Carles Puigdemont
2019/12/19 - 23:11
Puigdemontek uste du ebazpenak 'aukera politiko berriak' irekitzen dituela
Kataluniako presidente ohiak espero du ebazpenak eurodiputatu egiaztagiria jasotzea ahalbidetuko diela berari eta Toni Comin kontseilari ohiari.
2019/12/16 - 16:12
Otsailera atzeratu dute Puigdemonten, Cominen eta Puigen euroaginduei buruzko saioa
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak immunitate eskaerak ebatzi arte itxarotea erabaki du Belgikako Justiziak.
2019/11/28 - 11:10
Kontu Auzitegiak Puigdemont eta Junqueras deitu ditu, U-1eko gastuak kitatzea xede
2020ko urtarrilaren 28rako deitu dituzte Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras, garai hartako Kataluniako presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren.
2019/11/15 - 12:39
Cominek, Puigek eta Puigdemontek baterako bista izango dute, abenduaren 16an
Belgikan ihes eginda dauden Generalitateko kontseilari ohiek hala zuten eskatuta. Bistan haien aurkako euroagindua aztertuko dute.
2019/11/07 - 14:14
Urkullu: 'Sanchezek Fiskaltzari buruz esandakoek Justizia politizatzen dute'
Urkulluren iritziz, Estatu ereduaren krisiaren konponbideak “elkarrizketaren bideari, erakundeen konfiantzari eta izaera politikoko proposamen eraikitzaileei berriro ekitea eskatzen du”.
2019/10/29 - 11:52
Abenduaren 16ra atzeratu du epaileak Puigdemonten euroaginduari buruzko saioa
Erabaki horrekin, epaileak denbora gehiago eman nahi die aldeei euren alegazioak azaltzeko.
2019/10/29 - 10:46
Puigdemont bere estradizioa aztertzeko lehen bista-saiora joan da
Belgikako Fiskaltzak Carles Puigdemonten estradizioa eskatuko du, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta.
2019/10/29 - 08:01
Puigdemonten estradizioaren gaineko erabakia abenduaren 16ra arte atzeratu dute
Generalitateko presidente ohiaren defentsak saioa abendura arte atzeratzea eskatu du, estrategia hobeto prestatu ahal izateko, eta epaileak onartu egin du eskaria.
2019/10/18 - 11:22
Puigdemont aske utzi du Belgikako justiziak, bermerik ezarri gabe
Kataluniako presidente ohia bere kabuz joan da Bruselan agintari belgikarren aurrean azalpenak ematera, Auzitegi Gorenak igorri zuen atxilotzeko agindu europarraren harira.
2019/10/15 - 14:27
Puigdemontek Parlamentuko diputatu gisa dituen eskubideak berreskuratu nahi ditu
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak ziurtatu duenez, Kataluniako Parlamentuko diputatu gisa dituen eskubide politiko eta ekonomikoak itzultzea eskatuko du.
2019/10/14 - 18:42
Puigdemont: 'Epaiak bi milioi pertsona baino gehiago kondenatu ditu'
Generalitateko presidente ohiak Bruselatik adierazi duenez, epaiak erakusten du Estatuaren estrategia "jazarpena eta mendekua" direla.
2019/10/14 - 17:31
Llarenak Puigdemont atxilotzea eta entregatzea agindu du berriz
Sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik erabaki du epaileak euroagindua ematea. Alemaniak, bere garaian, Kataluniako presidente ohia estraditatzea arbuiatu zuen.
2019/10/14 - 10:07
Epaiaren berehalako sinaduraren aurrean prest dago Katalunia
Sententzia gaur argitaratu ahal izatea espero dute Goreneko magistratuek. Epaiaren aurka protesta egiteko, soilik atzerrian 30 bat mobilizazio prestatu ditu ANCk.
2019/10/02 - 15:20
Erkorekak 'zoritxarreko eta desegokitzat' jo ditu Puigdemonten adierazpenak
Kataluniako presidente ohiak baieztatu zuen Euskadin, ETAren “ia mila hildakoen” aurrean, ez zutela 155. artikulua ezarri.
2019/09/30 - 16:32
Tentsioak gora egin du Katalunian urriaren 1aren bezperan
Azken filtrazioek atxilotutako 7 CDRak Carles Puigdemont eta Torrarekin lotzen dituzte. Puigdemonten arrera bitartekari lanetan jartzen dute, baina Anna Puigdemontek dena ukatu du.
2019/09/30 - 14:36
Zazpi espetxeratuekin biltzea egotzi diote Anna Puigdemonti; horrek ukatu egin du
Hedabideetara filtratutako auzipetze autoaren arabera, Puigdemonten arreba zubi lanak egin omen zituen Torraren eta Puigdemonten artean. Torrenten arabera, filtrazio 'xelebreak' dira.
2019/09/29 - 20:23
Torra: 'Ezin dugu existitzen ez dena gaitzetsi'
Berak indarkeria "beti" gaitzetsi izan duela adierazi du Kataluniako presidenteak Lledonerseko espetxearen aurrean, hori bai, "gertatu izan denean".
2019/09/09 - 10:35
Junquerasek eta Puigdemontek batasuna eskatu dute Diadarako, epaiaren atarian
Artikulu batean, irailaren 11n "ohiz kanpoko mobilizazio bat" egiteko deia egin diete herritarrei, Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan baino lehen.
2019/07/02 - 14:27
Puigdemonten kartelak erakutsi dituzte hainbat eurodiputatuk
Lider independentisten eskubide politikoak aitortu ditzan eskatu dio Sinn Feineko Matthew Carthy eurodiputatuak Antonio Tajani presidenteari.
2019/07/01 - 21:36
EBko Auzitegiak ez ditu onartu Puigdemont eta Comin eurodiputatu aitortzeko eskariak
Europako Parlamentuan astearte honetan eurodiputatu kargua hartu ahal izateko saioan parte hartu ahal izateko hainbat neurri ezartzea eskatu zuten Kataluniako agintari kargugabetuek.