Elizabeth II.a, 70 urteko erreinaldia bete duen subiranoa
Elizabeth II.a Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erregina izan da 1952tik 2022era arte. Bigarren Mundu Gerrako gerraostean hasi zuen ibilbidea, Jurgi VI.a (aita) hil zenean, eta 70 urte geroago bukatu da.
Elizabeth Alexandra Mary Windsor Londresen jaio zen 1926ko apirilaren 21ean. Yorkeko dukearen eta dukesaren alaba hirugarrena zen tronurako ondorengotzan; aurretik zituen Edward osaba, Galesko printzea, eta Jurgi aita, Yorkeko dukea. Ez zen espero Elizabeth Erresuma Batuko erregina izatera iritsiko zenik.
1936an, Jurgi V.a erregea zendu zen, Elizabethen aitona, eta Edward VIII.ak ordezkatu zuen. Baina urte horretan bertan abdikatu egin behar izan zuen. Wallis Simpson dibortziatu estatubatuarrarekin ezkontzeko, Gobernuko ministroek koroari uko egitea gomendatu zioten, herriak ez baitzuen inoiz onartuko dibortziatu bat erregina gisa. Ondorioz, Jurgi VI.a errege izendatu zuten, eta Elizabeth tronuaren oinordeko bihurtu zen.
Tronura igoera
Jurgi VI.aren erregealdian, Bigarren Mundu Gerra piztu zen; Elizabethek ibilbide publikoari ekin zion 1943an. 1947ko azaroaren 20an, Grezia eta Danimarkako Philip printzearekin ezkondu zen –2021eko apirilaren 9an hil zen–, Westminsterreko abadian. Ezkondu aurretik, Edinburgoko duke izendatu zuten Philip. Lau seme-alaba izan zituzten: Charles Galesko printzea, Ana printzesa, Andrew Yorkeko dukea eta Eduardo Wessexko kondea.
1951n, biriketako minbizia diagnostikatu zioten Jurgi VI.ari; haren osasunak nabarmen egin zuen okerrera. Elizabethek ordezkatu zuen erregea agerraldi publiko gehienetan. Australia, Zeelanda Berria eta Kenyatik biran zebilela, 1952ko otsailaren 6an, Edinburgoko dukeak eta dukesak erregearen heriotzaren berri izan zuten.
Elizabeth II.a erregina izendatu zuten, eta Buckinghameko gaztelura aldatu zen Philipekin batera. 1954ko ekainaren 2an egin zuten koroatzea, Westminsterreko abadian. Lehen aldiz emititu zuten halako zeremonia bat telebistan.
Suezko polemika
Erregina berriaren lehen polemika Suezko kanalaren krisia piztu ostean sortu zen. 1956ko azaroan, Israel, Erresuma Batua eta Frantzia kanalaren kontrola berreskuratzen saiatu ziren, Nasser presidente egiptoarrak hura nazionalizatu ostean.
Lord Mountbatten Erregeren Itsas Gudarosteko ofizialak esan zuen erreginak muzin egin ziola Suezko kanala okupatzeari. Anthony Eden lehen ministro kontserbadoreak baieztapen hori ukatu zuen. 1994ko dokumental batean, erreginaren idazkari batek, Lord Charterisek, onartu zuen Elizabeth II.a "pertsonalki kezkatuta" zegoela Suezko "arazoagatik".
Okupazioaren saiakeraren porrotak eta lehen ministroaren dimisioak, osasun arazoak tarteko, erreginaren aurkako lehen kritikak loratu zituzten. Alderdi Kontserbadorean lider berri bat aukeratzeko prozedurarik izan ezean, Elizabeth II.a kritikatu zuten ministro talde txiki baten aholkuak soilik jarraitzeagatik.
Iritzi publikoak hoberantz egin zuen Erresuma Batuaren deskolonizazio prozesua azkartu zenean 1960ko eta 1970eko hamarkadetan.
"Annus horribilis"
Hurrengo urteak ez ziren hain oparoak izan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, erreginaren familiari egindako kritikak areagotu egin ziren, azken urte horietan gehienbat; hedabideetan erreginaren seme-alaben bizitza pertsonala eta laborala arakatu zituzten.
1992ko martxoan, Andrew printzea eta Sarah Ferguson banandu egin ziren; apirilean, Ana printzesa eta Mark Phillips dibortziatu ziren; abenduan, Diana eta Charles banandu.
Garaiko lehen ministroak, John Majorrek, erreginaren familiaren finantzetan erreforma berriak onartu zituen, eta errentaren gaineko zergak ordainarazi zizkion Elizabeth II.ari. Horrek guztiak, azaroko Windsor gazteluko sutearekin batera, eragin zuen erreginak 1992. urtea "annus horribilis" gisa izendatzea.
Lady Diren heriotza
Galesko printzea eta printzesa 1996an dibortziatu ziren, banandu eta lau urtera. Urte bat geroago, Lady Di auto-istripu batean hil zen, Parisen, abuztuaren 31n. Haren bikotekide Dodi Al-Fayed eta gidaria ere hil ziren istripuan.
Erregina bilobekin zegoen oporretan Bamoralgo gazteluan, Eskozian. Crathieko elizara joan ostean, erreginaren familia bost egunez egon zen isilik; ez zuten egin agerraldi publikorik. James Whitaker erreginaren biografoaren arabera, "bere kezka ez zen Diana, ezta Charles edo familia, bere bilobak ziren. Horiek ahalik eta hoberen babesten saiatu zen".
Baztertze horrek atsekabe handia eragin zuen, baina baretu egin zen irailaren 5eko zuzeneko emanaldiaren ostean, Dianaren hiletaren bezperan. Sarah Bradford biografoaren ustez, "horrek aldatu zuen monarkiak iraganaren eta etorkizunaren aurrean zuen jarrera".
Azken urteak
Hurrengo urteetan, Erresuma Batuko erreginaren familiarekiko iritziak hobera egin du nabarmen. Elizabeth II.ak urrezko jubileua ospatu zuen 2002an, eta Karibeetan, Australian, Zeelanda Berrian, Erresuma Batuan eta Kanadan zehar ibili zen.
Hortik aurrera, ezkontza ugari izan dira familian bertan: 2005ean Charles printzea berriro ezkondu zen Camilla Kornuallesko dukesarekin. 2011ko apirilaren 29an, William eta Kate Cambridgekoak ezkondu ziren, Westminsterreko abadian. Bikoteak hiru seme-alaba izan ditu: George, Charlotte eta Louis.
Henry eta Meghan Sussexeko duke-dukesak 2018ko maiatzaren 19an ezkondu ziren. Bi seme-alaba izan dituzte: Archie eta Lilibet Diana (iragan ekainean, azkena). Hilabete gutxi lehenago, Sussexeko duke-dukesek jakitera eman zuten ez zutela errege-etxeko eginkizun gehiago beteko.
2021eko apirilaren 9an, Edinburgoko Philip hil zen, 99 urte zituela. "Edinburgoko duke senar maitatuaren heriotzaren berri eman du erreginak, atsekabe handiz", zabaldu zuen Buckingham Jauregiak bere webgunean.
2022an, Elizabeth II.aren erreginaldiaren 70. urteurrena ospatu du Erresuma Batuak. Hilabete lehenago ospakizuna kolokan egon zen, 1963tik lehen aldiz urte parlamentarioaren hasieran huts egin baitzuen Isabel II.ak.
Erreginak azken agerraldi publikoa iragan asteartean, irailak 6, egin zuen; Liz Truss lehen ministro berria izendatzeko. Osasun arrazoiengatik ekitaldia Balmoralgo (Eskozia) jauregian izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".