CUP
2016/12/13 - 11:16
CUPeko beste bi kide atxilotuta, erregearen argazkiak erretzeagatik
Atzo atxilotu zituzten hiru lagunei babesa agertzera autobusean zihoazela harrapatu dituzte, Madrilen.
2016/12/12 - 19:23
CUPeko diputatuek erregearen argazkiak hautsi dituzte Parlamentuan
CUPeko zazpi diputatuk atxiloketen kontra protestatzeko erregearen argazkiak hautsi dituzte Kataluniako Parlamentuan.
2016/10/05 - 23:37
Iraila baino lehen erreferenduma deitzea adostu dute JxSik eta CUPek
Gainera, galderak "argia" izan behar duela ere hitzartu dute. Erreferenduma "loteslea" izango litzateke.
2016/09/29 - 22:29
Kataluniako Parlamentuak babesa adierazi dio Puigdemont presidenteari
Junts Pel Si eta CUPeko ordezkarien botoei esker, berak deitutako konfiantza mozioa gainditu du Kataluniako presidenteak.
2016/09/13 - 13:54
Erregearen argazkiak erretzea eta CUPen txio bat ikertzen ari da AN
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa hasi du, Esquadra Mossoek txostena igorri ondoren.
2016/07/30 - 16:19
Independentzia lortzeko eguna eta plana zehazteko eskatu du CUPek
Espainiako Gobernuak Carme Forcadellen kontra bide penaletik jotzea erabaki zuen atzo.
2016/01/04 - 11:36
'CUPek ezin zuen Artur Mas edozein preziotan babestu'
Pili Alvarez kataluniarra da baina Euskal Herrian bizi da azken urteotan. Gaurko 'Faktoria' saioan bere iritzia eman digu CUPek Artur Masen hautagaitza ez babesteko hartu duen erabakiaren inguruan. Alvarezek errespetuz jokatzeko deia egin du, CUPi independentista ez izatea egotzi zaiola dio eta horrekin kontuz ibili beharra dagoela. Bere hitzetan ezin zaio CUPi "karga" guztia bota, azken finean, CUPek bere proiektu politikoaren alde egin eta ezkerretik eraikitako herrialde bat defendatu du.
2015/12/31 - 15:54
Mongek (CUP) dimisioa eman du prozesua iruzurra dela esan ostean
Bartzelonako zerrendaburu ohiak adierazi duenez, "I27an ez genuen irabazi, EBk ez du ezer emango gure alde, ez da adostutako erreferendumik izango".
2015/12/30 - 20:20
CUPen Kontseilu Politikoa igande honetan bilduko da
CUPek behin betiko eta gehiengo absolutuz erabaki beharko du Artur Mas berriro presidente izatea ahalbidetzen duen ala ez.
2015/12/29 - 13:08
Masek ohartarazi dio CUPi ez dagoela bere esku presidentea aldatzea
Azkenean CUPek Junts pel Siren proposamena onartuko duela uste du Jordi Sanchez ANCko presidenteak, nahiz eta erantzuna “dagoeneko berandu heldu”.
2015/12/28 - 19:51
Junts pel Sik ez dio beste proposamenik egingo CUPi eta zain izango da
Iraileko hauteskundeetan JxSiko zerrendaburu Raul Romevak gogorarazi du CUPek ez duela bere taldeko eskaintza errefusatu. Artur Masek adierazi du Katalunia eta bertako Gobernua lanean daudela.
2015/12/28 - 16:57
Berdinketa, CUPen Batzar Nagusian: zeintzuk dira hurrengo urratsak?
Urtarrilaren 2an, datorren larunbatean, emango du jakitera CUPek bere erabakia, ea Artur Masen inbestidura babesten duen ala ez. Urtarrilaren 10erako presidente berria egon beharko litzateke.
2015/12/27 - 16:20
CUPek Artur Masen etorkizuna erabakiko du gaur
CUP alderdiaren 3.000 militante Sabadellen daude bilduta Artur Masen inbestidura babestuko duten ala ez erabakitzeko. Bozketak sekretupean egiten ari dira.
2015/12/27 - 11:23
Berdinketa egon da CUPen biltzarrean, 1.515 botora
Berdinketa hori dela eta, alderdiak urtarrilaren 2ra arte atzeratu du Mas presidente bihurtzearen alde egingo duten ala ez erabakitzeko.
2015/12/26 - 16:29
Hiru hilabeteren ondoren, bihar erabakiko du CUPek Masen etorkizuna
Bihar, hauteskundeetatik hiru hilabete betetzen diren egunean, CUP Artur Masen inbestidura babestuko duen ala ez erabakiko du. Sabadellen egingo du batzar nazionala.
2015/12/26 - 12:28
CUPek Kataluniarako erabakigarria den Batzar Nagusia dauka gaur
CDC eta ERCk babesa eskatzen diote, eta, bitartean, alderdiko ehun bat zinegotzik "eskuzabaltasuna" galdegin. Artur Masek dio CUPi lan egiten utzi behar zaiola: "Horretarako eskubide osoa du".
2015/12/23 - 11:28
Junts pel Siren proposamenak 'gabeziak' dituela esan du Bañosek (CUP)
Koalizio antikapitalistako buruaren hitzetan, neurri sozialak aurrera eramateko, JxSik proposatzen dituen baliabideak “oso eskasak dira CUPek planteatzen duenarekin alderatuta”.
2015/12/22 - 19:44
CUPeko diputatuek ez dute iritzia emango JxSren dokumentuaren bozketan
Halaber, azpimarratu egin dute ''Junts pel Síren dokumentu'' bat dela.
2015/12/22 - 15:21
Katalunian aurreakordioa lortu dute Junts pel Sik eta CUPek
Orain, CUPeko Asanbleak onartu behar du igandean egingo duten batzarrean.
2015/12/22 - 14:18
Junts pel Sik eta CUPek aurreakordioa lortu dute
Hala ere, CUPeko militanteek aurreakordioari babesa eman beharko diote abenduaren 27ko batzar nagusian, Gironan.