Covid pasaportea Euskadin
2021/12/15 - 15:20
Nolakoak izan dira lehen orduak ostalaritzan covid ziurtagiriarekin?
Ostalari askoren kezka da ziurtagiria non eskatu behar duten eta nortasun agiria ere erakutsi behar den. Orokorrean, bezeroen erantzuna ona izaten ari dela azpimarratzen dute.
2021/12/15 - 11:24
Dekretua argitaratuta, indarrean da covid ziurtagiria EAEko ostalaritza, ospitale eta kiroldegietan sartzeko
Covid pasaportea erakustea ezinbestekoa da jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko; ez, ordea, instalazio irekietan (futbol zelaietan, adibidez).
2021/12/15 - 11:05
Estadioak eta frontoiak ''espazio seguruak'' izan daitezen neurriak pentsatzen jarraituko du Jaurlaritzak
Bingen Zupiriaren ustez, "bereziki zaindu behar dira barnealdeko espazioak, aireztatzeko zailtasunak dituztelako, eta jende asko biltzen den lekuak, non segurtasun neurriak mantentzea oso garrantzitsua den".
2021/12/15 - 08:48
Boris Johnsonen alderdiko 96 diputatuk covid ziurtagiria aplikatzearen kontra bozkatu dute
Alderdi kontserbadoreko matxinada gorabehera, Komunen Ganberak argi berdea eman dio covid ziurtagiria eta beste neurri murriztaile batzuk ezartzeari.
2021/12/14 - 22:18
Covid ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko aplikazioak
Ziurtagiri digitalaren erabilera hedatzen ari den heinean, agiri horren baliozkotasuna konprobatzeko doan deskargatu daitezkeen aplikazioak ere gero eta gehiago dira.
2021/12/14 - 21:58
Ostalari txikiak kezkatuta daude, covid ziurtagiriarekin sarrerak kudeatzeko zailtasunak izango dituztelako
Ordu gutxiko tartearekin ari dira guztia prestatzen negozio askotan, bereziki txikietan. Bihartik aurrera ez dakite nola egingo duten.
2021/12/14 - 21:24
1.984 kutsatu berri zenbatu dira gaur EAEn, eta intzidentzia inoizko altuena da: 969
Covid-19 duten 332 gaixo daude EAEko ospitaleetako geletan, eta 92 zainketa intentsiboen unitatean (ZIU), bezperan baino bat gehiago. Sagarduik adierazi duenez, "pandemiaren unerik okerrena ez den arren", egungo egoera "oso kezkagarria da".
2021/12/14 - 19:17
1.984 kutsatze berri izan dira EAEn eta intzidentzia 969 kasura iritsi da
Covid-19 duten 332 gaixo daude EAEko ospitaleetako geletan, eta 92 zainketa intentsiboen unitatean (ZIU), bezperan baino bat gehiago. Sagarduik adierazi duenez, "pandemiaren unerik okerrena ez den arren", egungo egoera "oso kezkagarria da".
2021/12/14 - 18:37
Sagarduik omikron aldaeraren lehen sei kasuak baieztatu ditu Euskadin, gehienak Bizkaian
Bost kasu Bizkaian identifikatu dituzte, eta bat Araban, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak baieztatu duenez.
2021/12/14 - 15:26
Ordiziako Jubilatuen Elkarteak covid pasaportea lortzen laguntzen diete adineko jendeari
Covid ziurtagiria ateratzeko modu errazena online dugu, baina ez da gauza erraza adineko askorentzat. Pertsona hauei laguntzeko martxan jarri dira Ordiziako Jubilatuen elkartean.
2021/12/14 - 14:13
EAEko Auzitegi Nagusiak leku itxietan covid ziurtagiria ezartzeko baimena eman du
Ziurtagiria beharrezkoa izango da tabernetan, ospitaleetan, egoitzetan, kiroldegietan eta kultura-ikuskizunetan, baina ez da beharrezkoa izango kirol-instalazio irekietan (futbol-estadioetan, esaterako) sartzeko. Neurri hori 2022ko urtarrilaren 31ra arte egongo da indarrean.
2021/12/13 - 20:40
Poliziak covid pasaportea eskatu ahal dit? Nortasun agiria ere erakutsi behar dut? Argitu hemen zalantzak
Osasun pasaporteari buruzko erabilera gida, kontsumitzaileei zein ostalariei zuzenduta.
2021/12/13 - 15:41
Fiskaltzak ontzat jo du covid pasaportea Eusko Jaurlaritzak eskatutako sektoreetara zabaltzea
Ostalaritza osoan, gimnasioetan, zentro soziosanitarioetan eta egoitzetan eskatzea babestuko luke. Erabaki hori ez da loteslea, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baitu azken hitza.
2021/12/10 - 16:04
Covid pasaportea esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatu dio Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari
Eusko Jaurlaritzak osasun txostena, txosten juridikoa eta dekretuaren zirriborroa helarazi dizkio dagoeneko auzitegiari, covid pasaportea ostalaritza osoan, gimnasioetan, ospitaleetan eta zentro soziosanitarioetan ere erabili ahal izateko.
2021/12/10 - 13:23
Jaurlaritzak aurki eskatuko dio baimena Auzitegiari covid ziurtagiria beste leku batzuetara zabaltzeko
Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan, ziurtagiria "bere funtzioa betetzen ari da" ostalaritzan eta gaueko aisialdian. Dena dela, "beste neurri bat" baino ez dela azpimarratu du.
2021/12/08 - 15:27
% 11ra ez dira iristen Kenyan erabat txertatuta dauden pertsonak
Kenyan asko dira txertoa hartu nahi ez dutenak, baina gobernuak orain eskura dosi asko dituenez, beharrezko ezarri nahi du covid ziurtagiria, oraindik ere oso baxua den txertatze maila igotzeko.
2021/12/08 - 15:06
Hurtadoren arabera, "onak" izan dira zubian hotelen okupazio datuak, % 70 inguruan
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak uste du covid ziurtagiriaren ezarpena "normala" izan dela, "herritargoaren babesarekin eta ostalaritzaren lan handiarekin".
2021/12/08 - 12:53
Hurtado sailburuaren ustez, ''erabat insolidarioa'' da covid ziurtagiria eskatzen duten lokalak kritikatzea
Javier Hurtadok aitortu du kasu "puntual eta gutxi" batzuetan taberna eta jatetxe batzuk kritikak jaso dituztela covid ziurtagiria eskatzeagatik. Sailburuak ostalariak defendatu ditu "egiten ari direna araudia betetzea besterik ez delako".
2021/12/07 - 11:55
Zenbait ostalarik irainak eta hiltzeko mehatxuak jaso dituzte covid ziurtagiria eskatzeagatik
Ostalaritzan covid agiria indarrean sartu eta gero, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen gerenteak adierazi du egoera normaltasunezkoa dela, oro har. Dena den, badira pertsonak neurria ezartzen duten ostalariak iraindu, hiltzeko mehatxatu eta gaizki baloratu dituztenak.
2021/12/06 - 17:02
EAEn azken astean jarritako dosien % 95 errefortzuzkoak izan dira
60 urtetik gorakoak eta osasun langileak txertatzen ari da orain Osakidetza. Bestalde, 20-29 eta 30-39 urtekoen artean apur bat gora egin du babestuen kopuruak, baina goiz da esateko covid ziurtagiriak bultzatu ote dituen.