Alicia neskatoari azken agurra eman diote Hontoria del Pinarren
Alicia 17 urteko neskatoari azken agurra eman diote Hontoria del Pinar (Burgos) herrian. Herenegun hil zen, ustez Daniel Montañok leihotik behera bota ondoren, buruan jasotako kolpeen ondorioz. Jendetza batu da 12:00etan egin duten hileta-elizkizunean. Ondoren, herriko hilerrian lurperatu dute haurraren gorpua.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea hiletan izan da, Arabako hiriburuaren izenean, eta doluminak eman dizkie umearen senitartekoei.
Aliciaren hilketaren eta amak jasandako erasoaren aurrean gasteiztarrek adierazi duten gaitzespena helarazi die Urtaranek Hontoria del Pinarren bildutakoei.
Bestalde, Gasteizko Udalean goizean egin duten osoko bilkura indarkeria matxistaren kontrako minutu bateko isilunearekin hasi dute.
Autopsia
Atzo egin zioten autopsia Aliciaren gorpuari, eta lehendabiziko datuen arabera, umeari 'sarketa bidezko sexu gehiegikeriarik ez' zion egin erasotzaileak. Argitzeke, dago, oraindik, beste mota bateko gehiegikeriarik egin zion edo ez.
Buruan izandako odol-isuri baten ondorioz zendu zen umea, auzi-medikuak txostenean jaso duenez. Itxuraz, bi kolpe gogor jaso zituen buruan; etxeko leihoaren kristalaren kontra aurrena, eta kaleko lurraren aurka ondoren.
Josu Izagirre Arabako fiskalburuak, dena dela, "zuhurtzia" eskatu du autopsiaren inguruan zabaltzen ari diren datuen aurrean. Aurretiazko txostena da kaleratu dena, eta, oraindik, analisi toxikologikoen emaitzak falta dira, behin betiko txostena egiteko. Kasua sekretupean dagoela gogora ekarri du fiskalburuak. Amaren deklarazioa erabakigarria izango da, gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu ditu udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituen, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria-tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.