Brusela
2024/06/04 - 20:55
Nekazarien protestek garraio-sektorean "galera handiak" eragin dituztela salatu du Guitrans patronalak
"Garraio-sektorearentzat zaila den testuinguruan" ematen direla adierazi du Gipuzkoako garraioaren patronalak, eta "merkantzien garraioa berriro ere kaltetuena" dela ziurtatu du.
2024/05/16 - 15:05
EBk Meta ikertuko du Instagramek eta Facebookek adingabeen artean adikzioa sustatzen dutelakoan
Bruselak arau-hauste prozedura abiatu du erraldoi teknologikoaren kontra. Batzordeak zalantzak ditu Metak "nerabeen zerbitzu digitalen legean zehaztutako betebeharrak betetzeko nahikoa egin ote duen".
2024/04/22 - 21:20
TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik
Europako Batzordeak adierazi duenez, Txinako enpresak ez du aurkeztu joan den astean erreklamatutako arriskuen ebaluazioa, eta "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe" abiarazi du aplikazioa. TikTok erantzuteko 48 ordu ditu.
2024/03/19 - 21:40
Bruselak "gogoan hartu du" euskara, katalana eta galizieraren ofizialtasuna, baina ez du eztabaida abiatu
Espainiako Gobernuak oraindik ez die eskatu neurriaren legezkotasuna bermatzen duen txostenik EBren Kontseiluko zerbitzu juridikoei. Txosten horren zain, zaila izango da gaia maila politikoan berriro aztertzea, Europako iturriek EFEri azaldu diotenez.
2024/03/15 - 19:57
Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
2024/03/09 - 23:30
Bruselan ere, Korrikaren alde
"Bruselan ere, euskararen alde" lelopean, dozenaka lagun bildu dira Bruselako parkean, Euskal Etxeak antolatuta. Parketik korrika egin ondoren, merezitako pintxo-potea egin dute jai-giroan. Martxoaren 14an emango zaio hasiera 23. Korrikari, Irunen, eta hilaren 24an amaituko da, Baionan.
2024/02/26 - 14:54
Ehunka traktorek Brusela blokeatu dute EBko Nekazaritza ministroen bilera baliatuta
Manifestarietako batzuek gurpilei eta lasto fardoei su eman diete, sute txikiak eraginez. Nekazarien ordezkari talde bat Janusz Wojciechowski Nekazaritza komisarioarekin eta Belgikako arlo horretako ministroarekin bildu da eguerdian.
2024/02/26 - 12:53
Nekazariek Bruselako erdigunera eraman dituzte protestak
Goizean goizetik, dozenaka traktore sartu dira hirigunera. Protestetan, barrikadak egin eta pneumatikoak erre dituzte.
2024/02/26 - 10:20
Dozenaka traktorek protesta egin dute Bruselan, Europako nekazaritza ministroak biltzen diren egunean
Dozenaka traktore sartu dira gaur goizean Bruselako hirigune historikoan, euren bozinak joaz. Belgikako hiribururantz doazen ehunka traktorek auzo europarra hartzea espero da egunean zehar.
2024/02/19 - 17:35
Bruselak ikerketa ireki dio TikTok sare sozialari, adingabeei ematen dien babesa aztertzeko
Europako Batzordeak plataforma adingabeak behar bezala babesten ari den aztertu nahi du, baita gardentasun-baldintza berriak betetzen ari den ere.
2024/02/01 - 21:45
EB, nekazarien izapide administratiboak gutxitzeko prest traktoreekin egindako protestaren ostean
Laborariek Bruselan egindako indar erakustaldiaren ondoren, sektorearen egoera aztertu du Europako Batzordeak, berez 27en batzarraren gai-zerrendan ez zegoen arren.
2024/02/01 - 19:43
Pedro Sanchez: ''Independentismo katalana ez da terrorismoa''
Sanchezek ziurtzat jo du Bruselan, terrorismo delituagatik auzitegietan auzibideak irekita dituzten independentista katalan guztiak babestuko dituela amnistia legeak, une honetan idatzita dagoen gisan, "Kataluniako independentistak ez baitira terroristak", ziurtatu duenez.
2024/02/01 - 12:25
Mila traktorek Brusela blokeatu dute, babes eske, EBko Estatu buruen goi-bilera probestuta
Laborarien politikak ez zuen gaurko hitzorduan tokirik, baina zenbait agintarik aurreratu dute eztabaidagai izatea proposatuko dutela.
2024/02/01 - 10:26
Ehunka nekazarik Bruselara eraman dituzte protestak
Traktoreen ilarak Bruselako auzo europarreko kaleetan barrena ibili dira goizean goizetik, eta gaur protesta deitu dute, Europar Batasuneko liderren goi-bilera bat dela eta.
2024/01/31 - 19:59
Aragonesek eta Urkulluk babesa eman diote EBn autodeterminazioa defendatzen duen proposamen bati
Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak babesa eman diote gaur Europar Batasunean autodeterminazio eskubidea sustatzeko ekimenari.
2024/01/31 - 10:13
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/29 - 22:09
Migratzaileei egiten zaien harrera azaldu eta euskararen ofizialtasunean ''pausoak'' eskatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakaria Margaritis Schinas EBko Bizi Estiloaren Sustapenerako presidenteordearekin bildu da, eta besteak beste, migratzaileei harrera egiteko EAEn dagoen sarearen nondik norakoak azaldu dizkio, baita euskararen ofizialtasunean "pausoak" eskatu ere.
2024/01/23 - 14:00
Makroeskualde atlantikoa bultzatu eta inmigrazioari buruzko euskal agenda aurkeztuko du Urkulluk Bruselan
Gainera, Europako Batzordearen babesa bilatuko du lehendakariak EBn euskararen ofizialtasuna lortzeko bidean, eta autodeterminazioari buruzko eztabaida batean hartuko du parte Parlamentuan.
2024/01/10 - 13:27
Bruselak laguntza eskaini du, pelletek itsasoa eta arrantza arriskuan jartzen dituztela ohartarazita
Halaber, Ingurumen, Ozeano eta Arrantza komisarioak adierazi du pelleten isuriarekin lotuta EBk dituen arauak eta nazioarteko erantzuna giltzarri direla etorkizunean plastikoen kutsaduraren aurka borrokatzeko.
2023/11/16 - 12:55
Soufyane Elimrani, Bruselan erasoa jasan zuen Zumarragako gaztea, komatik atera da
Gazteak ez du azaroaren 1ean gertatutakoa gogoratzen, baina gurasoak eta anaia ezagutu ditu, nahiz eta bere egoera oraindik larria izan.