Charles III.a erregea
2022/12/08 - 22:05
Errege etxe britainiarrean urduritasuna piztu du Harry eta Meghani buruzko dokumental baten estreinaldiak
Harry printzearen eta haren emaztearen bertsioa kontatzen du dokumentalak, eta ikusmin handia piztu du Erresuma Batuan.
2022/09/20 - 13:16
Commonwealtheko etorkizun iluna
Azken 70 urteetan Estatuko buruzagitzan izan ondoren, Elizabeth II.a erreginaren heriotzaz epe berri bat hasi da, Erresuma Batuan ez ezik, Estatu buru izan den Commonwealtheko 14 erresumatan ere.
2022/09/19 - 16:27
Munduak agurtu du Elizabeth II.a, azken 70 urteetan Erresuma Batuko erregina izan dena
55 minutuko elizkizuna amaitu denean bi minutuko isilunea gorde dute herrialde osoan. Ondoren, berriro ere prozesioan eraman dute gorpua Buckingham inguruan dagoen Wellington Arkuraino. Atzetik oinez seme-alabak eta ilobak zituela, denen buru Charles III.a erregea.
2022/09/19 - 15:40
Elizabeth II.aren segizioa, Londreseko erdialdea zeharkatzen
Elizabeth II.aren hileta-prozesioa Londreseko erdigunean barrena doa, Westminsterko Abadian egin den estatu-hiletaren ondoren.
2022/09/19 - 14:23
Elizkizun solemne batekin agurtu du Erresuma Batuak Elizabeth II.a
Eguerdian eman zaio hasiera hileta elizkizunari Londresko Westminster abadian. 2.000 gonbidatu baino gehiagok parte hartu dute, tartean, mundu osotik etorritako 500 estatuburu eta errege familietako ordezkari.
2022/09/19 - 14:16
Elizabeth II.aren hilkutxa Westminster abadiara iritsi da
Hilkutxa 1901eko Royal Navyko kanoi-gurdi baten gainean jarri dute eta itsas armadako ehun marinelek baino gehiagok sokaz tiratua eraman dute. Atzetik, berriz, Charles III.a erregea eta bere hiru anaiak joan dira, baita Guillermo eta Enrique printzeak ere, Elizabeth II.aren bilobak.
2022/09/19 - 11:59
Hasi dira iristen Westminster abadiara Elizabeth II.aren hiletako lehen gonbidatuak
Hileta 12:00etan hasiko da Westminster abadian. Aurreikuspenen arabera, Elizabeth II.aren gorpuzkiak dituen hilkutxa 11:30ean eramango dute Westminster Halletik abadiara.
2022/09/19 - 11:35
Aurrekaririk gabeko Estatu hileta batekin emango diote azken agurra Elizabeth II.ari
Ekitaldia eguerditik aurrera egingo dute Westminsterreko abadian. Elizkizunen ostean, Windsor gazteluan emango diote lur. Milioi bat pertsona espero dira gaur Londresen, eta hiriburua zaintzeko polizia dispositibo zabala prestatu dute.
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/09/18 - 21:46
Borboiak Londresen dira dagoeneko, bihar izango den Elizabeth II.aren hileta-elizkizunetarako
Juan Carlos I.a eta Sofia errege-erregina emerituak Buckinghamen izan dira igande honetan, Charles III.aren harrera-ekitaldi batean. Ordu erdi geroago iritsi dira Felipe VI.a eta Letizia errege-erreginak.
2022/09/18 - 16:38
Biharko azken agurrean izango diren atzerriko 500 gonbidatuak Londresera iristen ari dira
Biden bikotea eta Japoniako enpreadore-enperatrizak Londresen daude biharko hiletan egoteko. Arratsaldean hil kaperan izango dira. Gonbidatu guztiei harrera egingo die Charles III erregeak Buckinghameko jauregian. Atzerritik etorritako 500 agintarien artean Felipe VI eta Letizia egongo dira.
2022/09/17 - 20:32
Charles III.a eta publiko aurrean izandako haserreak: patxada ingelesaren amaiera?
Laguntzaileekiko pazientziarik ez izatea, zikintzen zuen luma batengatik sumin-keinua adieraztea, eta atseden egun bat hartzea ere. Elizabeth II.ak ez bezala, Erresuma Batuko errege berriaren izaerak soka luzea ekarri du. Hona hemen bere lehenengo ika-mikak.
2022/09/15 - 18:32
Gazte britainiarrek monarkiaren etorkizuna zalantzan jartzen dute
Erregea da herrialdearen ikurra, baina ez du erreginak bezainbesteko babesik. Londresko gazteen arabera, Gilen eta Kateren txanda da, bultzada gazteagoa emango luketelako.
2022/09/14 - 20:55
Dozenaka mila herritar Elizabeth II.aren hil-kaperara hurbildu dira
Elizabeth II.aren hil-kapera Erresuma Batuko Parlamentuan dago, eta ateak ireki ditu Londres erdialdean ilaran dauden milaka herritarrek bisita dezaten.
2022/09/14 - 11:29
Milaka pertsona daude ilaran bart gauetik Elizabeth II.aren hil kapera bisitatzeko
Michelle Donelan Erresuma Batuko Kultura ministroak adierazi du "30 ordu arteko" ilarak espero dituztela Elizabeth II.aren hil kapera ikusteko.
2022/09/13 - 22:47
Ipar Irlandara lehen bidaia egin du Charles III.a erregeak, eta alderdi politiko guztiekin elkartu da
Errege izendatu zutenetik, lehen bidaia izan da. Ipar Irlandak ezegonkortasun handia bizi duen unean egin du. Brexitak tentsio politiko eta soziala areagotu ditu bertan, gobernua osatzea ere galarazteraino. Eta independentziaren aldarria indarra hartzen ari da.
2022/09/12 - 19:03
Elizabeth II.aren hil kapera, zabalik Edinburgoko Saint Giles katedralean
Elizabeth II.aren hilkutxa Edinburgoko Saint Giles katedralean dago jada, eta, bertan, eskoziarrek agur esan ahal izango diote asteartera arte.
2022/09/12 - 11:45
Elizabeth II.aren hilotza Holyroodhouseko Tronuaren aretoan dago, Edinburgon
Milaka pertsona kalera atera dira Elizabeth II.aren gorpua Balmorango gaztelutik Eskoziako hiriburura eraman duen hileta-segizioa igaro denean.
2022/09/11 - 21:18
Elizabeth II.ari agurra, egunez egun
Gaur, irailak 11, Balmoraleko gaztelutik Edinburgora eraman dute erreginaren hilotza; 6 orduko bidaia. Han izango da irailaren 13ra arte. Westminsterreko abadian, Londresen, irailaren 19an izango den Estatu-hiletak protokoloa itxiko du.
2022/09/11 - 16:37
Igande arratsaldean iritsiko da Edinburgora Elizabeth II.aren gorpua
Elizabeth II.aren senitartekoak joan dira zerraldoaren atzetik, segurtasun dispositibo zabalarekin batera.