Carlos Iturgaiz
2021/03/16 - 14:45
Iñigo Urkullu lehendakariak Carlos Iturgaiz hartu du Ajuria Enean
Lehendakaria Carlos Iturgaitzekin bildu da gaur, legegintzaldi honetan Eusko Legebiltzarreko alderdiekin egingo duen bigarren bilera-sortari hasiera emanez.
2021/01/24 - 18:43
EH Bildu: "Sagarduik gezurra esan duenaren zantzuak gero eta nabarmenagoak dira"
"Karguan jarraitzeko baldintzetan dagoen pentsatu eta gogoeta egin beharko du", adierazi du Rebeka Ubera legebiltzarkideak. Bestalde, sailburua kargutik kentzeko eskatu dio Iturgaizek Urkulluri.
2021/01/13 - 11:27
"Iruretagoyena familia ez badago ados, datorren urtean bestelako omenaldia egingo dugu"
Carlos Iturgaizek adierazi duenez, Mikel Iruretagoyenaren kritikaren ostean Alderdi Popularrak autokritika egin behar du.
2021/01/10 - 16:23
Jose Ignacio Iruretagoienaren semeak PPri: "Biktimen kontura bizitzeari utzi"
"Zuen politika gure hildakoetan baino zerbait gehiagotan oinarritzeko ordua da. Nire aita utzi bakean, mesedez!", adierazi du Mikel Iruretagoyenak Twitter sare sozialean.
2020/12/12 - 16:39
Iturgaizek "biktimak umiliatzea" egotzi dio Sanchezi, EH Bilduren babesagatik
EAEko PPko presidenteak Irunen Jose Luis Casori egin dioten omenaldian parte hartu du. ETAk 1997an hil zuen Errenteriako zinegotzi popularra.
2020/12/11 - 20:35
Pandemiaren kudeaketa izan dute berriro eztabaidagai Legebiltzarrean
EH Bilduk eta PPk pandemiaren bilakaerari eta horren ondorioei buruz egindako galderak erantzun ditu Urkulluk. Elkarrekin Podemosek, bestalde, ia ezinezkotzat jo du aurrekontu ituna izenpetzea.
2020/12/04 - 15:26
"Konstituzioaren aurkako operazio" bat zuzentzea egotzi dio Iturgaizek PSOEri
"ETA txalotzen dutenekin proiektu politikoa partekatzen du gaur Espainiako Gobernuak, Espainia heriotza, atsekabe eta odolarekin busti zutenekin", salatu du Euskadiko PPren presidenteak.
2020/11/30 - 12:33
Iturgaiz: "EAJk aintzat hartu behar du PSEk ezkerraren alde itunak hausten dituela"
Gabonak baino lehen ostalaritza berriro irekitzearen alde egin du Euskadiko PPko presidenteak, Madrilgo Erkidegoa adibidetzat hartuta. PSE-EEk Irunen EAJri "ostikada eman diola" adierazi du.
2020/11/30 - 12:26
Iturgaiz: ''EAJk gertutik jarraitu behar du PSEk ezkerreko frontean egiten duena''
Carlos Iturgaitzek uste du PSE, Podemos eta EH Bildu "pausoak" ematen ari direla fronte ezkertiar bat osatzeko, eta "EAJk gertutik jarraitu beharko du bere bazkidea egiten ari dena".
2020/11/26 - 09:57
PP barruan zatiketa eragin du Loiolako kuartelak Donostiari saltzeko akordioak
Goizean, Donostiako PPko zinegotziak txalotu egin du Loiolako kuartelak eskualdatzeko akordioa, baina Gipuzkoako PPren, Iturgaizen eta Casadoren kritiken ondotik, jarrera kritikoagoa agertu du.
2020/11/10 - 13:07
PPk lore eskaintza egin du terrorismoaren biktimen monumentuan
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko eta PP+Cs taldeko presidenteak ETAren biktimen omenezko ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen.
2020/11/06 - 15:17
Iturgaizek laguntzak eskatu ditu, "ez apurrak", ostalaritzaren "galbidearengatik"
Euskadiko PPko presidenteak uste du Jaurlaritzak sektorea "umiliatu" duela 15 milioiko laguntzak eskainita, eurek 180 milioi eskatu baitzituzten.
2020/11/03 - 18:39
Lehendakaria lehen alderdiekin bildu da bere bilera-sortaren barruan
Carlos Iturgaizek (PP+Cs) "elkarrekin lan egitea" eskaini dio Urkulluri, eta Amaia Martinezek (Vox) "benetako informazioa" eskatu dio.
2020/11/03 - 16:20
Lehendakariak bilera erronda ireki du PP-C´s eta Voxekin
Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du lau hilabetero bilduko dela Urkullu oposizioarekin. Iturgaizek birsorkuntza plan bat eskaini dio eta Voxek gardentasuna eskatu dio
2020/10/24 - 20:37
EAJk abertzaletasunera aldatzera behartu nahi duela salatu du Iturgaizek
PPren buruak esan du jeltzaleak "atsedenik gabe" ari direla EH Bildurekin lanean "abertzaletasunera aldatzera behartzen duen" estatutu berri bat adosteko.
2020/10/09 - 15:20
Iturgaizek PP "berritu" nahi du, boto-emaile askok alde egin dietela onartu ondoren
Iturgaizen esanetan, Voxen botoen "% 90 baino gehiago" PPtik dator. Gainera, lehen PPri babesa eman zioten herritar batzuek EAJri "boto baliagarria" eman diote, erantsi duenez.
2020/10/08 - 22:14
Carlos Iturgaiz aukeratu dute PPren presidente EAEn
Era berean, alderdiaren zuzendaritzak Laura Garrido izendatu du idazkari nagusi, eta Mikel Lezama koordinatzaile eta bozeramaile.
2020/10/08 - 13:01
Iturgaiz alderdia "batzeko eta indartzeko" itzuli da EAEko PPko presidentetzara
1996tik 2004ra EAEko PPko presidente izan zen politikari bizkaitarrak Alfonso Alonso ordezkatuko du karguan; Izan ere, dimisioa eman zuen Alonsok otsailean, Casadorekin izandako desadostasunengatik.
2020/10/07 - 17:17
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidente izendatuko dute bihar
Genovak aukeratuko du zuzenean Iturgaiz, Kongresu bat normaltasunez egitea ezinezkoa dela argudiatuta, eta alderdiak bizi duen behin-behinekotasun egoerari amaiera emateko.
2020/10/06 - 19:32
Euskadiko PPren zuzendaritzak ostegun honetan aukeratuko du bere presidente berria
Alfonso Alonsok otsailean eman zuen dimisioa eta harrezkero Amaya Fernandezek zuzendu du alderdia. Hautagai bakarra Carlos Iturgaiz izango dela ematen du.