CUPek Kataluniarako erabakigarria den Batzar Nagusia dauka gaur
Kataluniako etorkizunerako erabakigarria izango den Batzar Nagusia egingo du CUPek igandean; 3.577 lagunek hartuko dute parte asanbladan, eta erabaki beharko dute ea Artur Masi inbestiduran babesa emango dioten ala ez. Igandean erabakitakoak eragin handia izango du Kataluniako politikan; izan ere, baliteke ondorengo egunetan presidentea izatea, eta, halaber, baliteke ere hauteskundeak berriro deitu behar izatea.
Alderdi independentistetako ordezkariek Eguberri Egunean egiten den lore-eskaintza aprobetxatu zuten CUPi babesa eskatzeko. Hain zuzen, Francesc Macia errepublika garaiko Kataluniako presidentearen hilobiaren aurrean egin zuten ekitaldia.
Artur Mas jarduneko presidenteak, aldiz, ez zuen CUPen Batzar Nagusiaren gainean hitz egin: "CUPek bere hausnarketa egin behar du, eta erabakia inoren interferentziarik gabe hartu behar du; batez ere, nire interferentziarik gabe. Egin ahal dudan onena da gaiaren gainean ez hitz egitea; izan ere, nik esaten dudana txarto ulertu ahal da".
CDCko koordinatzaile nagusi Josep Rullek, hauteskunde orokorretan ERCko zerrenda-buru Gabriel Rufianek eta Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, berriz, hitz egin dute gaiari buruz. Forcadellek esan du uste duela CUP "bizi garen garai historikoaren parean" izango dela, eta "Urte Berriak Kataluniarako presidente berria" ekarriko duela. Forcadellek erantsi du presidentea Artur Mas izango dela, "proposatutako hautagai bakarra da-eta".
"Badago Katalunian atsotitz bat, honela esaten duena: 'Inoiz ez utzi ikusten duzuna ikusten ez duzunagatik'; badugu ikusten den aukera bat, eta ezin diogu utzi ihes egiten", nabarmendu du.
Josep Rull CDC koordinatzaile nagusiak ere eskatu dio CUPi "garai historiko honi probetxua ateratzeko"; izan ere, Kataluniako herritarrek "aukera handia" dute aurrerako pausoa emateko. Rullek berretsi du beharrezkoa dela independentisten batasuna, eta orain lehentasuna dela kataluniarrek eurek erabakitzeko aukera izatea. "Zein herrialde-eredu dugun eztabaidatzea, Madrilek gobernatu egiten duenean, keinu antzuak dakartza", azpimarratu du.
Gabriel Rufian ERCko diputatuak adierazi du espero duela CUPek erraztea akordioa; hain zuzen, une honetan "ez dute partida bat irabazi behar, baizik eta herrialde oso bat".
CUPeko ehun zinegotzik "eskuzabaltasuna" eskatu dute, Junts pel Sirekin ituna egiteko
CUPeko ehun bat alkatek eta zinegotzik agiri bat plazaratu dute, non eskatzen duten "eskuzabaltasuna, malgutasuna eta enpatia", alderdiak adostasuna egiteko Junts pel Sirekin. Horrela, Kataluniak gobernua izango luke, eta martxoan ez leudeke berriro hauteskundeak.
Sabadellen egingo duten Batzar Nagusirako orduak falta direnean, zinegotziek "Independentziarantz, atzerako pausorik ez" agiria sinatu dute. Bertan ohartarazten dute ondorio negatiboak izango lituzkeela Junts pel Sirekin akordiorik ez lortzeak.
SCCk enpresari eta enbaxadoreei azaldu die nolakoa den Masek Espainia suntsitzeko duen plana
Bestalde, Societat Civil Catalana erakundeak (SCC) gutuna bidali die 150 enpresari, enbaxadore eta iritzi-emaileri, xede izanik ohartaraztea Katalunian "Estatua suntsitzeko plana dagoela zehaztuta". Artur Masek babesten du, SCCren iritziz, plan hori; izan ere, CUPi eskaini dion inbestidura-akordioak "Espainia suntsitzen du".
