2016/03/29 - 23:19
32 dira Bruselako erasoetan hil zituzten lagunak
Bestalde, Bruselako Zaventem aireportua asteazken honetan ere itxita izango da.
2016/03/28 - 23:45
Belgikak aske utzi du Cheffou, froga nahikorik ez izateagatik
Ez da albiste ona, bereziki Belgikako Barne ministroarentzat, segurtasunean gabeziak aurkituta, erasoen osteko kudeaketagatik ere oso kritikatua izaten ari baita.
2016/03/28 - 15:01
Belgikako aireportuko hirugarren terroristaren irudiak zabaldu dituzte
Belgikako aireportuaren atentatuan parte hartu zuen hirugarren ekintzailearen irudiak zabaldu ditu bertako Poliziak bideo baten bidez, herritarren laguntza eskatzeko.
2016/03/28 - 12:47
35 dira jada Bruselako atentatuetan hildakoak
Ospitalean zeuden lau lagun zendu dira azken orduetan. Horrez gain, Fiskaltzak beste hiru lagun inputatu ditu, ekintza terroristetan parte hartzeagatik.
2016/03/27 - 22:56
Istiluak Bruselan, hainbat ultra biktimen aldeko omenaldian sartuta
Poliziak ura botatzeko kanoiak erabili ditu. Martxa bat omenaldia ari zitzaien egiten biktimei, baina zenbait ultrak osatutako talde bat agertu da.