Corella
2021/01/09 - 13:32
Filomenak zuriz jantzi ditu gure bazterrak
Aurreikusita zegoen bezala, gaur goizaldean iritsi da elurra Nafarroako Erriberara, baita Arabara ere, eta dagoeneko hainbat leku zuritu ditu. Tuteran, adibidez, 02:00etan hasi da elurra eta 08:30erako 5 zentimetro pilatu dira.
2020/10/16 - 15:00
Lapurreta egin dute Corellan, Ibercajaren bulegoan
Lapurreta goizeko lehen orduan egin dute, aipaturiko bankuak Miguel Escudero kalean duen bulegoan. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.
2020/10/06 - 14:02
Tuterako gazte bat larri zauritu da, Corellan uzta-makina batekin talka eginda
Istripua 07:50ean gertatu da, NA-161 errepideko 3. kilometroan, Corellan. Zaurituak 26 urte ditu, Tuterakoa da eta positibo eman du droga-proban.
2020/09/18 - 14:08
'Juevintxo' gauak hainbat salaketa eta atxiloketa utzi ditu Nafarroan
COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak ez errespetatzeagatik 29 salaketa jarri ditu Foruzaingoak. Gainera, bost pertsona atxilotu ditu borrokaldietan eta desobedientziagatik.
2020/04/06 - 13:48
Gizon bat salatu dute Castejonen konfinamendua urratu eta drogan positibo emateagatik
Gainera, 4 gramo marihuana zeramatzan aldean. Foruzaingoak 1.042 pertsona salatu ditu, martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak dakartzan mugikortasun-baldintzak ez errespetatzeagatik.
2020/03/21 - 11:21
Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
2020/03/06 - 14:07
M8: Nafarroan antolatutako protesta ekitaldiak
Kontsultatu hemen 2020ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Iruñean eta Nafarroako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak.
2020/01/20 - 11:36
Gizon bat atxilotu dute Cascanten, etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzeagatik
Jateko eta lo egiteko asmoz sartu zela esan zuen gaizkileak. Foruzaingoak, ordea, ispilu bat hautsi eta etxebizitzako hainbat armairu hustu zituela egiaztatu zuen.
2019/05/06 - 23:15
Gizon gazte bat oso larri zauritu da istripu batean, Corellan
Cintruenigoko gaztea Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailu barrutik atera ondoren, harrapaturik geratu baita.
2019/04/15 - 11:17
Pertsona bat hil eta bi zauritu dira Corellan izandako ezbehar batean
Istripua NA-6820 errepidean jazo da, bart, bi ibilgailuk aurrez eta alboz talka eginda, eta Guadalajarako 28 urteko bizilagun bat hil da.
2019/04/15 - 11:06
Sutea izan da Corellako industrialdean
Sutea Gestión y Eventos Lázaro enpresan piztu da. Sutea itzaltzen Tutera, Azkoien, Tafalla eta Cordovillako suhiltzaileak joan dira.
2019/02/13 - 12:42
Mediku faltsu bat atxilotu eta bere lokal klandestinoa itxi dute Erriberan
Gizonak ez zuen lanbide-prestakuntzarik. Besteak beste, inongo kontrol sanitariorik gabe egindako kortikoidedun kremak saltzen zizkien pazienteei.
2018/08/01 - 15:44
Elkarretaratzea egin dute Corellan, bi langileen heriotza salatzeko
Bi beharginak hondakin-uretako araztegi batean ari ziren lanean, ezbeharra izan zenean. Sindikatuek ikerketa sakona eskatu dute, baita azpikontraten kontrako neurriak zorroztea ere.
2018/07/27 - 17:37
Bi pertsona hil dira lan-istripua izanda, Corellan
35 eta 54 urteko langileak hiru bat metroko hondakin-ura duen putzu batera erori dira. Hondakin-uren gasengatik oxigeno falta izan ostean itota hil izan litezke.
2018/06/14 - 10:14
Tuterako 25 urteko gazte bat hil da Corellan izan den auto istripu batean
Aurrez talka egin du bart beste auto baten aurka, NA-6810 errepidean. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
2018/01/26 - 14:00
Bi adingabek sexu-abusuak jasan dituzte Cintruenigon eta Berriobeitin
Biktimek 15 eta 17 urte dituzte. Gainera, beste zazpi emakumek pairatu dituzte, aste honetan, Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotutako delituak.
2017/11/08 - 10:01
BI-745 errepidea itxi dute Trapagaran parean, putzuak sortu baitira
Bestalde, N-1 errepidean, Tolosan, lau autok elkarren kontra jo dute, 07:45 inguruan. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Asuncion Klinikara eraman dituzte.
2017/07/17 - 18:17
Pertsona bat larri zauritu da Corellan, bidetik aterata
Gidaria harrapatuta geratu da eta bertaratu diren suhiltzaileek atera behar izan dute burdina artetik. Larri eraman dute erietxera.
2017/06/08 - 11:41
Hiru adingabe atxilotu, Corellako institutuaren atarian borrokatu ostean
Adingabe bati sudurra eta atzamar bat apurtu, eta bekainean ebakia egin diote. Guztira bost salaketa aurkeztu dituzte. Adingabeen Fiskaltzaren aurrean agertu beharko dute.
2017/03/23 - 17:30
Langile bat zauritu da Corellako enpresa batean izandako sutean
Erredurak jasan ditu esku bietan, eta gertakari berean beste zenbait langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.