Rafael Arenas SCCko presidenteak sinatutako gutunak atxikita du Junts pel Sik CUPi helarazitako proposamena. Gaztelaniara itzulita dago eta paragrafo batzuk horiz nabarmenduta daude, "larrienak" direlakoan.
"Societat Civil Catalanakoak kezkatuta gaude egoera politikoarekin. Desafio sezesionistak erakusten du, gure iritziz, guztiok elkarrekin lan egin behar dugula gure herrialdearen egonkortasuna eta aurrerabidea lortzeko", dio Rafael Arenasek gutunean. Efek ikusi ahal izan du testua.
SCCk enpresa, ekonomia, komunikabide eta nazioarteko politikako munduetako esku handiko 150 pertsonari gogorarazi dienez, "desafio sezesionista" Kataluniako Parlamentuak azaroaren 9an adostutako ebazpenean oinarritzen da. Auzitegi Konstituzionalak deuseztatu zuen gerora, eta aurreikusten zuen enbaxadak sortzea, Kataluniako ogasuna, funtzionarioen transferentzia eta errepublika kataluniarra sortzeko gainerako neurriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin
Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".
Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra Francisco Granados Madrilgo kontseilari ohiarentzat, Punica auzia dela eta
2007tik 2014ra, kontratu publikoen esleipenean Waiter Music jai-enpresari mesede egitea leporatu diote. Epai horrekin, Granadosek bigarren zigorra jaso du Punica auziaren harira. Aurretik, bi urte eta erdi igaro zituen behin-behineko espetxealdian.
Vox Andaluziako Gobernuan ere sartu da, presidenteorde mailako kontseilaritza batekin
Juan Manuel Moreno popularra Andaluziako Juntako presidente hautatu dute, bigarren bozketan. Akordioa ordu erdi lehenago iragarri dute PPk eta Voxek.
Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek 1976 eta 1978ko gertakarien erantzukizuna har dezala eskatu diote Espainiako Estatuari
Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek “Estatua erantzulea” ekimena bultzatu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote “Espainiako Estatuak martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan gertatutako krimenen erantzukizun nagusi eta zuzena berariaz aitor dezala”. Uztailaren 8an, gainera, German Rodriguez oroituko dute Iruñean, garai hartako festetan poliziek “eraso bortitz” batean hil zutelako.
Josu Urrutikoetxea errugabe jo dute Frantzian zuen azken epaiketan
Hau zen Frantzian zuen azken auzibidea, eta absoluzioarekin, prozesua amaitu egin da. Orain, atea zabalduko litzateke Urrutikoetxea Espainiaren esku uzteko, han zabalik dituen auziengatik.
"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean
"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.
Pedrazek Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes Gonzalez eta DAOa inputatu ditu Leire auziagatik
Epaileak biak deklaratzera deitu ditu datorren uztailaren 16rako, prebarikazio eta justizia oztopatze delituen ustezko egile gisa.
Aguirre lehendakariaren izena erabiltzeko aldarrikapenak hautsak harrotu ditu
EAJ eta EH Bildu tirabiran dira, Aguirre lehendakariaren legatua nork hartuko. Pello Otxandianok Bilboko aireportuari lehendakariaren izena ipintzea proposatu ondotik, gaur Aitor Esteban sartu da eztabaidara.
EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Bizkaian, batzarkide bat gehiago lortuta, eta EH Bilduk bat edo bi irabaziko lituzke
Sozialistek eta popularrek ahaldun bat galduko lukete, eta Elkarrekin Podemos eta Voxek, bat ere ez edo bat izango lukete. Sumarrek ez luke ordezkaritzarik lortuko.
Epaile batek Vito Quiles atxilotzeko agindu du
Ez du zehaztu zergatik agindu duen neurri hori, baina Quilesek gutxienez auzi penal bat du irekita Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearen etxera joateagatik.