Construcciones Auxiliar Ferrocarriles
2019/05/22 - 21:04
Irungo CAF konpainiako langile bat hil da amiantoaren eraginez
Enpresa batzordearen arabera, guztira hiru behargin zendu dira gaixotasun horrengatik Irungo lantegian eta 37 Beasaingoan.
2019/05/10 - 20:08
Amiantoak kaltetutakoen aldeko martxa egin dute trenbideetako langileek, Beasainen
Kaltedunentzako laguntzak eskatu dituzte Euskotreneko, CAFeko, Bilboko, Madrilgo eta Bartzelonako metroetako langileek.
2019/04/24 - 14:19
Amiantoaren eraginez 37 langile hil direla salatu du CAFeko enpresa batzordeak
Lanuztea eta elkarretaratzea deitu dute apirilaren 30erako, biktimen omenez eta duela gutxi hil diren bi behargin ohien heriotza salatzeko.
2019/02/14 - 15:35
Palestina Askatzeko Erakundeak esker oneko gutuna bidali die CAFeko langileei
CAFeko langileek zuzendaritzari eskatu zioten ez parte hartzeko Jerusalemeko tranbia berriaren lehiaketan. Palestinarrek txalotu egin dute CAFEko langileen erabakia.
2019/02/13 - 21:04
Palestina Askatzeko Erakundeak Beasaingo CAF enpresaren jarrera eskertu du
Jerusalementzat tranbia linea berri bat eraikitzeari uko egin dio konpainiak. Erabaki "zaila" hartu dutela jakitun dela eta konpainia horretako langileak "eredu" direla azpimarratu du OLPk.
2019/02/06 - 14:22
CAFek mantentze lanak egingo ditu Bilboko Metroan, Renfen eta Saudi Arabian
Lan horiek egiteko 240 milioi euro izango ditu Gipuzkoako enpresak.
2019/01/31 - 15:39
CAFeko sindikatuen jarrera goraipatu dute giza eskubideen aldeko erakundeek
Giza eskubideen aldeko erakundeek ohartarazi dute Jerusalemeko tranbiak hiriko alde arabiarra anexionatzeko tresna besterik ez direla Israelentzat.
2019/01/28 - 21:49
Jerusalemengo tranbiak nazioarteko legea urratu arren, Israelek beste bost nahi ditu
Nazioarteko legezkotasunaren, etikaren eta elkartasunaren aurka doan azpiegitura da. Palestinarrei desjabetutako lurretan doalako eta, gainera, kolonoentzat bakarrik izango delako.
2019/01/28 - 13:52
Jerusalemgo tranbia ez eraikitzea eskatu dio CAFeko enpresa batzordeak zuzendaritzari
Lan horretan parte hartu behar ez dutela uste du enpresa batzordeak, edozein proiektu gauzatzeko orduan giza eskubideak eta nazioarteko legezkotasuna errespetatu behar direla iritzita.
2018/11/07 - 12:59
Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda hildako langileak
Navalen eta CAFen behar egindako 65 urteko behargin bat da 29. biktima. CCOOk heriotza deitoratu eta amiantoaren kaltedunentzako funtsa bat sortzea eskatu du berriro.
2018/09/05 - 13:24
CAFek Solaris enpresa poloniarra erosteko prozesua amaitu du
Enpresak azaldu duenez, Europako hiriko garraio publikoan irtenbide berritzaileen arloan lider izatea bermatuko die.
2018/07/11 - 22:35
Urkulluk CAF Newport hirian eraikitzen ari den lantegi berria bisitatu du
Iñigo Urkullu lehendakaria Galesen da bi eguneko bisita ofizialean. Carwyn Jones, Galeseko lehen ministroarekin bilduko da.
2018/07/03 - 14:23
CAFek Solaris autobus fabrikatzaile poloniarra erosi du
Enpresa gipuzkoarrak akordio bat lortu du, 300 milioi euroren truke. Horrela, konpainiak 'hiriko mugikortasunaren aldeko apustua' indartu nahi du.
2018/05/02 - 13:46
Amsterdamgo metrorako 30 unitate egingo ditu CAFek
Kontratuak beste 30 unitate gehigarri eskatzeko aukera jasotzen du.
2018/01/05 - 11:23
'Industria politika berri baterako urratsa egin du Eusko Jaurlaritzak'
Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen zati bat erosi izanaren iritzia eskatu diogu Adrian Zelaia, EKAI CENTER-eko zuzendari ejekutiboari.
2018/01/04 - 21:20
Minbizia amiantoak eragin ziela aitortu die Gizarte-segurantzak bi langileri
Minbiziak jota dauden beharginek Beasaingo CAF enpresan eta Pasaiako Azkorreta eta Mendia ontziolan egiten zuten lan.
2018/01/04 - 15:16
Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioen % 1,24 erosi ditu
Industria bultzatzea eta egonkortzea xede, honelako inbertsioak egingo ditu, aurrerantzean, Jaurlaritzak. Epe luzerako akzioduna izango da, erabakia estrategikoa da eta.
2018/01/04 - 12:21
Eusko Jaurlaritza CAFen akziodun bihurtu da, konpainiaren % 1,24 eskuratuta
Eragiketa (15 milioi euro) Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin dute. Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste euskal enpresa batzuetan ere sartuko dira, industria bultzatu nahian.
2017/12/27 - 09:52
CAFek 18 tranbia saldu ditu Maurizio uharterako
Enpresa gipuzkoarrak 100 milioi euroko kontratua sinatu du Afrikako errepublika tranbiaz hornitzeko, eta 1.500 milioi euro inguruan itxi du 2017ko eskarien bolumena.
2017/11/20 - 12:31
CAFek 30 unitate egingo ditu Manilako metroarentzat
Horrez gain, Napoliko metrorako 10 unitate egiteko kontratua ere lortu du Gipuzkoako enpresak.