Carles Puigdemont
2018/11/02 - 21:46
Puigdemont: 'Estatuaren gehiegikerien aurrean, Europak erreakzionatu egin behar du'
Auzipetutako politikariak demokratak eta baketsuak direla esan du, eta, edonola ere, prozesu soberanistak aurrera egingo duela ziurtatu du.
2018/10/30 - 23:20
Kataluniako prozesu independentistari bultzada emateko Kontseilua abiatu dute
Puigdemontek azaldu duenez, erakunde horrek Kataluniako prozesu independentista nazioartera zabaltzea izango du helburu. Belgikako araudipean antolatuko den erakunde "pribatua" izango da.
2018/10/23 - 09:10
Errepublikaren Kontseilua aktibatuko dute Katalunian urriaren 30ean
Erakundearen funtzio nagusia Kataluniako auzi independentista nazioarteratzea izango da. CUPek ez du Errepublikaren Kontseiluarekin bat egin.
2018/10/12 - 19:58
Milaka pertsonak 'Espainiaren batasuna' aldarrikatu dute Bartzelonan
“Puigdemont, espetxera” leloa behin eta berriro errepikatu dute manifestazioan. Era berean, Quim Torra Generalitateko presidentea kartzelara bidaltzea eskatu dute manifestariek.
2018/10/04 - 11:58
Trump eta Puigdemont, 2018ko Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen artean
Zerrenda horretan ere, Kim Jong-un edo Frantzisko aita santua daude, "Time" aldizkariak jakitera eman duenez. Sariaren irabazlea ostiral honetan emango da ezagutzera.
2018/10/02 - 17:11
Kataluniako Parlamentuak prozesatutako diputatuak eteteari uko egin dio
Hala ere, Gorenak zigortutako diputatuek ordezko bat izendatu ahal izango dute.
2018/10/02 - 11:22
Puigdemont: 'Burua estalita badoaz, indarkeria erabiltzen badute, ez dira U-1ekoak'
Bartzelonan bart izandako istiluak kritikatu ditu presidenteak, eta iaz herritarrek 'denen agerian eta modu baketsuan' bozkatu zutela nabarmendu du.
2018/10/01 - 17:50
Gure Esku Dago Waterloon izan da Puigdemontekin, elkarlana bultzatzeko
Egoera politikoaren analisia egin dute; espetxean dauden politikarien gaiaren eta erabakitzeko eskubidean elkarrekin hartu ditzaketen erabakien inguruan hausnartu dute.
2018/10/01 - 16:05
U-1aren 'mandatu demokratikoa' betetzeko konpromisoa hartu du Quim Torrak
Kataluniako 'egoera larria' aipatu du Kataluniako presidenteak: 'Jordi biak' kartzelan eta Puigdemonten gobernuko 'ia kide gehienak espetxean edo erbestean' direla.
2018/09/28 - 11:17
Puigdemontek hartuko du parte Gure Esku Dagoren Gernikako ekitaldian
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma gogoratuko du. Halaber, espetxean edota erbestean dauden buruzagi independentistei elkartasuna adieraziko die.
2018/09/25 - 16:51
Belgikako Justiziak sei asteko epea ezarri du Llarena auzia nola aztertu erabakitzeko
Auzia hiru epailez osatutako gela batek ebatziko du, Pablo Llarenaren defentsak eskatu bezala.
2018/09/25 - 14:48
Puigdemont: 'Hanka sartu nuen independentzia aldarrikapena bertan behera uztean'
Politikari katalanak ETBko 'En Jake' saioari esklusiban eskainitako elkarrizketa batean, Katalunian Quebecen egin zuten erreferenduma egiteko prest ote dagoen galdetu dio Sanchezi.
2018/09/25 - 10:47
Carles Puigdemont elkarrizketatuko dute gaur, 'En Jake' saioan
Puigdemontek ziurtatu du egun ez dagoela Espainiako Gobernuarekin inolako negoziaziorik, baina Sanchezek Quebecen egin zen erreferendum adostua proposatuko balu, ados egongo litzatekeela.
2018/09/04 - 15:58
Abian da Puigdemontek Llarenaren kontra jarritako salaketa
Llarenaren defentsak dio epaileek ez dutela Espainiakoak epaitzeko eskumenik. Puigdemonten abokatuen berretsi dute salaketa Belgikan aurkeztu dutela Espainiako epaitegietan ez dutelako konfidantzarik.
2018/09/04 - 14:01
Llarenaren abokatuak Belgikaren jurisdikzioa zalantzan jarri du
Bista irailaren 25ean hasiko da. Puigdemonten abokatuek, bere aldetik, itzulpenean izandako arazoen berri eman dute eta berri bat aurkeztu dute.
2018/09/04 - 12:00
Bruselako epaitegiak irailaren 25era atzeratu du Llarena auziko aurretiazko saioa
Hurrengo hitzordua areto berean eta ordu berean izatea ebatzi du Bruselako auzitegi frankofonoak. Llarenaren defentsak, ostera, hiru epailez osatutako gela izatea eskatu du.
2018/09/03 - 19:20
Diadak presoen eta erbesteratuen askatasuna aldarrikatuko du
Elsa Artadi Presidentetza kontseilariak eta Josep Costa Parlamenteko presidenteordeak ekitaldien berri eman dute prentsaurrekoan.
2018/08/31 - 10:06
Espainiako Gobernuak milioi erdi euro gastatuko du Llarena Belgikan defendatzeko
544.982 euroko kontratua sinatuta, Liederke Wolters Waelbroeck Kirpatrick abokatu taldearen esku utzi du Estatuaren eta Llarena magistratuaren defentsa.
2018/08/28 - 10:37
Delgado: 'Espainiako Gobernuak azken ondorioetaraino defendatuko du Llarena'
Justizia ministroaren hitzetan, 'Espainiako Gobernuak ez du jarrera aldaketarik izan, gauzatu beharreko ekintza guztien azterketa bat baizik, ondo egiteko'.
2018/08/27 - 22:23
Torra Puigdemontekin bildu da Belgikan, urte politikoari hasiera emateko
Puigdemont gaur Torra presidentearekin bilduta egon da. Pedro Sanchezi deia egin diote. Kataluniarren eskaria entzunez gero erakunde kataluniarrek onbidean erantzungo dutela.