Carlos Iturgaiz
2022/01/30 - 21:25
Eragile politiko eta sozialek euren jarrerak azaldu dituzte, lan erreformarako aste erabakigarriaren atarian
Datorren ostegunean, lan erreformaren dekretua eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan. Askotariko eragile politiko eta sozialek, alderdi zein sindikatu, azken egunotan jakitera eman dute dekretua arbuiatzen jarraituko dutela, eta argi utzi dituzte euren baldintzak.
2022/01/22 - 21:35
Iturgaizek Estatuko segurtasun indarrei "ordaina" emateko eskatu dio Jaurlaritzari
PPren buruak uste du Jaurlaritza "50 urte berandu" iritsi dela, eta aitortza lortzeko lehenik "Bildu-Sorturekin lotura guztiak apurtu" beharra daudela.
2021/12/31 - 16:45
Horrela igarotzen ari dira berrogeialdia Bingen Zupiria, Miren Gorrotxategi eta Carlos Iturgaitz politikariak
Euskadin milaka lagunek pasako dute urtezaharra bakartuta eta horien artean politikariak ere badira. Bingen Zupiria sailburuak, edota Miren Gorrotxategi eta Carlos Iturgaiz legebiltzarkideek urte amaiera "bitxia" izango dute gaur.
2021/12/27 - 13:21
Iturgaitz: 'Urkullu eta Sanchez Bildu zuritzen ari dira euren botoak erakartzeko'
Carlos Iturgaizek 2021eko balantzea egin du eta zuritzaileen urtea izan dela ziurtatu du. Iturgaitzen arabera, EAJ eta PSOE lasterketa zoroan daude Bildu erakartzeko eta bere aldarrikapen guztiak aurrera eramateko.
2021/12/02 - 16:26
Aurrekontuen akordioarekin gertuago daude EH Bildu eta EAJ, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs-ren ustez
Miren Gorrotxategik (EP-IU) kritikatu du koalizio subiranistak "EAJren espazioa bete nahi" duela, baina "bere antza hartuz". Carlos Iturgaizen, iritzian, bestalde, EAJ "Bilduren fotokopia bat bihurtu da".
2021/11/17 - 15:42
Jaurlaritzak 1.000 milioi euro erabili gabe dituela salatu du Carlos Iturgaizek
Kutxan dirutza hori gordeta daukan bitartean Jaurlaritzak zergak igo eta premian dauden sektoreei laguntzak ukatu dizkiela salatu du Carlos Iturgaizek.
2021/11/12 - 12:55
Urkullu, PPren zerga "eredu neoliberalaren" aurka
Gainera, lehendakariak azpimarratu du "zerga murrizketa orokorrak gizarte kohesioa mugatzen" duela. Iturgaizek adierazi dio euskal enpresariei "Madrilgo eredua" gustatzen zaiela.
2021/11/10 - 15:43
Memoriaren Egunean EH Bildu Eusko Legebiltzarrean egotea "iruzurra" dela uste du Iturgaitzek
"Terrorismoaren biktimak gogoratzen ari gara, eta ez Bilduk egiten duen bezala umiliatzen", esan du Euskadiko PPko presidenteak. Halaber, "beste alderdi politiko batzuk biktimak umiliatzen dituztenekin batera egotea" deitoratu du.
2021/11/10 - 12:28
Carlos Iturgaiz: ''PPk gobernatzen duen tokietan gure politika zergak jaistea da''
Carlos Iturgaiz eta Luis Gordillo izan dira Azpiazurekin biltzen lehenak, 2022ko aurrekontuak negoziatzeko. Carlos Iturgaiz hitz egiten jarraitzeko prest agertu da.
2021/11/02 - 11:18
"Guk Jaurlaritzari deitu diogu eta beraien erantzuna izan da orain ez dela momentua gurekin hitz egiteko"
Carlos Iturgaizen ustez, aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko Jaurlaritzak nahi duen dantza bikotea "Podemoseko komunistak" dira eta akordioa bilatzen ari dira.
2021/10/23 - 17:14
Iturgaizek EH Bildurekin "lotsaren ituna" izatea egotzi dio Sanchezi
“Memoria, Duintasuna, Egia eta Justizia” lelopean topaketa egin du PPk Gasteizen, eta zenbait arlotako profesionalak bildu dira bizikidetzaz hitz egiteko.
2021/10/08 - 12:27
Iturgaiz: "EAJ EEP areriotsua egiten ari zaio Gernikako Estatutuari"
EAEko PPko presidenteak jeltzaleak kritikatu ditu hezkuntza alorrean EH Bilduri gerturatzeagatik, eta aurrekontuen negoziazioan, Elkarrekin Podemosi. Gordillo Cs-eko kidea PPn sartu dela eta, beste kide batzuei "pausoa emateko" gonbita egin die.
2021/09/29 - 15:00
''Ez da erabateko askatasuna egongo Euskadin mehatxuak, irainak, erasoak eta jazarpena dauden bitartean''
Euskadiko popularren presidenteak ohartarazi duenez, "gorrotoa baztertzen ez duen gizartea desagertze zantzuak dituen gizartea da".
2021/09/24 - 13:12
Euskal indar politiko nagusiek elkartasuna adierazi diote Puigdemonti
EAJk eta EH Bilduk elkartasuna adierazi diote presidente ohiari eta Kataluniako gizarteari. Podemos Euskadik uste du atxiloketak oztopatu egingo duela elkarrizketa prozesua, eta PP Euskadi "oso pozik" agertu da.
2021/09/18 - 15:41
"Biktimekin edo hiltzaileekin egotea" aukeratzeko eskatu dio PPk Sanchezi Arrasaten
PPk ez duela "biktimak gehiago umiliatzerik" onartuko esan du Carlos Iturgaizek. Ana Beltranek, berriz, "terroristen aldeko ekitaldiak debekatzeko hatzik ez mugitzea" leporatu dio Espainiako presidenteari.
2021/09/16 - 19:19
PP+Cs taldeak laguntza eskaini dio Urkulluri, baina "haustura-tentazioak" alde batera uzteko eskatu dio
Carlos Iturgaizek adierazi duenez, "euskal herritarrok pandemiaren aurkako txertoa dugu, eta orain EAJren kudeaketa onaren propagandaren aurkakoa ere bai".
2021/09/16 - 17:57
PP+Cs-eko Carlos Iturgaizen mintzaldi osoa
Honako hau izan da PP+Cs-eko Carlos Iturgaizen mintzaldi osoa, 2021eko Politika Orokorreko Eztabaidan.
2021/09/16 - 13:45
Politika Orokorrari buruzko 2021eko eztabaida Eusko Legebiltzarrean
Alderdi politikoak Eusko Legebiltzarraren Gasteizko egoitzara iritsi dira, legealdiko ikasturte politikoari hasiera emateko politika orokorreko osoko bilkuran parte hartzeko.
2021/09/06 - 15:47
PPko militantearen erasoa argi eta garbi gaitzesteko eskatu dio Iturgaizek EH Bilduri
PPk mozioak aurkeztuko ditu euskal erakundeetan erasoa jasan zuen PPko militantearen defentsan eta horrelako gertaera guztien aurka.
2021/09/06 - 13:08
PPko militante batek Gasteizen eraso egin diotela salatu du
20 urteko emakume bat atxilotu dute Gasteizen, Euskadiko PPko militanteari ukabilkada bat ematea egotzita. Ander Garcia Oñate Euskadiko PPko militanteak larunbat gauean jasan zuen erasoa, Florida kalean. Gaitzespen eta babes mezuak igorri dituzte alderdi eta elkarteek.