Ziurtagiri bat eskatuko dute Gabonetan Nafarroara sartzeko edo handik irteteko
Gabon festetan Nafarroatik irteteko edo hara sartzeko asmoa dutenek ziurtagiri batekin frogatu beharko dute joan-etorria, familiakoekin edo gertukoekin egoteko mugitu direla azaltzen duen agiria aldean eramanda. Horixe da, hain zuzen, Carlos Artundo Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak ostiral honetan emandako prentsaurrekoan aurreratu duena. Bart iragarri dute abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra soilik baimenduko dituztela sarrerak eta irteerak erkidegoan, Gabonak direla eta.
Artundok adierazi duenez, asmoa da ziurtagiria erkidego mugakideekin adostea. Herritarrek Gobernuaren webguneetan izango dute eskuragarri, Marian Nuin Osasun Publikoaren Institutuko zuzendari gerentearekin batera egindako agerraldian zehaztu duenaren arabera. "Gomendioak eta arauak errespetatu behar ditugu; kontrolak egongo dira errepideetan", esan du.
Osasun zuzendari nagusiak gogorarazi du Nafarroako erkidegoa itxita egongo dela, baina Gabon jaietan salbuespenak izango direla. Halere, hara sartzeko edo handik ateratzeko arrazoi bakarra eman du: Gabonetako bazkari edo afarietarako mugitzea. Ildo horretan, argi utzi du horri dagokionez ere arauak egongo direla: besteak beste, ezingo dira etxe berean bizi ez diren bi familia baino gehiago elkartu, gehienez 10 laguneko bilerak izan beharko dira eta 01:30 baino beranduago ezingo da kalean ibili.
Bestalde, bertan behera utzi dituzte jende asko batu ohi dituzten ekitaldiak. Dena den, herri batzuetan Erregeen kabalgata egingo dute, baina publikorik gabe. Hortaz, jendeak etxeko leihotik ikusi beharko ditu desfileak aurten. Errege Egunarekin lotuta, Artundok azpimarratu du ez dituztela, gainerako jai egunetan bezala, joan-etorriak baimenduko.
"Gabon ezberdinak izango dira, intimoagoak, gertukoagoak, luxurik gabekoak, autentikoagoak, datorren urtekoak ohi bezalakoak izan daitezen. Bien bitartean, ordea, zuhurtziaz jokatu behar dugu", erantsi du.
Neurri gehiago ere "malgutu" ditu Nafarroako Gobernuak. Umeentzako parkeetan edukiera % 50etik 75era handitu dute, eta akademia eta hoteletan % 40tik 50era.
Zinema aretoek, antzokiek, museoek eta erakusketa aretoek ere % 40tik % 50era handitu dute edukiera. Gehienez ere 200 pertsona batu ahalko dira barruko ekitaldietan, et 400 kanpokoetan.
Ostalaritza
Artundoren "ametsa" litzateke urte bukaerarako Nafarroan arriskua nabarmen jaistea, eta taberna eta jatetxeetan edukiera % 30etik % 50era handitzea. "Horrek hobeto gaudela esan nahiko luke, eta sektoreak lasaiago lan egin ahal izango luke", azaldu du.
Datuak
Marian Nuinek Nafarroan azken 24 orduetan jasotako datuen berri eman du. Guztira, 1.909 PCR eta antino proba egin eta 105 kasu berri atzeman dituzte, Positibotasun tasa, beraz, % 5,5ean kokatu da ostiral honetan.
Ospitaletan, berriz, 161 pertsona daude, covid-19ak jota; atzo baino 8 gehiago. ZIUn, 21 ospitaleratu daude, ostegunean baino 3 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.