Covid pasaportea Euskadin
2021/05/21 - 16:20
Europar Batasunean mugitzeko Covid ziurtagiria aurkeztu du Espainiako Gobernuak
Paperezko dokumentua edo dokumentu digitala izango da, eta Europar Batasun osoan izango du balioa. Uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta eskualdeko herrialdeen arteko bidaiak arintzea du helburu.
2021/05/20 - 21:11
Udan indarrean egongo den covid pasaportearen baldintzak adostu ditu EBk
Ziurtagari horrek bidaiariari buruzko ondoko informazioa bilduko du: txertoa hartu duen, PCR proban negatibo eman duen edo gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.
2021/04/25 - 20:43
EB covid ziurtagiria negoziatzen hasiko da, Pfizerren esperantza guztiak jarrita
Europako helduen % 23,7ak dagoeneko hartu du txertoaren dosi bat eta % 8,7ak, biak, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren datuen arabera.
2021/04/14 - 21:31
EBren txertaketa-egiaztagiriak ez du mugikortasuna bermatuko
Udan iritsiko den dokumentua doakoa izango da, eta jabeak txertoa jaso ote duen, antigorputzak garatu dituen edo PCR negatiboa duen jasoko du, besteak beste.
2021/04/07 - 13:03
AEBk ez du covid-19aren aurkako txertoa hartu izanaren egiaztagiririk galdegingo
Etxe Zuriak baztertu egin du ideia, agiriak herritarren pribatutasuna hautsi edo modu diskriminatzailean erabil daitekeen beldur baita.
2021/03/31 - 16:24
Bidaiatzeko ziurtagiriak eta PCRak eskuetan eraman behar dira Bilboko aireportuan
Aste Santuko jaiegunetan 196 operazio egingo dira, 2019ko Aste Santuan baino %77 operazio gutxiago daude Loiuko aireportuan.
2021/03/17 - 19:34
Europar Batasunean bidaiatzeko osasun-pasaportearen gakoak
Ziurtagiri Digital Berdea doakoa izango da eta ondoko informazioa eskainiko du: pertsona horrek txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR proban emaitza negatiboa eman duen.
2021/03/17 - 15:15
Bruselak covid pasaportea aurkeztu du, EBn barrena bidaiak ahalbideratzeko asmoz
Ziurtagiri berde digitala doakoa izango da eta QR bat bidez egiaztatu ahal izango da bidaiariak txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR negatiboa duen.
2021/03/17 - 15:14
Covid pasaportea ezartzeko egitasmoa aurkeztu du Europar Batasunak
Udan bidaiatu ahal izateko norberak covid gaitzarekin izan duen informazio osoa bilduko du ziurtagiri digital batek, QR kode batean.
2021/03/02 - 21:52
Covid pasaporteari adi begiratzen diote Euskal Herriko museoek eta Michelin izarrek
Udara begira, aurreikuspen guztiak airean daude, gastronomian, zein turismoa erakartzen duten beste arloetan ere. Covid pasaportea, nahiz eta oraindik garatu gabe egon, ondo ikusten dute.
2021/03/01 - 21:39
Europar Batzordeak udarako covid pasaportea prest izan nahi du
Bertan txertoa jarrita dugun, covida pasatu dugun edota egindako testen emaitzak agertuko dira ere. Ziurtagiriak mugikortasuna ahalbidetuko luke, besteak beste, turismoa berpizteko.
2021/03/01 - 20:54
Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pasaporte berezia martxoan egongo da prest
Bruselak datorren martxoaren 17an aurkeztuko du Europar Batasunean barrena bidaiatzea ahalbidetuko duen ziurtagiria sortzeko proposamena. Hainbat herrialde ekimenaren aurka agertu dira jada.
2021/02/26 - 17:19
Herritarrek txertaketari buruzko ziurtagarriak eskatzeko aukera izango dute
Beste gaixotasunekin bezala, Osakidetzak covid-19aren txertoa hartu duten herritarrei ziurtagiriak emango dizkie, eta txertaketaren informazioa norberaren osasun-historialean jasota geratuko da.
2021/02/25 - 23:17
Europar Batasunak txertaketa-pasaportea udarako prest izango duela esan du Merkelek
Koronabirusaren txertoari buruzko pasaportearekin Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea posible izango litzateke.
2021/02/02 - 15:35
Israelek sei hilabeterako inmunitate ziurtagiria ematen du
Momentuz ez dago koronabirusaren aurkako txertoa atera duten laborategien artean antigorputzen biziraupenaz informazio zehatzik eman duenik.
2021/01/24 - 16:36
"Covid-pasaportea", mahai gainean dagoen aukera
Greziak proposatu du aste honetan Bruselan, eta ezezkoa eman badiote ere, ez da baztertzen etorkizunean aukera hori onartzea.
2020/12/11 - 17:11
Ziurtagiri bat eskatuko dute Gabonetan Nafarroara sartzeko edo handik irteteko
Ostegunean iragarri zuten abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra baimenduko dituztela sarrerak eta irteerak erkidegoan, familiakoekin edo gertukoekin elkartzeko soilik.
2020/04/03 - 08:53
Erresuma Batuak immunitate ziurtagiriak emango dizkie sendatzen diren herritarrei
Hala, pertsona horiek etxetik atera eta "eguneroko bizitza" egin ahal izango dute berriro, prebentzio-neurriak oraindik indarrean egon arren.