Covid pasaportea Euskadin
2022/02/14 - 15:28
Gauerdian altxako ditu Nafarroak covid murrizketak eta pasaportea eskatzeari utziko diote
Bihartik aurrera, Nafarroako tabernetako barrak berriro irekita egongo dira. Mahaiaren bueltan ere ez da murrizketarik izango, eta ez da covid ziurtagiririk erakutsi beharko. Azkenik, taberna, jatetxe eta gaueko asialdia ohiko ordutegira itzuliko dira.
2022/02/14 - 13:27
Gora egin du covid-19ak Euskadin eragindako heriotzen kopuruak: 108 hildako, aurreko astean baino 34 gehiago
Hala ere, koronabirusak EAEn duen eraginaren gainerako adierazleek behera egin dute. 700 kutsatze berri baino gutxiago atzeman dituzte, eta ospitaleratutakoen kopurua eta intzidentzia metatua jaitsi egin dira.
2022/02/14 - 08:37
Osasun larrialdia amaitu da Euskadin
Ostalaritzak ez du 01:00etan itxi beharko eta ez da edukiera mugarik izango, ezta ekitaldi kulturaletan eta sozialetan ere. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du birusaren transmisioa altua den udalerrietan, seguruak ez diren ekitaldiak bertan behera uzteko eskatuz.
2022/02/13 - 14:27
Covid ziurtagiria faltsutzeak 6 hilabetetik 3 urtera arteko kartzela-zigorra ekar lezake Espainiar Estatuan
Bederatzi autonomia erkidegotan eskatzen dute ziurtagiria hainbat establezimentutara sartzeko eta beharrezkoa da Europar Batasunean zehar bidaiatzeko ere.
2022/02/13 - 11:32
Zubia: "Omikronek birusaren jokaera aldatu du, arinagoa da baina heriotza kopuru handiagoa eragin du"
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak azaldu duenez, "aurreko aldaerek baino 10 aldiz kutsatze gehiago eragin ditu aldaera honek. Beraz, arinagoa izan arren, kutsatze kopuru horrekin, heriotza kopuru orokorra ere altuagoa izan da".
2022/02/11 - 15:06
Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak. Otsailaren 28an sartuko dira indarrean neurriok.
2022/02/10 - 22:17
Larunbatean argituko dute zineman eta beste ikuskizun batzuetan jatea eta edatea posible izango den ala ez
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, murrizketak bertan behera uzteko dekretua larunbatean argitaratuko dute eta dokumentu horretan emango dituzte xehetasun guztiak.
2022/02/10 - 20:02
Osasun larrialdiaren amaiera: Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik aurrera
Honenbestez, kirol ekitaldien aforoek eta musukoa barruan erabiltzeko derrigortasunak bakarrik jarraituko dute indarrean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren eskumena baitira.
2022/02/10 - 13:28
Hobetu egin da Euskadin pandemiaren bilakaera, covid-19aren adierazle guztiek behera egin baitute
14 eguneko intzidentzia metatuak 2.000tik behera egin du, eta ospitaleetako egoera jaitsi egin da: 375 pertsona daude gela arruntetan, eta 81 zainketa intentsiboetako unitateetan.
2022/02/09 - 15:20
Asteartetik aurrera, bertan behera utziko ditu Nafarroak covidari aurre egiteko neurriak
Barran kontsumitu ahal izango da, mahai baten inguruan nahi hainbeste lagun eseri eta ostalaritzak eta gaueko aisialdiak ez du goizaldeko ordubatean itxi beharko. Pandemia aurreko ordutegietara itzuliko dira. Horrez gain bertan behera geratuko da covid agiriaren beharrizana.
2022/02/07 - 17:58
LABI ostegunean edo ostiralean bilduko da
Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da. Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.
2022/02/07 - 13:28
Covid-19ak eragindako heriotzen kopuruak altua izaten jarraitzen du Euskadin, 74 pertsona astebetean
91 pertsona zainketa intentsiboetako unitatean daude eta 488 gela arruntetan. Hala ere, intzidentzia metatua berriro jaitsi da, 100.000 biztanleko 2470,69 kasuraino 14 egunetan, eta 1447 positibo berri detektatu dituzte egindako 5412 probetan.
2022/02/06 - 12:21
Zubia: "Bi urte hauetan 1.000 kasu baino gehiago izan ditugu Donostia Ospitaleko ZIUan, inor ez bi aldiz"
"EAEn, 700 biztanletik bat kinka larrian jarri du koronabirusak bi urtean" zehaztu du Donostiako Ospitaleko ZIUko buruak. Pandemiak langileen buru osasuna gogor kolpatu duela ere adierazi du, "gu zaindu gaitzaten ere behar dugu" eta baliabide gehiago eskatu dizkio Administrazioari.
2022/02/04 - 09:20
Covid ziurtagiria bertan behera geratu da Euskadin
Egun, 50 bezero baino gehiago hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisialdian da derrigorrezkoa osasun ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzak azaldu du Auzitegi Nagusiak aste honetan emandako ebazpena kontuan hartuta erabaki dutela neurria bertan behera uztea.
2022/02/04 - 01:20
Covid pasaportea bertan behera geratuko da gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Egun, 50 bezerotik gora hartzeko tokia duten jatetxeetan eta gaueko aisian da derrigorrezkoa osasun ziurtagiria. Jaurlaritzak esan du EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan emandako ebazpena kontuan hartuta erabaki dutela neurria bertan behera uztea.
2022/02/03 - 15:19
Bruselak 2023ko ekainera arte luzatu nahi du covid ziurtagiria
Horrez gain, zenbait aldaketa proposatu ditu, hala nola kalitate handiko laborategiko antigenoen probak ziurtagiria eman daitekeen test moten artean sartzea.
2022/02/02 - 15:25
Jaurlaritzak ez du polemikarik harrotu nahi, eta indarrean dauden neurrietara mugatuko da, helegiterik gabe
Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearen hitzetan, EAEko Auzitegi Nagusiaren azken ebazpenak argi utzi du Jaurlaritzak ez dituela behar dituen tresnak pandemiari aurre egiteko.
2022/02/02 - 10:07
Adrian Aginagalde: "Ez dugu ezberdintasun nabaririk ikusi covid ziurtagiria aplikatu eta ez dutenen artean"
Adrian Aginagalde epidemiologo eta Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendariak azpimarratu du ziurtagiriak ez duela laguntzen kutsatzeak murrizten, eta garrantzitsuagoa dela aireztapena hobetzea.
2022/02/01 - 21:56
Eusko Jaurlaritzak ez du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontrako helegiterik jarriko
EAJ-PSE gobernuak ez du "judizializazio etengaberik" nahi koronabirusari aurre egiteko neurrien inguruan, baina "zentzugabetzat" jo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia. Ebazpena errespetatzen duela baina ez duela inolaz ere horrekin bat egiten gaineratu du.
2022/02/01 - 21:25
Covid pasaportea eskatu behar ez izateak lan-karga arinduko duela uste dute ostalariek
50 bezero baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisian baino ez da eskatuko covid ziurtagiria. Bazela garaia aitortu dute ostalari askok eta lan zama arinduko zaiela uste dute.