De Miguel Auzia
2018/10/22 - 20:57
Enpresari batek 'onura fiskalak' lortzeko ordaindu zuen De Miguelen etxeko obra
Prudencio Hierro enpresariak azaldu du garai hartan "arazo ekonomikoak" zituelako eta "onura fiskalak" lortzeko asmoz jokatu zuela horrela, baina orain "damututa" dagoela.
2018/10/17 - 19:52
Aitor Telleriak akusazio denak ukatu ditu
Fiskaltzak egindako akusazio guztiak ukatu ditu Araba Buru Batzarreko kide ohiak, eta egiazko zifra bakarra Kataia enpresari zor zitzaizkion 30.000 euroak direla esan du.
2018/10/17 - 13:39
Aitor Telleriak akusazio denak ukatu ditu eta 'guztia asmakizun bat' dela salatu du
Fiskaltzak egindako akusazio guztiak ukatu ditu Araba Buru Batzarreko kide ohiak, eta egiazko zifra bakarra Kataia enpresari zor zitzaizkion 30.000 euroak direla esan du.
2018/10/16 - 16:55
Eusko Jaurlaritzari sekula lanik eskatu ez ziola esan du De Miguelek
Arabako EAJren buruzagi ohiak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die gaur ere.
2018/10/16 - 16:16
Alfredo De Miguelek ukatu egin du eskupekorik jaso izana
Ustezko ustelkeria sarea salatu zuen Ainhoa Alberdi enpresaria kontratatu ez zezaten ez zuela mendekurik hartu, ez zuela ezertxo ere egin esan du.
2018/10/15 - 18:59
Komisioak eskatu dituenik ukatu eta frogak ‘manipulatu’ dituztela esan du De Miguelek
Gonzalo Susaeta abokatuaren galderei soilik erantzun die inputatu nagusiak. De Miguelen deklarazioak astearte honetan jarraituko du.
2018/10/15 - 12:11
De Miguelek ez du akordiorik lortu fiskalarekin eta defentsari soilik erantzungo dio
Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak epaiketa berrekin aurretik azpimarratu duenez, adostasuna lortu du akusatuetako batzuekin. Dena den, ez du zehaztu norekin.
2018/10/15 - 11:44
Akordiorik ez, fiskaltza eta akusatu nagusien artean
Epaitegiaren atarian Fiskalak adierazi duenez, akusatuetako batzuekin akordioetara iritsi dira, baina ez akusatu nagusiekin.
2018/10/15 - 09:46
De Miguel auziko aldeek ez dute akordiorik itxi, eta gaur berrekingo diote epaiketari
Hala ere, litekeena da Fiskaltzak ikerturen baten inguruko ondorioak aldatzea, akordio partzial batera heldu ostean, ETBk jakin ahal izan duenez.
2018/10/14 - 22:36
De Miguel auziko aldeek ez dute akordiorik itxi
Astelehenean, urriaren 15ean, De Miguel kasuari helduko diote berriro ere. Hilabete inguru egonda etenda, akordio batera iristen ote ziren zain.
2018/10/01 - 18:51
De Miguel auziaren epaiketa atzeratu egin dute berriro, urriaren 15era arte
Urriaren 15ean hasiko dira deklaratzen akusatuak: fiskaltzarekin akordioa ixtear omen dute gehienek.
2018/10/01 - 13:21
De Miguel auziko epaiketa 15 egunez eten dute berriro, akordioa lortzen saiatzeko
Baliteke akusatuek akusazioetako batzuk aitortzea, zigorrak arintzearen truke. Dena den, legearen arabera, gehienez ere hilabetez eten daiteke epaiketa.
2018/09/27 - 20:10
De Miguel auziaren instrukzioa zalantzan jartzea gaitzetsi du Eusko Legebiltzarrak
Elkarrekin Podemosek eraman du eztabaida Legebiltzarrera, eta talde horretako Kristina Makazagak ustezko ustelkeria kasu honen aurrean 'beste aldera begiratzea' leporatu dio Jaurlaritzari.
2018/09/27 - 16:40
De Miguel auzia 'gutxietsi' nahi dutenak gaitzetsi ditu Legebiltzarrak
Elkarrekin Podemosek ekarri du ekimena, eta bera izan da hitz gogorrenak erabili dituen taldea; EH Bildu eta PPrekin batera, auzi honen "ondorio politiko sakonak" nabarmendu ditu.
2018/09/18 - 21:20
Podemosek eta PPk De Miguel auziko aldeen arteko akordio posiblea, jomugan
Fiskaltza “alde guztiak aseko dituen” akordio bat bilatzen ari denik ez du uste koalizio moreak. PPren hitzetan, auzian “konponketa batera heltzea ez luke inork ulertuko”.
2018/09/17 - 16:03
De Miguel auziko epaiketa 15 egunez eten dute
Fiskaltza eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean ari direlako hartu dute erabakia. Zigorrak arintzearen truke, akusazioetako batzuk aitortu ditzakete akusatuek.
2018/09/17 - 15:10
Aitor Esteban: 'EAJk ez du zerikusirik izan De Miguel auziko gertaerekin'
EAJren diputatu eta Kongresuko bozeramailearen esanetan, alderdiak "ez du zerikusirik izan De Miguel auzian epaitzen ari direnekin, denek auzian nahastu bagaituzte ere". (Jatorrizkoa, gaztelera)
2018/09/17 - 14:17
Aitor Esteban: 'EAJk ez du zerikusirik izan De Miguel auzian epaitzen ari direnekin'
Jeltzaleek Diputatuen Kongresuan duten bozeramaileak azpimarratu du EAJk 'lehengo momentutik' kargutik kendu zituela auzian nahasita egon zitezkeenak.
2018/09/17 - 12:33
Fiskalak De Miguel auziko epaiketa etetea eskatu du
Josu Izagirre fiskalak saioa 15 egunez eteteko eskatu du, 26 akusatuekin zigorraren inguruko akordioa lortzen saiatzeko.
2018/09/17 - 11:23
De Miguel auziko epaiketa eten dute 15 egunez, akordioa lortzen saiatzeko
Epaimahaiak aintzatu hartu du Arabako fiskal nagusiak epaiketa behin-behinean eteteko egindako eskaria. Urriaren 1ean berrekingo diote ahozko epaiketari.