Adrian Aginagalde: "Ez dugu ezberdintasun nabaririk ikusi covid ziurtagiria aplikatu eta ez dutenen artean"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid pasaportearen erabilera bi astez luzatzeari eta eremu gehiagotara zabaltzeari ezezkoa eman eta biharamunean, bere eraginkortasuna zalantzan jarri du Adrian Aginagalde epidemiologoak. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, berriki egin duten azterketa batean ez dute ezberdintasun nabaririk antzeman covid ziurtagiria aplikatu eta ez dutenen autonomia erkidegoen artean. Haren esanetan, ziurtagiriak ez luke gehiegi lagunduko kutsatze katea eteten eta garrantzitsuagoa litzateke toki itxietan aireztapena hobetzea.
Koronabirusaren omikron aldaeraren zabalkundearen eta kutsatze ahalmena ikertu du Kantabriako Osasun Publikoaren Behatokiak, eta Adrian Aginagalde epidemiologoa da bertako arduraduna. Ikerketa horri buruz galdetuta nabarmendu duenez, kutsakortasuna neurtzeko pandemiaren hasieratik erabili den R0 adierazlea ez da egokiena. Horri baino eraso tasari erreparatu behar zaiola uste du, hots, kutsatu baten kontaktuen artean zenbatek ematen duten positibo. Azterlanaren ondorioen arabera, delta aldaeraren eraso tasa % 26koa zen eta omikronena, % 39.
Gaixoek sintomak izan aurretik ere kutsatzen dutela adierazi du. Egiaztatu ahal izan dutenez, sintomak hasi eta bosgarren eguna baino lehen izaten omen dira kasu sekundario gehienak; hortik aurrera, ez hainbeste.
Aginagalderen esanetan, omikron ez da kutsakorragoa, azkarrago kutsatzen da eta horrek kutsakortasun handitzen du.
Isolamendua 10 egunetik 5 egunera aztertu daitekeela aipatu du. Dena dela, orain arte aplikatu den irizpidea mantentzea defendatu du, hots, epe hori amaitu aurretik gaixoa hiru egun sintoma gabe egotea.
Omikron isila deiturikoaz galdetuta, ez zaio asko gustatzen "isila" termino hori. Ondo hautematen omen da, baina ez omen da hain erraz besteengandik bereizten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.