Burgos
2016/11/03 - 13:06
Gizon batek bere emazte ohia hil du Burgosen
Hildako emakumeak 50 urte zituen eta alaba bat zuen. El Correo de Burgos egukarian egiten zuen lan kazetari bezala.
2016/11/03 - 09:42
Gasteizko gizon batek emazte ohia hil du Burgosen
62 urteko gizonak hainbat sastakada eman dizkio 50 urteko emazte ohiari.
2016/09/27 - 19:22
Mikel Karrera absolbituta, Burgoseko kuartelaren kontrako erasoagatik
Epaiak dio ez dagoela froga nahikorik ETAk 2009an Burgoseko kuartelaren aurka egindako erasoa Mikel Karrerak agindu zuela ziurtatzeko.
2016/07/17 - 13:42
Gizon bat atxilotu dute Burgosen, emaztea hiltzea leporatuta
Arma zuri batek eragindako zauriengatik hil egin da 49 urteko emakumea. Jazoera Aranda de Dueroko etxebizitza batean izan da.
2016/06/15 - 18:49
Gozokietan 4.581 euro osteagatik gizonezko bat atxilotu dute Nafarroan
Antza denez, bertako langile ohi batek egin zuen eskaera, baina erositakoa ez zuen ordaindu nahi izan. Egoera horren aurrean, enpresak salaketa bat jarri zuen.
2016/06/02 - 22:16
Tobalinak hondakin nuklearrak Garoñatik gertu biltzeko baimena eman du
Equo alderdiak esan duenez, Tobalinako Haranaren Udalak (Burgos) hartu duen neurri hori Garoña irekitzeko “beste urrats bat” izan daiteke.
2016/04/12 - 14:58
Ramiro Gonzalezek 'zuhurtzia' eskatu du Garoñaren inguruan
Ahaldun nagusiak berretsi du Aldundiak zentrala "lehenbailehen" behin betiko ixtea nahi duela.
2016/04/04 - 18:19
Bilboko bikote bat hil da auto-istripu batean, Burgosen
Dirudienez, autoa errepidetik irten da eta zuhaitz bat jo du, Valle de Mena udalerrian.
2016/02/17 - 13:18
Garoña zabaltzearen kontrako protesta egin du Madrilen Greenpeacek
Segurtasun Nazionaleko Batzordearen egoitzaren aurrealdean bi pankarta erraldoi jarri dituzte talde ekologistako aktibistek, 'Stop Garoña' eta 'Stop nuklearrak' leloekin.
2016/01/29 - 14:20
Alicia neskatoari azken agurra eman diote Hontoria del Pinarren
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea hiletan izan da, eta doluminak eman dizkie umearen senitartekoei arabar guztien izenean.
2016/01/20 - 16:32
CSNk atzeratu egin du Garoñako zentralaren irekierari buruzko erabakia
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak zentralarekin eta hondakin erradioaktiboen biltegiarekin lotutako erabakiak atzeratzea adostu du.
2015/11/22 - 15:16
Gizon batek tiroz hil du bere burua manifestazio baten aurrean
Hilotzaren aldamenean pistola txiki bat eta ohar bat aurkitu dituzte. Dirudienez, oharrean erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiak azaltzen dira.
2015/11/19 - 16:56
Legebiltzarrak babesa eskatu dio Bruselari, Garoña ez irekitzeko
Ekimena EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta UPyD abstenitu egin da.
2015/05/02 - 18:55
Gerran hildako burgostar baten sendiak haren gorpuzkiak jaso ditu
Erreketeek eta falangistek Angel Antuñano 1936an hil zuten fusilatuta, beste bizilagun batekin zegoela, eta, ordutik, Bovedan izan da lurperatuta. Jaurlaritzak gorpuzkiak eman dizkio gaur sendari.
2015/03/19 - 20:41
Burgosen topatu dute etxetik ihes eginda zegoen neskato bizkaitar bat
14 urteko neskatoa Burgoseko autobus geltokian aurkitu dute, Malagara joateko bidaia-txartela erosita zuela.
2015/02/20 - 14:23
Burgosko zundaketek ez dute Araban eraginik izango, Tapiaren hitzetan
BNK Espainia petrolio-enpresak, BNK Petroleum kanadarraren filialak, Burgos iparraldean frackinga erabiltzeko proposamena aurkeztu zuen atzo.
2014/11/16 - 14:47
Sute batek Burgosko Campofrio lantegia suntsitu du
Sute handi bat izan da Burgosko Campofrio lantegiko eraikin nagusian. Inork ez du minik hartu.
2014/11/16 - 14:32
Sutea Campofrion
Campofrio enpresa ezagunak Burgosen duen plantan piztutako sute izugarriaren argazki galeria.
2014/11/16 - 14:15
Sute batek erabat kiskali du Campofrioren Burgoseko lantegia
Zabaldu den ke toxikoa dela eta, 400 pertsona inguru etxetik atera dituzte, baina dagoeneko euren etxeetara itzuli dira.
2014/08/09 - 19:01
70 gorpu atera dituzte gerrako hilobi handi batetik
Burgoseko Estepar mendian 3 hilobi komun zabaldu dituzte eta 70 gorpu atera. Frankistek Burgoseko kartzelatik atera, hil eta lurperatu zituzten bertan.