Covid pasaportea esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatu dio Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari
Eusko Jaurlaritzak covid pasaportearen erabilera zabaldu nahi du ostalaritzako establezimendu guztietara, gimnasioetara, ospitaleetara eta zentro soziosanitarioetara, eta horretarako baimena eskatu dio Euskal Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
Jaurlaritzak osasun txostena, txosten juridikoa eta dekretuaren zirriborroa igorri dizkio auzitegiari, covid pasaportearen erabilera sektore horietara hedatu ahal izateko.
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean azaldu duenez, Jaurlaritzak "oro har, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan; barruko kirol guneetan eta kiroldegietan, bai eta gimnasioetan ere; osasun-zentro eta zentro soziosanitarioetan eta espetxetan" ezarri nahi du ziurtagiri horren eskera.
Lehendakariak azaldu duenez, "koronabirusa aireztapen nahikorik ez dute barruetan hedatzen da gehien", bai eta "distantziarik gorde ez eta maskara erabiltzen ez den leku eta jende pilaketetan".
Horregatik, covid pasaportea aipatutako sektoreetan zabaltzeaz gain, udal-agintariei gomendatuko zaie, "jende pilaketak sortzea ekar dezaketen jarduerak mugatzea".
Bestalde, Urkulluk adierazi du "covid-19aren transmisioari jar daitekeen lehen oztopoa prebentzioa" dela, eta prebentzio-neurrien artean "eraginkorrena txertaketa". gaineratu duenez, Exekutiboak orain arte bestelako neurrik hartu ez badu, hori izan dela txertoaren eraginkortasunean sinesten duelako: "Txertoaren eraginaz ere fidatzen gara, % 100ean eraginkorra ez bada ere, oso portzentaje handian delako".
Horren ostean, adierazi du "Euskadin xede-populazioaren % 90ek txertaketa-jarraibide osoa" duela, eta bi adin-segmenturi egiten dietela txertatzeko deia. Izan ere, bi adin segmentu horiek duten bizitza sozialaren ezaugarriek, txertaketa ziurtagiria eskatzera garamatzate, ziurtagiri horrek barne hartzen baitu jendea txertatu izana, eta hori da orain arte ezagutu dugun oztoporik eraginkorrena".
Urkulluk gaineratu duenez, "horregatik ez du hartu Gobernuak beste garai batean agian hartu izango genituzkeen neurriak, beste olatu batzuetako egoera eta gaur egungoa oso bestelakoak direlako", besteak beste, xede-populazioaren % 90 baino gehiago txertatuta dagoelako, 60 urtetik gorakoei errefortzu-dosia ematen ari zaielako eta 12 urtetik beherakoei txertoa emango zaielako. Horrek guztia kontuan harturik, "egoeraz jabetu eta neurri prebentibo hauekin covidari eusten" jakingo duten itxaropena du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz, herritarrak konfinatu behar izan dira, kea dela eta
Pasaiako portuan izandako sute industrial batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu dute bizilagunei konfinatzeko eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.