Construcciones Auxiliar Ferrocarriles
2020/01/09 - 21:37
CAFeko langile ohi bat amiantoak hil zuela baieztatu du autopsiak
Kaltedunak eskatutako ezintasun iraunkorra (bera hil eta hilabetera jaso zuten erantzuna) ukatu egin zioten lesioak laneko gaitz batengatik ez zetozela argudiatuz.
2019/12/10 - 22:38
Gasteizko tranbia estra-luzea abenduaren 17an hasiko dira probatzen
Unitate berriek gaur egungoek baino 2 bagoi gehiago izango dituzte.
2019/11/07 - 15:13
Jaurlaritzak tranbia Salburura luzatzeko lanak lizitatu ditu, 17,2 milioigatik
Adar berriak bost geltoki berri izango ditu, eta ekialdean dauden auzoek lotura hobea izango dute erdigunearekin eta EHUko campusarekin.
2019/10/28 - 13:42
Amiantoagatik gaixo dagoen langile bati kalteak ordaindu beharko dizkio CAFek
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Donostiako lan-arloko epaitegi batek emandako epaia baliogabetu du. CAFek 168.500 bat euro ordaindu beharko dizkio langileari.
2019/10/15 - 09:58
Beasaingo CAF enpresako langile bat hil da Alegian izandako istripuan
Istripua goizaldeko 05:00ak inguruan jazo da, behargina lanetik etxera bidean zihoanean. Enpresa-batzordeak ordubeteko lanuztea deitu du asteazkenerako.
2019/10/07 - 13:42
CAFek tranbiak eta autobus elektrikoak hornituko ditu Birminghamen eta Venezian
Gipuzkoako taldeak kontratua sinatu berri du Erresuma Batuko hirirako 21 tranbia eta Italiakorako 30 ibilgailu elektriko egiteko.
2019/09/19 - 08:44
CAFek 700 milioi euroko kontratua lortu du Frantzian, 28 tren egiteko
Kontratuaren arabera, CAFek beste 75 tren egiteko aukera izan dezake Bordele-Marseilla ardatzerako. Frantzian lortzen duen lehen kontratu handia da.
2019/09/05 - 14:00
CAFek 280.000 euro ordaindu behar dizkio amiantoagatik hildako langile baten sendiari
Behargina sei hilabetez aritu zen konpainia horrek azpikontratatutako enpresa batean lanean, amiantoaren eraginpean, inolako babesik gabe.
2019/08/30 - 16:08
Israelen aurkako boikoterako deia defendetzen duen mugimendu nagusiak CAF du jomugan
Lau urte bete dira Frantziako Veolia konpainiak Jerusalemeko tranbia egiteari uko egin zionetik. Orain, CAFek hartuko dio lekukoa.
2019/08/30 - 10:49
Palestinak Espainiari eskatu dio CAFek ez ditzala hasi Jerusalemgo tranbiaren lanak
Lehen urratsa da, informatiboa diotenez, eta Goierriko enpresari gogoratu diote bertan lan egiten badu ondorio legalak eta komertzialak pairatu ditzakeela mundu mailan.
2019/08/30 - 10:39
Palestinako agintariek presio Espainiari, CAFek Jerusalemgo tranbia egin ez dezan
Beasaingo enpresari ohartarazi diote hiri santuan lan egiten badu ondorio legal eta komertzialak izan ditzakeela mundu mailan.
2019/08/08 - 15:33
CAFek eta Saphirrek Jerusalemgo tranbia egingo dute, 1.800 milioi euroan
Gipuzkoako Taldeak 114 Urbos tranbia berri diseinatzeaz gain dagoeneko zerbitzua ematen duten 46 unitateak birgaituko ditu.
2019/08/01 - 16:46
CAFek seinaleztapen sistemak berritzeko kontratuak lortu ditu, 120 milioi euroan
Hainbat kontratu esleitu dizkiote Mediterraneoko Korridorean ADIFentzat eta Esloveniako eta Bulgariako gobernu mailako erakundeentzat.
2019/07/10 - 15:08
CAFek 250 autobus elektriko egingo ditu Milanerako
Autobusak Solaris enpresak egingo ditu eta Europako unitate elektrikoen proiekturik handiena izango da.
2019/06/12 - 15:24
Londresen gidaririk gabeko trenak hornitzeko kontratua irabazi du CAFek
43 tren diseinatu, fabrikatu eta hornituko ditu enpresa gipuzkoarrak. Tren berriek gaur egun DLR linean zerbitzua ematen duten unitateengatik ordezkatuko dituzte.
2019/05/23 - 16:51
CAF Taldeak Suediako EuroMaint enpresa erosi du
Enpresa horren balioa 80 milioi euro ingurukoa da, baina amaierako balioa salmenta ixten denean zehaztuko da. Itxiera 2019ko uztailerako dago aurreikusita.
2019/05/22 - 21:39
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn
Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.
2019/05/22 - 21:04
Irungo CAF konpainiako langile bat hil da amiantoaren eraginez
Enpresa batzordearen arabera, guztira hiru behargin zendu dira gaixotasun horrengatik Irungo lantegian eta 37 Beasaingoan.
2019/05/10 - 20:08
Amiantoak kaltetutakoen aldeko martxa egin dute trenbideetako langileek, Beasainen
Kaltedunentzako laguntzak eskatu dituzte Euskotreneko, CAFeko, Bilboko, Madrilgo eta Bartzelonako metroetako langileek.
2019/04/24 - 14:19
Amiantoaren eraginez 37 langile hil direla salatu du CAFeko enpresa batzordeak
Lanuztea eta elkarretaratzea deitu dute apirilaren 30erako, biktimen omenez eta duela gutxi hil diren bi behargin ohien heriotza salatzeko.