Charles III.a erregea
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/09/09 - 00:36
Elizabeth II.aren heriotzaren osteko urratsak: ekitaldiz beteriko hamar egun
Charles III.a larunbat honetan izendatuko dute errege, eta estatu hileta erregina zendu eta hamargarren egunean izango da. Hil eta hiru egunera iritsiko da gorpua Buckingham jauregira, eta biharamunean, Charles III.ak bira abiatuko du Erresuma Batua osoan zehar.
2022/09/08 - 22:47
Horrelakoa izan da Elizabeth II.aren erreginaldia
96 urte zituen eta koroa jantzita hil da. Erreinaldirik luzeena egin du, eta 15 lehen ministro ikusi ditu. Azken egunak hainbeste maite zuen Eskoziako gazteluan igaro ditu, eta erregezko familia berehala abiatu da haraino.
2022/09/08 - 22:40
Elizabeth II.a zendu da, Erresuma Batuko erregina eta azken mendeko ikur handienetakoa
Erresuma Batuko erregina 96 urte zituela hil da, Koroan 70 urte eman eta gero.
2022/09/08 - 22:40
Herritarrak hasi dira Buckingham jauregira gerturatzen dolumina azaltzeko
Erreginaren heriotza jakitean, Elizabeth II. erregina goraipatu dute britaniarrek kalean. Beste estatubururik ez dute ezagutu britaniar gehien gehienek.
2022/09/08 - 22:33
Horrela iragarri du BBCk Elizabeth II.aren heriotza
Albistearen berri izan ondoren, BBCren emisioa beltzera joan da, eta jarraian albistegiaren kareta eta katearen logotipoa gorritik beltzera igaro dira. Kazetari guztiak doluz jantzita daude.
2022/09/08 - 22:33
"London Bridge is Down": Elizabeth II.aren heriotzarako prestatutako egitasmoak, martxan
Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregina Balmoralen hil da, eta London Bridge operazioa automatikoki martxan jarri dute, baita Unicorn egitasmoa ere, 1960ko hamarkadatik diseinatutako planak.
2022/09/08 - 22:31
Bere lau seme-alabak ondoan zituela hil da Elizabeth II.a Balmoral gazteluan
Berehala bidaiatu dute Eskoziara Elizabeth II.aren lau seme-alabek, une zail hauetan amaren ondoan egoteko. William eta Harry printzeak ere erreginaren udako egoitzara joan dira.
2022/09/08 - 22:01
Charles III.a, Erresuma Batuko errege berria: "Erabateko tristura unea da"
Errege aldarrikatuko dute 73 urterekin, Elizabeth II.aren heriotzaren ostean. "Gogotik ari gara negar egiten, estimatua zen erregina eta oso maitatua zen ama zendu baita", esan du monarkak.
2022/09/08 - 21:45
Elizabeth II.a, Erresuma Batuko erregina historikoa
Erresuma Batuko erregina 96 urte zituela hil da, Koroan 70 urte eman eta gero.
2022/09/08 - 21:33
Elizabeth II.a, 70 urteko erreinaldia bete duen subiranoa
Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregina izan da 69 urtez, herrialde horretan inork baino gehiago iraun du tronuan.
2022/09/08 - 16:05
Erresuma Batua, Elizabeth II.a erreginaren osasun egoerarekin kezkatuta
Bere semea eta tronurako oinordekoa, Charles printzea, eta bere emaztea, Camila, Balmoralera joan dira, William printzea erreginaren bilobarekin batera. Henry Sussexeko dukea ere Eskoziara joan da, gainerako senideekin gazteluan biltzeko.
2021/12/27 - 11:54
Elizabeth II.a erreginaren bizitza, iruditan
Gaur zendu da Elizabeth II.a erregina, 96 urte zituela.
2018/05/19 - 19:26
Errege izateko lerro zuzenaren 6. postuan dago Harry printzea
Charles Galeseko printzea, aldiz, errege izateko lerro zuzenaren lehenengo postuan dago, baina abdikatu ahal izango luke bere seme nagusiaren alde.